ARGA GARBITZEKO APUSTUA

  • araztegia izan da. Bertara heltzen da 260.000 biztanleren ur zikina eta, duela bi hilabete martxan jarritako fase biologikoari esker, kasik garbi isurtzen da Arga ibaira.

1999ko ekainaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Errekak, ibaiak, isurkideak... tradizioz, etxeek eta industriek eragiten dituzten kondar urak isurtzeko erabili dira.
1960. hamarkadan, hazkunde demografiko eta industrialarekin batera, joera hori areagotu egin zen eta Arga ibaiak eta eskualdeko isurkideetako ondorio larriak pairatu behar izan zituzten. Zenbait kasutan ibaian eta erreketan gune anoxikoak sortu ziren, hau da, oxigeno gabeko guneak. Errekek ur-azpiko bizitza galdu zuten eta berreskuratzeko asmoz, 1982an Mankomunitateak Eskualdeko Saneamendurako Osoko Plana onartu zuen eta urtebete geroago martxan zegoen.
Plana gauzatzeko 100 kilometroko kolektore eta interzeptoreen sarea ezarri zuten kondar-urak batzeko eta Arazuriko araztegian garbitzeko. Araztegia 1990ko abuztuan abiarazi zuten hiru helbururekin: Arga ibaia eta eskualdeko isurkideetako kutsadura saihestea; hondakin-urak berriro ibairatzerakoan arazkatuta joatea; eta arazketan sortzen diren produktuak ustiatzea: lohiak nekazaritzan erabiltzeko eta gasak elektraindar bihurtzeko.
Araztegiak, inauguratu zutenetik duela hilabete gutxi batzuk arte, ez zion zikina zetorren urari kutsadura guztia kentzen eta lehen fasea, hau da, tratamendu fisiko-kimikoa baino ez zitzaion egiten urari. Fase honen bitartez, urari hainbat elementu, hala nola, solidoak, hareak eta koipeak kentzen zitzaizkion baina ura bere garbitasunaren % 50 inguru bakarrik berreskuratuta isurtzen zen Arga ibaira.


Urari kutsaduraren % 95 kentzen zaio

Iragan apirilean, 27 egunetan froga ugari egin eta gero, bigarren fasea martxan jarri zuten araztegiko arduradunek. Gaur egun, bertara heltzen den urari tratamendu biologikoa egiten zaio, eta horri esker, ura kutsaduraren % 95 kenduta ibairatzen da Argara.
Tratamendu biologikoan, lehendabiziko fasea igaro ondoren, ikusten ez den zaborra kentzeko bakteria batzuk botatzen dira uretara, daraman gorotza jan eta amoniakoa ken diezaioten. Bakteria horiek hain zuzen ere, zikinkeria nitrogeno gaseosoa bihurtzen dute eta nitrogeno hori atmosferan sakabanatzen da.
Uretatik ateratzen duten zikinkeria erre eta elektraindarra eta argindar termikoa egiteko erabiltzen dute, araztegian bertan dauden motor turbosoplante deritzonak eta motogeneradoreak funtzionamenduan mantentzeko. Lohiak ere aprobetxatzen dituzte eta nekazaritza eta lorazaintzako zenbait arlotan erabiltzen dira. Egunero bataz beste 35 tona lohi ateratzen dute araztegian kondar-uretatik.
Bigarren fasea 48 metroko diametroa duten sei dekantategietan burutzen da. Guztira, Arazuriko Araztegiak hamabi dekantategi ditu, sei lehendabiziko fasea egiteko eta gainontzekoak urari tratamendu biologikoa emateko.
Bigarren faseko lanak burutzeko 3.812 milioi pezetako inbertsioa behar izan da. Finantzaketaren % 80 Europar Kohesio Fondoen bitartez egin da eta gainontzekoa Nafarroako Gobernuak jarri du. Etorkizunean Arga ibaiak eta eskualdetako errekek zein isurkidek ur-azpiko bizitza errekuperatu egingo dute


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude