ESKOLATIK GAZTE GUZTIAK EUSKALDUN IRTEN DAITEZEN

  • bultzatutako ekimenak eta EHE, LAB, IA, Ikas Batuaz eta Sortzenek abiatutakoak helburu bera dute: derrigorrezko hezkuntzaren ondoren euskararen ezagutza bermatzea.

1999ko ekainaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal ikasleek beren III. Biltzar Nazionala burutu zuten maiatzaren hasieran Agurainen. Euskal Herriko sei herrialdeetako hezkuntza sistema aztertu ondoren, «

analfabetoak baino analfabetizatuak
» sentitzen dira, hezkuntza ereduek behar kultural eta sozialei ez dietelako erantzuten. Euskal Autonomia Erkidegoko legediak derrigorrezko hezkuntzan haur guztiei euskara eta gaztelera menperatzea bermatuko diela esan arren, A ereduan hori gezurra dela salatu zuten ikasleek. Nafarroan berriz, «

muga baztertzaile subjetibo batzuen arabera, euskara ikastea lurraldearen heren batean soilik dago bermaturik
», ikasleen iritziz. Azkenik, irakaskuntza eredu frantziarra salatu zuten, euskarazko oinarrizko hezkuntzaren egoera larriaren erruduntzat joz.
Biltzar Nazionalean ikasleak analfabetoak egin dituztela adierazi zen, lagunekin harremanak euskaraz izateko eskubidea eta gure kultura gozatzeko aukera ukatuz. Ikasle askok bere kasa euskaldundu behar izan duela esan zuten, «

instituzio pribatuen bitartez, norberaren diru eta denbora ugari erabiliz
». Egoera salatzeko, hezkuntza frantziar eta espainiarrek kaltetutako guztiak biltzar nazional batean elkartu ziren iragan ekainaren 5ean Txurdinagako (Bilbo) Gabriel Aresti institutuan.


IRAKASKUNTZAREN MUGEN AURKA.

Bestalde, EHE, LAB, IA, Ikas Batuaz eta Sortzenek Euskal Herriak bere hizkuntza berreskuratzeko duen eskubidea aldarrikatzen dute, eta horretarako ekitaldi xume batzuk antolatu dituzte: maiatzeko bi asteburutan erakusketak egin ziren, ekainaren 2an Hegoaldeko lau hiriburuetako Hezkuntza Sailen ordezkaritzetan Lanbide Heziketa euskalduna eskatuz jasotako ehundaka sinadura entregatu zituzten eta ekainaren 11n nazio mailako kontzentrazioa egingo dute herriz herri.
Hizkuntzaren berreskurapenean eskolak duen garrantzia azpimarratzen dute ekimen honen sustatzaileek. Hala ere, euskaraz ikasteko eskubidea herritar guztiei bermatzeko asko falta dela uste dute, alde batetik Nafarroan % 70etik gora eredu erdaldunetan ari delako oraindik eta Iparraldean kopuru hori % 80tik gora igotzen delako. Zehazki esanda, Ipar Euskal Herrian, derrigorrezko hezkuntzan, % 8 besterik ez da ari Seaskako ikastoletan, beste % 3 Euskal Hazia/Ikas Bi-n ari da (Hegoaldeko B ereduaren antzekoa, elebiduna) eta % 89ak frantses eskolan ikasten du, euskara usaindu ere egin gabe (Nafarroako G ereduan bezala).
EAEko egoera hobea izan arren, «

ikasleen laurdenak A ereduan eta beste laurdenak B ereduan ikasten duela salatzen dugu; lehen kasuan euskara ikasi gabe eta bigarrenean oso baldintza onetan bakarrik lortuz euskara menderatzea
», adierazi du Unai Brea Euskal Herrian Euskarazeko ordezkariak. Egoera honi aurre egiteko aipatutako mugimenduek euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak eskatzen dituzte Euskal Herri osoan, duela hogei urte ezarri ziren hizkuntz ereduak gaurko baldintza soziologiko eta politiko desberdinetara egokituz.
Eskubide horiek ikasmaila guztietan bermatzea nahi dute. «

Gaur egungo egoerarik mingarriena lanbide heziketan gertatzen da
» dio Unai Break, euskaraz ikasten ikasleen % 5 bakarrik ari baita. Ikasmaila horietan euskarazko eskaintza lehenbailehen ziurtatzea beharrezkotzat ikusten du, «

bestela maila horietara iritsi arte babestu den eskubidea ezerezean geratuko delako
».
Unibertsitateko egoera ere salatzen dute EHE, LAB, IA, Ikas Batuaz eta Sortzenek. 1995eko datuen arabera, euskaraz ikasi nahi zutenen laurdenak ez zuen lortzen EAEko unibertsitate publikoan gure hizkuntzan ikastea. Nafarroan egoera okerragoa da, ez baitago euskalduntze plangintza martxan jartzeko borondaterik. Plangintza horretan irakasleen euskalduntzeari lehentasuna eman behar zaio, hori baita kalitatezko euskal irakaskuntzaren oinarria. Batez ere Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian nabari dute borondate eza hori. EAEn berriz, irakasle euskaldunberrien formazio berezia, maisu-maistra euskaldunen kontratazio berria eta materialen beharrei erantzutea; horiek dira beraien iritziz plangintza horretan sartu beharrekoak, maila batzuetako (unibertsitatea, lanbide heziketa) utzikeriari aurre egiteko.
Bost erakundeok euskal irakaskuntzaren zainketa Administrazioei dagokiela uste dute, hauek eskola esparruan eta inguruan erabilera bermatzeko eta irakasle erdaldun soberakinen auzia konpondu behar dutelako. «

Era berean unibertsitatean gero eta euskararen eskaera handiagoa izango denez, horri erantzun egokia bilatu behar diote Administrazioek
», adierazi zigun EHEko ordezkariak. Horretarako aurrekontu eta baliabide egokiak jarri beharko dituzte, etorkizunerako inbertsiorik onena formazio euskalduna eskaintzea dela gogoan izanik.
Bost erakundeok egoera gizarteratu nahi dute modu sendo eta bateratuan. Horretarako antolatu dituzte arestian aipatutako ekintzak eta hurrena ostiral honetan izango da; irakaskuntza euskaldunaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude