EGITEAR DEN JAUREGIA, ALDE ZAHAR ETA BERRIAREN LOTURA

  • Antzerki Eskola edota Planetariuma hainbat ikuskizunen egoitza bihurtu dira. Egitasmo erraldoi bat du ordea hiriak datozen urteetarako: Biltzar eta Auditorium Jauregia.

1999ko ekainaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Hiri baten kulturaren arrastoan ibiltzeak bide aunitzen barrena aztertzea esan nahi du; Iruñekoan ere antzeko zerbait gertatzen da. Museoak bagenitu mintzagai, Nafarroako Museoa izanen genuke derrigorrezko aipamena. Santo Domingo karrika aldapatsuan kokatua, entzierro entzutetsua bera hasten den tarte berdinean, bakarra da Iruñean erakuslehio iraunkorrei dagokienez. Herrialdearen aitzinhistoriaren aztarnak pilatzen ditu, zutabe zein margoak, aurretik Misericordia eritetxea izandako honek. 1990 urtean moldatu zuen bere aurpegia, ateak berriz ere zabalduz, eta 30.000 lagun inguru izaten ditu urtero, batez bertze. Behin-behineko erakusketak ere izan ohi dira bertan. 2001 urtean euroa gailenduko dela gainontzeko europar monetekiko... bada txanponaren eboluzioa agertuko duen erakusketa erraldoia prest dute hurrengo urterako, diru hotsaren lehendabiziko xuxurlatik, hil zorian dagoen pezetaraino. Alta, arte garaikidearen adierazgarriak inguratuko dituen bertze pinakoteka beharrezkoa dela gero eta zurrunago aditzen den kontua da Iruñean.
Musika, zinea, antzerkia; kulturaren ibilian bertze hiru ubide ditugu. Hirugarrenean eginen dugu geldialdia, antzerkiaren baitan Iruñeak duen aukera ez baita makala, inolaz ere. Auzoetako kultur etxe ezberdinetan antolatzen den agerraldi saila aipamenik utzi gabe, Gaiarre Antzokia eta Nafarroako Antzerki Eskolaren taula nabarmentzen dira. Urteak 365 egun baldin baditu, iazko 272 egunetan ikuskizun bat bazegoen dastatzeko, batean ala bertzean, Karlos III.a karrikan ala San Agustin kalearen bazterrean.
Datuak datu, 1998 urteko abuztua bitarte Gaiarre Antzokia esku pribatuetan egon zen, orduan erabaki baitzuen Udalak bere gain hartzea. Orduz geroztik, bertan taularatu diren 116 ikuskizunetara 40.986 lagun bildu dira. Ur Teatro, La Fura dels Baus edota Els Joglars bezalako taldeak izan dira. Bertako muntaiei ere lekua egin zaie, Jose Maria Ansin antzezle iruindarraren «El Misterio Bufo» bakarsolasa kasurako. Zarrapastra taldeak ere bertan erakutsi zuen «Zorongo» antzezlana.
Nafarroako Antzerki Eskolari dagokionez, 106 deialdi luzatu zituen eta 33.152 ikuslek erantzun zuten. Betiko moduan, euskarazko antzezlanen inguruko saioaldi bereziak antolatu zituzten bertan. Horrela, Ados Teatroren «Desperrados» eta Ttanttaka taldearen «Dakota» euskarazko emanaldiak ikusteko aukera izan zen. Berez eskola izaki, eskaintza berezia egin ohi diete etxeko ekoizpenei.


Biltzar eta Auditorium Jauregia

Milurteko berria atarian dagoela, Biltzar eta Auditorium Jauregia izan daiteke egistasmo garrantzitsuena, oraindik paper eta zirriborroetan soilik egon arren. Politikariek zin egin dute, dena den, urte berriarekin paratuko dutela eraikinaren lehendabiziko harria Moret karrikaren zolan. Egun horretatik aitzina hiru urte luzatuko omen dira lanak. Guztira 6.000 milioi pezetako aurrekontua dago horretarako.
Parte Zaharraren eta zonalde berriaren arteko lotura izan nahi du eraikin erraldoiak. Eta asmo hau hobekien biltzeagatik, Patxi Mangado, Alfontso Altzugarai eta Juan Miguel Otxotorenaren ideia izanen da gauzatuko dena. Izan ere, `L' baten itxura du edifizioak eta hizki honek irudikatzen duen sabela antzekoan espazio zabaleko lorategia izanen da, karrika zaharrei so. Sarasate pasalekuarekin lotuko da hau kasik eta Gotorlekua ere hurbil ukanen du, hiriaren bihotzean hortaz.
`L' hizkiaren barrualdean aurkituko denari dagokionez, hiru eremutan zatitu dute nagusiki arkitektoek espazioa. Batetik, 1.500 lagunentzako auditoriuma; bigarrenik, 500 pertsonendako biltzar aretoa eta azkeneko eremua erakusketa gela ezberdinetan pentsatuz moldatu da. Guztira, 3.000 metro karratu izango ditu. 24 metroko altuera edukiko du puntu gorenean eta 11 laburrenean. Gainera, 1.000 autorentzako aparkalekua zabaldu nahi dute jauregiaren azpialdean.


Planetarium

Bortz urte igaro dira jada Iruñeko Planetariuma, Espainiako handiena dena, martxan paratu zutenetik. Bere kupulak 20 metrotako diametroa du eta bertatik 8.600 izar baino gehiago ikusi daitezke. Espainian Madril, Bartzelona, A Coruña eta Castellon dira horrelako zerbitzu bat eskaintzen duten bakarrak.
Halaber, hezkuntza du bertze helburuetariko bat Planetariumak. Hartara, deialdi bereziak egiten dira bertatik Euskal Herriko eskola eta ikastola guztietara. Euskarazko emanaldiak asteartetan izan ohi dira. Dena den, muga egiten duten herrialdeetako mutil eta neskak ere etorri ohi dira ausarki. Urtero batez bertze 100.000 lagunek bisitatzen dute izarren paradisu hau.
Guztira 4.000 metro karratutan hedatzen da eraikina. Hiru solairu ditu: erakusketa gela dago lehendabizikoan; bigarrenean, 250 lagunentzako gela berezi bat, kupula nagusiak hartzen duenaz gozatzeko; eta hirugarrenean, azkenekoz, material teknikoa biltzen duen gunea


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude