STALLONEK EUSKARAZ KALE

  • Film komertzialak eman! Halaxe, bikoizketa hobetu eta tiradizoko filmak jartzen hasi badira ere, ezer gutxi aldatu da. ETB 2an berriz, kontrakoa: filmek audientzia altua lortzen dute.

1999ko maiatzaren 30ean
CIESek emandako datuen arabera 30.000 ikusle gehiago omen ditu ETBk. Inoiz ez bezalako joera gorantz. Bada ordea, arantza bat programatzaileei loa galarazten diena: zinea euskaraz. Azkenaldian ETB 1ean emandako filmak ezin komertzialagoak diren arren, emaitza kaskarra ari dira ematen; denek %10etik beherako audientzia baitute. Izenburuen sona ikustea baino ez dago: «Hiltzaile jaioak», «Bronxeko istorio bat» ez dira % 4tik pasa. «Alien»ek % 2,6. Stalloneren «Dredd epailea»k % 4,1 eta «Arrisku bizian» arranditsuak % 4,3 baino ez. Audientzia gehien lortu duena «Iluntzetik egunsentira arte» izan da: % 8,1, alegia. Eta hori jakina, huskeria bat ETB-2an eman lezaketenaren ondoan. Hain zuzen, aise ikusteko moduko filmak ditugu, ikusgarriak entzungarriak baino. Stalloneren dialogo sakonak bereziki; haren bi esaldi jarraian kristoren diskurtso bihurtzen dira eta.


HIKA ETA JURAMENDUKA.

Lehen, euskara enkorsetatua erabiltzen zen, ez zen sinesgarria batere. Bikoizlarien dramatizazioa ere izotza baino hotzagoa zen. Orain ordea, bistan da gauzak aldatu egin direla, ez ikusteko aitzakiarik egon ez dadin, bederen.

«Batetik bikoizlarien teknika aldatu egin da, gehiago trebatu dira. Bestetik, hizkuntzaren trataera lehen baino askoz naturalagoa da. Gidoia itzultzea ez da liburu bat itzultzea, testua entzutekoa delako; oso kontutan hartzen dugu hori»
azaltzen digu Asier Larrinaga EITBko Euskara saileko arduradunak.

«Erabiltzen diren egiturak, denek ulertzeko modukoak izan daitezela saiatzen gara. Filmaren barruan lagunartean badaude hika nagusitu da. Gertutasun bat ematen dio hikan aritzeak. Bestalde, irainak eta biraoak direla, hizkuntzaren naturaltasunari egiten diogu leku, `kabroi', `izor hadi' edo `putakume' esan behar bada, gordinkeria esaten da. Akzio filmetan ez da inolako arazorik egoten. Benetako lana berba etengabe egiten duten filmetan egoten da; esaterako, Woody Allenen `Broadway balapean', `Rosetarren gerra' edo oraindik ematekoa den `Gaixo ingelesa'n. Bikoizlarientzat ere hori da benetako erronka».

OHITURA SORTU ARTE.

Arestian esan bezala, ahalegin hori ez da tamalez audientzian nabaritu. Nahiz eta film komertzialak programatu, bikoizketa biziki zaindu, euskara gertua erabili eta berebiziko promozioa egin, jendeak «zapping» egiten jarraitzen du euskarazko film baten aurrean. Zer egin? Hor dago koxka. Jarraitu ohitura sortu arte? edo utzi, alferrik baita saiatzea. Josu Bilbao ETB 1eko filmen arduradunak garbi dauka:

«Hamaika faktore daude ikusleen ohiturak finkatzeko. Bada, guk beste bat daukagu: ez dugu zinema euskaraz ikusteko ohiturarik. Hori da oztoporik handiena. Igande gaueko ordutegia ona izanda ere, txikitatik fikziozko erreferentzia guztiak gazteleraz jasotzen ditugu. Eskerrak belaunaldi berriak gu baino ohituagoak dauden. Hala ere, okerrena emisio eskubideak lortzea garestia dela da, ez da errentagarria. Baina tira, zailtasunen gainetik segituko dugu, harik eta ohitura sortu arte. Badakit hasieran arrotza egiten zaigula; baina lehenengo bost minutuak pasata erabat murgiltzen zara filman».
Jendeak erreferentzia hurbilak nahi ditu nonbait. Nola liteke bestela, «Segoviako ihesa» edo «Behiak» filmek, ehun aldiz emanda ere, «Arrisku bizian»ek baino audientzia hobea izatea? Hor ikusten da hurbiltasunak ze eragina duen. Orain arteko sorpresa bakarra «Iluntzetik egunsentira arte» izan da, gazte jendearekin konektatu baitu.
Euskarazko audientzia potentziala gehienera % 25ekoa izanik, Josu tematua dago,

«espero dezagun laster emango ditugun filmek harrera hobea izatea. Armendarizen `Bihotzaren Sekretuak', Ibarretxe anaien `Solo se muere dos veces' delakoa edota `Perdita Durango' Alex de la Iglesiarena».

TXANPONAREN BESTE ALDEA.

ETB 2an aldiz, alderantzizkoa gertatzen ari da. Konparazioa egin «La noche de» hasi zenetik, telebistan gehien ikusi diren hamar filmen zerrenda bat egin eta horietako bost ETB 2an emandakoak dira. Berriki ikusi ditugun «Como Conquistar Hollywood»ek % 10.1 eta «Luna de miel para tres»k % 9.9 eman dute. Hori ordea, ez da jendeak uste bezain samurra izaten, estrategia lanaren ondorena baizik. Lehenik, FORTA telebista autonomikoen artean «Major»ei, film multzo zabal bat erosten zaie (Estatu Batuetako banaketa etxe erraldoiei, alegia). Film sorta horretan film onak, halamoduzkoak eta txarrak daude. Erdia baino gehiago film «baztertuak» izan arren, horiek ere derrigor eman behar dira, ordu txikietan gehienetan.

«Kudeatzen jakitean dago koska, estratega lanak film bati ahalik eta etekinik handiena atera diezaiogun. Bizpahiru urteko baimena duzu, hiru emanaldi egiteko. Halaxe, programazioa osatzerakoan, `prime time'en (gaueko 10etatik goizeko 1ak arte) erakargarrienak sartzen ditugu; ostegun gauetan `La noche de'n eta asteartetan aldiz, film ez hain komertzialak, baina gure audientziaren gustuekin bat datozenak»
argitzen digu Jose Luis Blanco ETB 2-ko filmen programatzaileak.
Larunbat gauean futbola dagoelarik, «TV movie» bat jarri ohi dute. Joan den astekoak adibidez, % 16,1 lortu zuen. Futbol ondorengoa berriz, %20 inguruan ibiltzen da. Ez dago batere gaizki. Iaz arte, asteburuko bazkalosteetan hutsune galanta zeukaten. Horren kariaz, igande arratsaldeko «Siempre cine» saioa abiarazi zuten, gainontzeko kanaletan nekez ikusten ahal diren film klasikoak eskaintzeko. Bada, joan den astean ere % 19,5 erdietsi zuen, TVE-tik oso gertu.
Dena den, nahiz eta filmak FORTAren bidez erosi, ez da erraza film multzo mamitsu bat lortzea, are gehiago jakinki kanal bakoitzak irizpide ezberdinak dituela.

«Hemen filmak purrustaka ikusten diren bitartean, Andaluzian berriz, ez dira zinezaleak, barietate eta lehiaketak nahiago dituzte nonbait. Galizan beste hainbeste gertatzen da. Katalunia eta Madrilen dexente ikusten dute zinema telebistan. Valentzian aldiz, barne produkzio eskasa izan arren, film gutxiago ikusten dira, «Tombola» saio arrosa-hori-beltzean joaten baitzaie sos guztia. Ikustekotan, beldurrezkoak gura dituzte»

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude