HIRIAREN AURPEGIA BETI GARBIA

  • denborak aurrera egin ahala zaharkitu, apurtu eta eraberritu behar dira. Hori dela eta, urbanizatze eta berritze lanak burutzen ari dira hiriko zenbait gunetan. Alde zaharrariere aurpegia garbitzen ari zaio, eta zoladura berria jarriko diote.

1999ko maiatzaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Urteek aurrera egin ahala etxeak, kaleak eta bazterrak garai batean zuten itxura ona galduz doaz, baita Gasteiz bezalako hiri moderno eta garbi batekoak ere. Horregatik, ez da harritzekoa hiriburuko kale eta txokoetan berritze eta urbanizatze lanak ikustea.
Berritze-lanik esanguratsuena Gasteizko Alde Zaharrean egiten ari dena da. Udal-arduradunek ingurune horrek bizitza berreskura dezala nahi dute. 1982an Udalak Kasko Gotikoa birgaitzeko plangintza onartu zuen, non helburua, hiriko alderik zaharrena ekonomikoki, kulturalki, urbanistikoki eta sozialki berreskuratzea zen. 1984. urteaz geroztik 1.200 etxe eraberritu dituzte.


Alde Zaharreko zorua eraberritzeko txanda

Alde Zaharreko etxe gehienek beraz, aurpegi berria erakusten dute eta orain zorua eraberritzeko unea iritsi da. Iragan martxotik, Alde Zaharreko ekialdeko hegaleko zorua ordezkatzen ari dira. Orain arte zegoen asfaltozko galtzadarriak jaso eta kuartzitazko berezko lauzak jartzen ari zaizkio.
Alde Zaharreko ekialdeko hegalean egiten ari diren lanek 200 milioi pezetako kostua izango dute eta irailean bukaturik egon beharko lukete. Guztira, 8.800 metro karratuko gainazalera eraberrituko dute. Zoladura lanak Cuchilleria, Chiquita, Pintorería, Santo Domingo eta Nueva Dentro kaleetan egiten ari dira. Ekialdeko hegaleko lanak bukatu bezain pronto mendebaldekoei ekingo zaie.
Zoladura berria jartzeak bestelako lan batzuk egin beharra eragin du: komunikazio-sarea handitzea eta hustubide berriak ezartzea.


40.000 metro karratu gasteiztarren erabilerarako

Hiriko kaleak eta plazak oinezkoentzat bihurtzeko prozesuaren sorrera 1976 aldera izan zen. Oinezkoentzako esparruak sortzeak oinezkoari zekarzkion onurak aztertu eta gero, 1980. urtean Posta kalearekin batera hiriko hainbat kale eta plaza oinezkoentzako jartzeari ekin zitzaion gaur arte.
Urteek eta peatonalizazio lanek aurrera egin dute eta egun gasteiztarrek 20 kale, hots, 40.000 metro karratu dituzte trafikoari itxita. Plaza guztiak kontuan hartzen badira, oinezkoek duten esparrua 200.000 metro karratukoa da.
Esparru hori handiago izango da,izan ere, Errioxa kaleko azken zatia oinezkoentzako gune bihurtzeko lanak martxan dira 850 metro karratu peatonalizatzeko

Arte Garaikidearen Museoa 2001. urterako
Gasteizko kulturak Arte Garaikidearen Museoaren irekierarekin ongi etorria emango dio mende berriari. Hil honetan foru arduradunek lanak adjudikatuko dituztela ziurtatu dute, eta irailean lehenengo harria jarriko dela.
Museoak autobus geltoki zaharra zegoen lekua beteko du eta 3.500 milioi pezetako kostua aurreikusita dauka.
Museoaren arima eta motorea mila lan inguru izango dituen bilduma izango da. Azken 50 urteetan Picassok, Mirok, Tapiesek eta Saurak margoturiko lanak, besteak beste, zintzilik izango dira pinakotekaren hormetan.
Aditu askoren ustetan Espainiako bildumarik onenetarikoa izango du Gasteizko Museoak. Arabako Foru Aldundiaren asmoa museoa zirkuitu nazioanalaren barne egotea da eta horregatik, sustapen kanpaina garrantzitsua egiten ari dira museoko arduradunek Euskal Herrian zein Estatuan.
Museoaren kostu osoa Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak hartu dute bere gain erdi bana


Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude