GARAI BERRIEKIN ALDATUZ JOAN DEN TIPOLOGIA

  • pentsatzen duten eta enpresarekiko beren harremana zertan den aztertzeko. 600 lagunek erantzun zuten inkestak egungo kooperatibistaren ezaugarriak erakusten dizkigu.

1999ko maiatzaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Inkesta MCC-k argitaratzen duen «Trabajo y Unión, T.U. Lankide» aldizkarian agertu zen joan den irailean. Inkestaren ondorioek, aldizkariaren editorialak dioenez, «

erabat erantzuten diete gizarteak urteotan zehar izan dituen aldaketei, kooperatibistak ez baitira aldaketen eragin horretatik kanpo bizi. Guztiz normala da, berrogei urte igaro ondoren, belaunaldi berriek ezberdin pentsatzea, eta ez dute iragana zuzentzeko egiten, hori kooperatiben hastapeneko zergatiei uko egitea bailitzateke, baizik eta sinesmenek, gizarte ongizateak eta hiritarren eskubideek sakon eraldatu duten kultur esparru berri bati egokitzeagatik
».


HAINBAT KOOPERATIBISTA MOTA.

Siadecoren inkestako arduradunak emaitzen laburpen bat egin du eta ondorengo kooperatibista talde edo motak atzeman ditu: konprometituak, benetakoak, pragmatikoak, teknokratak, integratuak, atxikitasun gabeak eta bestelakoak. Nolanahi ere, bazkide bat multzo bat baino gehiagotan ere egon daitekeela argitzen du aurrez. Kontuan izan behar da 35.000 lagunetik gorako plantila duen MCC ondorengo taldeez osaturik dagoela: Talde Industriala, 19.000 langilerekin, Banaketa Taldea, 14.000 langilerekin, Finantza Taldea 1.800 langilerekin eta Jarduera Korporatiboak, 496 langilerekin.
Konprometituak kooperatibisten % 22,6 dira. Nolabaiteko ikuspegi ideologikoa (erlijioso humanista) duten pertsonak dira, alderdi sozialekiko, filosofia kooperatibistarekiko eta aurrerapen teknologikoekiko nahiko interesatuak. Beren lan jarduerarekin nahiko pozik daude. Gipuzkoarrak dira, baina ez dira Deba Garaian edo Deba Barrenan bizi («

Arrasateko kooperatibismora hurbiltzen dira
»).
Benetakoak kooperatibisten % 21,6 dira. Pertsona beteranoak eta esperimentatuak dira. Mugimendu kooperatibistaren barruan gizarteratu dira eta neurri handi batean «

betiko kooperatibistaren arimaren
» eredu nagusia dira (batez ere Talde Industrialean daude). Beren inguruko errealitatearekiko ardura handia dute. Bere bizimoduarekin eta bere buruarekin oso pozik dagoen jendea da.
Pragmatikoek % 17,2 ordezkatzen dute. Kooperatibista gazteak dira, ezaugarri ideologiko handirik gabekoak, alderdi sozialekiko eta filosofia kooperatibista berarekiko ardura gehiegirik ez dutenak; aldiz, aurrerapenaz, teknologiaz eta bizi-kalitateaz nahiko interesatuak (Banaketa Taldean daude gehienak).
Teknokratek % 13,5 ordezkatzen dute. Gizarte eta lan arloko estatus handiko kooperatibistak dira, prestakuntza eta kontsumo maila handikoak. Beren kooperatibaz oso ondo informaturik daudela uste dute eta, maila apalago batean, proiektu kooperatiboaz ere bai (Finantza Taldean daude batez ere).
Integratuek % 10,7 ordezkatzen dute. Zorrotzak dira eta oso zuhur jokatzen dute ekonomia eta kontsumo ikuspegitik («

gutxi arriskatzen dute
»). Giro euskaldunean oso sarturik dauden kooperatibistak dira. Beren aisialdiari ahalik eta etekin handiena ateratzen diotela esan daiteke, era guztietako jardueretan arituz.
Atxikitasun gabeek % 6,8 ordezkatzen dute. Errealitate sozialarekiko oso atxikitasun gutxi duten kooperatibistak dira, gizarte gaiekiko batere interesik ez dutenak. Orokorrean, euskara ez dakien jendea da. Aurrerapenarekiko eta teknologiarekiko interes handia erakusten dute. Proiektu kooperatiboaz oso ondo informaturik daudela uste dute, bai orokorrean eta bai beren kooperatibari dagokionez. Errenta maila baxu samarrekoak dira (Araban kokatutako kooperatibetan aurkitzen dira batez ere).
Gainerakoak kooperatibisten % 7,6 dira. Sailkatzen zailak gertatzen diren pertsonak dira, eta ezin dira aurreko taldeetako batean ere sartu


Azkenak
Eguneraketa berriak daude