HIZKUNTZ KONTSEILUA, BEREBIZIKO ERRONKA

  • bat. Alabaina, bere eraketak hainbat kontrobertsia sortarazi ditu azkenaldian euskal elkarte eta botererik gabeko instituzioetako partaideen artean. EKEk polemikaren erdian dihardu.

1999ko apirilaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Hizkuntz Kontseilua, Lurralde Eskemaren esparruan eratu beharreko erakunde bat bezala ulertu behar da. Hautetsien Kontseiluak kudeatzen duen Garapen Eskemaren arabera, euskarak bere proiektu instituzional propio bat izan beharko luke. Hau da, Ipar Euskal Herriko komunitateak Hizkuntz Kontseilu baten beharra dauka. Haatik, Ipar Euskal Herrian euskara ofiziala ez den aldetik, ez dago arazoa bideratzeko modurik ez euskara arautu dezakeen instituzio politiko-administratiborik. Irtenbide bat aurkitu beharrez, Hautetsien Kontseiluak Hizkuntz Kontseiluaren eraketa proposatu zion Euskal Kultur Erakundeari (EKE) joan den urte bukaeran Lurralde Eskemaren testuinguruan eta erakunde honek Hizkuntz Kontseiluaren proiektua bere gain hartzeko posibilitatea aztertu zuen. Jarraian bi bilera burutu zituen euskal elkarteekin, proposamenari erantzun komun bat eman asmoz. Bileren ondotik, Hautetsien Kontseiluaren proposamenak harrera ezberdinak ukan ditu euskal elkarteen aldetik.


BEHIN-BEHINEKO PROIEKTUA.

EKEk hurrengo elkarteok bildu zituen otsaileko lehen bilkuran: Seaska, Euskal Haziak eta Ikas-Bi irakaskuntzako hiru sareak, AEK, UEU, EHE, Ikas, Euskal Konfederazioa, Euskal Irratiak eta Euskaltzaindia. EKEko zuzendari Pantxoa Etxegoinen xedea euskal elkarteen engaiamendua lortzea izan zen. EKEren babesean sortu izan arren, honako bi aurrebaldintzak aipatu zizkien bildutako elkarteei: Hizkuntz Kontseilua erabat autonomoa eta behin-behinekoa izatea. Aipaturiko elkarteek proiektua sakonean aztertu zuten, eta joan den martxoaren hasieran, elkarte bakoitzaren erantzuna jaso zuen Euskal Kultur Erakundeak. Proiektuak bi iritzi kontrajarri eragin zituen elkarteen baitan.


GIZARTE ERAGILEAK ZATITUTA.

EKEren proposamenak onespen ezberdinak jaso zituen hartaz. Aipaturiko elkarteetatik, UEU, EHE, AEK, Ikas, eta Ikas-Bi elkarteek ezezko biribila eman izan diote proiektuari, Euskal Haziak eta Euskaltzaindiak baiezkoa eman diotelarik; azken honek Jean Haritxelhar euskaltzainburuaren bitartez eman ere. Gaineratiko elkarteen jarrera ez da argitu orainokoan. Iritziak argien azaldutako taldeak Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eta AEK izan dira. EHEko Emilio Lopez Adan kidearen esanetan, EHE Hizkuntz Kontseilua sortzearen alde dago, baina ez dator bat Hautetsien Kontseiluaren proposamenarekin. Proposamen honen bitartez, EKEren funtzioa eta xedea aldatu besterik ez da egiten bere aburuz. «

Frantses gobernuak urrats politiko bat eman beharko luke, eta bere gain hartu Hizkuntz Kontseiluaren eraketa
» gaineratu du Lopez Adanek.
Derragun bidenabar, Emilio Lopez Adan idazleak jarrera bera azaldu zuela Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) Uztaritzen burutu zuen bere azkeneko Biltzar Nagusian. EIEk Iparraldeko sustapen instituzionala Ikas-en bidez bideratu izana arbuiatu zuen Lopez Adanek arrazoi berberarengatik. Ildo beretik mintzatu izan da ere Jakes Bortairu AEK-ko ordezkaria: «

Hizkuntz Kontseilua EKEren babesean eratzeak, agintariek euskara normalizatzeko borondate eza erakusten du, eta beren betebeharra erakunde honen esku uzten dute gainera
».


ERDIPURDIZKO PROIEKTU BAT.

Azken urteotan euskal elkarteek buruturiko lana berealdikoa izan da. Denon gogoan daude Deiadar kanpainaren karietara aldarrikatu izan ziren jomugak. Proposamenaren aurka azaldu direnen ustez, kanpainan mobilizatu ziren herritarrei errespetua zor zaie, eta hastapeneko proiektuaren ideiari atxiki behar zaio. Gogoan izan behar da, Hizkuntz Proiektuaren lehen ideia 1996an plazaratu zela Irisarrin, Ondarearen Egunak ekitaldiaren karietara. EKEk antolatzen dituen kultur jardunaldi hauetan bildu ohi dira Pirinio Atlantiar departamenduko agintariak, eta orduantxe agertu zitzaien agintarioi Hizkuntz Kontseilua eratzearen behar gorria. Geroztik, herritarren mobilizazioek nolabaiteko irtenbide bat bilatzera bultzatu ditu Departamenduko hautetsiak. Agintariok eskudantziarik ez izaki ordea, Euskal Herriko Garapen Eskemak posibilitatzen duen antolaketa baliatu nahi izan dute hizkuntz arazoari behin-behineko soluzio bat eman ahal izateko. Proiektua ordea, erdipurdizkoa da hainbaten ustez.


NEGOZIATZEN SEGITU BEHAR.

EKEko zuzendariarentzat egoera ez da samurra, eta honela galdetzen du: «

Nork hartuko du Hizkuntz Kontseiluaren erronka bere gain, EKE erakundeak hartu ezean?
». Pantxoa Etxegoinek normal jotzen ditu ezezkoak, baina beti ere negoziatzen segitzeko nahia atxikitzen bada. Gogoratu behar da baita ere, Hautetsien Kontseiluak EKEri proposamena egitean adierazi ziola, ezen Poignant txostenak 2.000 urterako tokian tokiko Departamenduak hizkuntz gutxiagotuen aldeko kontratua gauzatzea ekarriko zuela. Txostenak honela dio: «

Estatuak herri hizkuntzen eta kulturen helburua ezarriko du Eskualdeekin sinatuko duen 2.000-2.006ko kontratuan
». Hizkuntz Kontseiluaren afera EKEren Biltzar Nagusian ebaztekoa zen martxoaren 27an


Azkenak
Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean

Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


2025-08-19 | Gedar
22 langile kaleratuko ditu Bridgestonek azpikontratatutako Serveok

Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.


Jordaniak derrigorrezko soldadutza ezarri du “Israelgo eskuin muturraren mehatxuaren” aurrean

Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.


Bi langile hil dira lan istripuetan pasa den astean

Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.


Eguneraketa berriak daude