BERRIEN ALDERDI EZKUTUA

  • Ordu erdi eskaseko saioan eta hilaren 12an hasita, bera izango da lemazain eta aurkezle. Baina oraingoan, «Kike = barregura» ekuaziotik aldenduz, ez omen da umore saioa izango.

2021eko uztailaren 19an
Izenburuak gure ikuspegi eszeptikoa adierazten du, kritikoa eta jakinmina pizten diguna. Izan ere, euskaldunok zerbaiten aurrean «bai zera!» erantzuten badugu, informazio gehiago behar dugun seinale da, ez dugula erabat sinesten, somatzen dugulako badagoela zer edo zer ezkutuan. Alde horretatik, formula berria ez den arren, albisteen gibelaldea azaldu nahi luke «Ikuskin»en ekoizpen berri honek, gaurkotasuna duten gaiak modu interesgarri eta atsegin batean azalaraziz.
Amonarriz bera eta Rafa Castellano gidoilari lanetan direla, gure gizartearen analisia egingo da albisteak hizpide hartuta. Halaz ere, gaurkotasunean oinarria duten beste saioen ondoan, enfoke arras ezberdina hartuko du «Bai zerak!». Kikek argi utzi nahi du ez dela umore saioa izango, magazine informatiboa baino,

«lehenik eta behin gertaeren ikuspegi soziala ematen saiatuko gara, deigarria edo ironikoa den zernahi. Ez da ordea, informatibo bat izango, baina bai informatiboa. Umore puntu bat ere egon liteke, noski, baina bigarren plano batean
».
Euskarri bisual gisa, denetarik erabiliko da, bideoak, argazkiak eta objektuak. Atal ezberdinek osatuko dute hezur mamia, hots, sarreratxoa, albisteen azterketa, gehi garrantzitsuena, kolaboratzaileak, hausnarketa horretan laguntzeko hurbilduko direnak; desberdin bat egunero. Balioanizdunak, aski ezagunak eta kalaka duten lagunak izango badira ere, oraingoz haien izenik ez ematea nahiago dute guztiz lotu arte. Era berean, dinamismoa lortzearren bestelako osagaiak sartzeko aukera egongo da, aholkuak, jokuak, eta abar. Ildo horretan, nolabaiteko esperimentuak egingo dira, egunero egiteak aukera anitz eman ohi baitu.
Printzipioz, uda bitarteko apustua izanen da, ETB2ko albistegiaren ondorengo tarte horretan hasita, hirurak eta laurden inguruan, ETB1ean, jakina.

«Erronka bikoitza da, eduki aldetik freskagarri egiten saiatzeaz gain, ordu horretan konkurrentzia itzela izango dugulako. Ahalegin berezia egin beharko dugu gure tokitxoa atzemateko
»


Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude