ALBISTE LOKALEN EHIZAN


1999ko maiatzaren 16an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Estilo amerikarra du deskonexioak. Sarrerari dinamismoa ematearren, bi zoom azkar egiten dituzte Agustin Hernandez aurkezlea dagoen tokirantz. Iazko irailean abiatu zuten albistegi labur hau, goizeko zortzietan hasita. Orain, eguerdiko informatiboaren hondarrean, hamar minutuz bigarren deskonexioa hasi dute; ETB eta Telenorte baino ordubete beranduago, alegia. Hori, jakina, mesedegarria da azken orduko berriak sakondu, ikuspegi ezberdina eskaini eta besteek eman dutena baztertzeko. Halaber, azken txanpan eguraldiaren iragarpena Euskal Herrirako ematen du Mario Picazok; arratsalde on esanez eta hemengo kontuen aipu eginez; esaterako, antxoaren harrapaketa ugaria ari dela izaten aurten.


HIZKUNTZA HURBILA.

Informazio alternatibo eta freskoa ematea du xede deskonexioak, jendeagandik gertu, gizarte, osasun, kirol eta ingurugiro gaiei lotua, politikatik nolabait aldenduko dena.

«Gure apustua informazioa lurraldeka xehetzea da. Baina ez ditugu bezperako berriak jorratzen, hauen zergati eta ondorioak baizik. Albisteak erreportaje bihurtu, irudiari garrantzi handia eman, hizkuntza hurbila erabili eta ikuslea banan banan hartuz
» argitzen digu Txelu Izagirre «Atlas Pais Vasco»ko erredaktore buruak.

«Goi mailako politika, hau da, gertaerak, Arzalluz edo Otegiren adierazpenak zuzenean Madrila igortzen ditugu. Deskonexioan aldiz, politika ukituz gero, zeharka izango da, inkestak plazaratuz, eta abar»
.


IRUDIA ZAINDUZ.

Bitartekoak kanal publiko batekoak baino urriagoak izanik, lan dinamika trinkoagoa izaten da. Eskerrak lantalde gaztea den, kemenez betea.

«Ordainetan, libre gara zernahi, nolanahi ukitzeko, beti oreka bila ibili gabe. Telenorte edo ETBen, kanal publikoa izatean, legez kuota jakin bat bete beharra daukate, eguneroko prentsaurrekoak jarraitu, eta abar»
.
Eli Lizundia erredaktorearen esanetan,

«ETB elefante bat da gure ondoan; hori dela eta, hemen irudimena gehiago landu behar dugu daukaguna ahal den ondoen aprobetxatzeko. Dena den, ENG (kanpora ateratzen den kamera) piloa ditugu, irudia asko zaintzen da-eta; testua bezainbeste esango nuke».

HARRERA ONA.

Arazorik gabe igaro dira estreineko bi asteak.

«Lehenengo egunean lehendakariaren mezua eman genuen Eusko Jaurlaritzatik. Nahiz eta gu `Espainolistatza' hartu, harrera ezin hobea egin digute. Bestalde, datozen hauteskundeen botu intentzioa argitzeko zabaldu dugun inkestak zalaparta sortu du; `kaltetuek' azalpen eske hots egin digute»
diosku Izagirrek.


ATLAS KATALUNIA.

Euskal Herriko deskonexioa erdara hutsean den bitartean, Kataluniakoa goitik behera katalanez da. Atlas Kataluniak ekoiztua, «Bon dia noticies»ek urtebete egin du antenan, harrera polita lortuz; 35.000 ikusle, hots, % 8ko audientzia. «La Vanguardia» egunkaria eta Tele 5 dira akziodunak, bakoitza % 50arekin. Bere hedadura informatiboaren zabaltzeko, Tele 5k Katalunia hautatu zuen lehenengoa izan zedila deskonexioa egiten. Galiza izan zen hurrengoa, «La voz» taldea eta Tele 5-ek osatua. Ondoren, Euskal Herrikoa etorri zen.


EMAKUME ETA GAZTEEI BEGIRA.

Goizean, 60.000 laguneko unibertsoa duelarik, % 25eko audientzia lortu du deskonexioak. Azkenaldian ordea, «Barrio sesamo» goizeko zortzietan sartu izanak «Goizeko telediario»k baino kalte gehiago egin die. Zaila omen da jakitea goizean zein den ikusle mota, ordu horretan jendea iratzargailuaren kontra aritzen baita borrokan. Eguerdi partean ordea, Izagirrek ez du zalantzarik

«emakume eta gazteak dira gure jomuga».
Epe erdira, uda partean bi deskonexiorekin jarraituko dute eta, geroari begira, ilunabarreko informatiboan deskonexioa ere egitea litzateke hurrengo erronka.


HARROBI LOKALA.

«Atlas»en 30 bat lagun ari dira lanean, Galdakaoko estudio eta erredakzioan batetik, Gasteiz eta Donostiako delegazioetan bestetik. Gehienak telebista lokaletan eskarmentua hartutakoak, beste mordoska bat ETBtik. Andoaingo Bideo Eskolan ikasi dutenak ere ez dira falta.


«CORREO»REN ERAGINA.

Tele 5rekin batera «Correo» taldea akziodun nagusia denez, susmoa bazen irizpide editoriala haien eraginpean ote zegoen. Izagirreren irudiko ez dute inolako presio zantzurik somatu.

«Hutsaren hurrengoa da `Correo' taldearen presioa, haiengandik deirik ez dugu jasotzen-eta»
.


JENDEA PASO EGITEN.

Ikerketa gaiak omen dira zailenak.

«Beste leku batzuetan jendea irrikitan dago kamera aurrean agertzeko. Hemen ostera, jendeari ez zaio telebistan agertzea gustatzen. Hortaz, lekukotasunak biltzea zaila egiten zaigu, osasun kontuak direla, rottweiller baten erasoa dela... Telefonoz egiteko ez da arazorik izaten, kamera eta mikroarekin joanez gero ordea, jendea kokildu egiten da nonbait. Baina, kosta ahala kosta atera beharra dago»
.


EUSKARA 0,7.

«Arratsalde on eta ongi izan». Horiek dira Agustin Hernandez aurkezleak euskaraz esaten dituen hitz bakarrak. Izagirrek hautu hori justifikatzen du:

«Lehen sumarioa euskaraz jartzen genuen. Orain aldiz, eguraldia sartzean, euskara kendu behar izan dugu. Euskara sartuz gero audientzia jaitsi egiten da, nabarmen gainera. Finantzaketa bikoitzik ez dugunez, publizitatetik atera behar dugu etekina. Katalunian ez bezala, hemen ez dago dudarik; Araba erdalduna da, Bizkaian ere, biztanle gehien dituen ibar ezkerra erdalduna da. Hori ikusle multzo handia da, eta gu audientziaren morroi gara»

Azkenak
Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


Eguneraketa berriak daude