BEROTIK IHESI, ASKOK UDAKO ESKOLETAN IZANGO DU ATERPE

  • abiatuko dira. Bi unibertsitate eta hainbat proposamen. Bien artean alde nabari bat hala ere, lehenak euskara hutsez emango ditu eskolak, bigarrenean euskara ez da asko entzungo.

1999ko ekainaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Sekula horrelako ikastaro batean erori ez denari sortzen zaion lehen galdera da: zein birusek erakartzen du hainbeste jende (eta gehienak ikasleak gainera) udan ere ariketa mentala eskatzen duten eskolak hartzera? Ikasturte osoa kafetegian pasatzen duten horiei zer galdu zaie ikasgelan, hutsik egin gabe egunero ikastaroetara joateko? Gaurkotasuna izan daiteke jardunaldi hauek erakargarri egiten dituen dohainetako bat. Izan ere, urte osoan unibertsitateetan lantzen ez diren pil-pileko gaiak aztertzen dira. Orokorrean eskolek duten kalitatea ere kontuan hartzekoa da, gai bakoitza horretan aditu direnek ematen dituzte eta. Hortik aurrera, kontra egiteko joerari bota beharko diogu klasera joateko irrika horren errua; ezin baita ahaztu, uda dela, ikasturte osoan irakurtzeko agindu arren, zabaldu ere egin ez ditugun liburuen menpe erortzen garen garaia.
Edozein delarik arrazoia, aurten ere jende askok beteko ditu jakinminez maletak, udako ikastaroetara bidaiatzeko. Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak prest dituzte edozein bidaia agentziaren moduko eskaintzak: oso proposamen ezberdinak ditu bakoitzak, jakintzaren mundura bidaiatzeko mila era daude eta. Ikasteko gose denak badu, beraz, gustu denak asetzeko moduko menua aurrean. Eta azken ordurarte erabakirik hartzen ez dutenei ere agian gose pixka bat egingo zaie aukeren zerrenda ikusita.


UEU.

Uztailaren 5etik 30era arte zabalduko ditu ateak Udako Euskal Unibertsitateak. Miarritzen edukiko du egoitza 5etik 9ra, eta Iruñean 19tik 30era. Bertatik euskal unibertso partikularrean zehar bidaiatu ahal izango da: historiaren mundura, natur zientzien planetara, bertsolaritzaren satelitera, antropologiaren ilargira, informatikaren zulo beltzetara... Orotara 39 planeta edo gai bisitatuko dira, euskara izango delarik hauetara bidaiatzeko kohete edo tresna. Ikastaro hauetan nabarmentzen dena gaien gaurkotasuna da: «Ikerketa berriak Euskal Herriaren Historian», «Bertsolaritzaren egungo erronkak», «Musika-estiloen eguneraketa», «Bioteknologiaren erronka berriak» eta abar dira beste galdera askoren artean planteatuko dituztenak. Eta ikastaro hauek berezi egiten dituen bigarren ezaugarria, jakintzaren mundua euskal unibertsotik aztertzea da: Zientzia berrienetara zaharrenetarikoa den hizkuntzan iristeaz gain, aztergaiak ere bertako ikuspegi batetik lantzen dira, Euskal Herriko egoeretara egokituz.
Urtez urte euskal unibertsora doazen bidaiarien gorakadari jarraiki, aurten ere 800 astronauta edo partehartzaile espero dira. Urteetako joerak adierazten digu Amstrong klonatuen batez besteko adina zahartzen doala astiro-astiro. Hala ere, 20-30 urte bitarteko gazteak dira nabigatzera gehien ausartzen direnak (partehartzaileen % 60 gutxi gorabehera), 30-40 urteko adin taldearekin batera (hauek % 30 dira). Ikasleak nondarrak diren jakiteko berriz: «

Zeoze entenditze al diyozu?
», «

Izanbe, honek giputxek ideipe eztaukie!
». Gehien entzuten diren erregistroak, edo euskalkiak dira hauek. Alegia, partehartzaileen % 80 gipuzkoar eta bizkaitarra dela. Nafarrek % 12ari eusten diote, ondoren arabarrak datoz % 5eko partaidetzarekin eta % 3 dira Iparraldekoak.
Egia esan, UEUk gehiago dirudi udaleku didaktiko bat ikastetxea baino: udako uniformez jantzita (galtza motz eta kamiseta tiradunak) pasiatzen dute ikasleek Larraonan barna, etxeko pasiloan bezala. Haien artean honez gero sobera ezagutzen dute elkar (

fitxaje
berriez gain, erdiak urte luzeetako esperientzia duten beteranoak baitira). Eta lehen aldiz begiz jotakoekin konektatzeko bide ematen dute arratsaldetako futbol partidek eta afalosteko kale-bueltek. Jan eta lo ere elkarrekin egiten dute barnetegi bihurtzen den egoitzan, elkarbizitzak konplizitatea sortzen duelarik klausuratutakoen artean.
UEU «Udako gau bateko ametsa» bezala interpretatuko luke Mendelssonek, baina hankak lurrean jarrita, urte osoan euskara hutsean jardungo duen unibertsitatea da bere helburua. Apustu horretan, 27 urtez diharduten udaleku berezi hauek esperimentu bideurratzaileak dira: unibertsitaterako euskara eta irakasleak trebatzen dituen laborategia. Ikastaroetako gaiak euskararen unibertsotik aztertu beharrak hizkuntza arautu eta sortzera bultzatzen du. Horrez gain, bere emaitza dira unibertsitatean erabiliak izateko argitaratu dituen 200dik gora liburu eta «Uztaro» aldizkaria. Eta gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean euskaraz diharduten irakasle gehienen lehen plaza ere izan da UEU.


UDAKO IKASTAROAK.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen XVIII. ekitaldia ekainaren 21ean hasi eta irailaren 11an amaituko da. Miramarko Jauregia izango dute aterpe espero dituzten 5.000 ikasle eta 500 irakaslek. Eta jendetza horrentzat guztiarentzat jauregia borda suertatuko denaren beldur, ikastaroren bat edo beste Kursaaleko kuboetan borobiltzen ahaleginduko dira. Ikastaroek iraungo duten hiru hilabeteetarako, 63 jarduera prestatu dituzte. Gaurkotasun handia duten gaiak landuko dira hauetan, hala nola «Onkologiaren munduko aurrerapenak», «Hedabideen komunikatzeko era berriak», «Ekonomiaren globalizazioa» eta abar luze bat.
Gairik freskoenak eskaintzeaz gain, Euskal Herriko Unibertsitateak udan nazioartera bidaiatu nahi ez duenari, nazioartea ekartzen dio ikastaroetara. Izan ere, beste herrialdeetako unibertsitateekin harremanak sendotzeko helburua du. Horrela, mila ikasle atzerritarretik gora espero dituzte aurten, eta batzuk eskolak emanez ere parte hartuko dute. Iazko ikastaroetara joandako 5.992 ikasleetatik 4.000 ziren EAEkoak, 1.000 Espainiako beste lurraldeetakoak eta 900 atzerriko beste herrialdeetatik etorriak. Gai bakoitza ikuspegi batetik lantzen da: nazio mailan batzuk, Espainian kokatuz besteak, eta nazioarte mailan hirugarren batzuk.
Ikastaroak berriz gazteleraz, euskaraz edo ingelesez ematen dira. Aurtengo ikastaroetan klaseen % 90 gaztelera hutsean emango da, % 6 euskaraz eta % 3 ingelesez. Bat-bateko itzulpenak ere egingo dira, ingeleratik gaztelerara 2 klaseetan, eta ingeleratik euskarara beste batean. Beraz, zientziak aztertzeko hizkuntza nagusia gaztelera dela ikusten da, euskara euskal hizkuntzari berari dagozkion gaiak aztertzeko erabiltzen delarik batik bat. Eta nazioarteko ikasleak euren artean harremanetan jartzeko ere gaztelera erabiltzen dute klasean. Adinari dagokionez, 20-30 urte bitarteko ikasleek betetzen dituzte 100 aulkietatik 90, eta gainerakoetan berriz orokorrean gai horretan diharduten langile eta adituak esertzen dira. Aurreko urteetan parte hartu duten ikasleek irakasle eta antolakuntzaren kalitatea azpimarratzen dute.
Horra, bada, udako egunetan ere irakasteaz arduratuta dauden bi unibertsitateren eskaintza ezberdinak. Batean ez bada bestean, askok aurkituko du gustuko gai interesgarririk. Eta tira, ikasteko sekula berandu ez bada ere, matrikulatzeko goizegi ere ez da jada. Beraz, izenemateko interesa duenak honako telefono zenbakiotan hartu dezake ikasmahairako lekua: UEU: Bilboko 94 421 71 45 edo Baionako (00 33) 5 59 25 60 56; EHU: 94 321 95 11 telefonoan


Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude