13 KULTUR ALTERNATIBA ESKAINTZEN DIGU BILBOK

  • handiko historia idazten ari den bitartean, letra txikiko historia ahoz-aho kontatzen diguten hainbat gune sortu da, eta hiriko kultur agenda ekitaldiz gainezka dugu egunero.

1999ko apirilaren 04an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bilbo irakiten ari da. Hiria hazi eta aldatuz doa mende berriari begira, azala aldatzen du, eta harekin batera bere bizilagunena. 90eko hamarkadaren erdialdean kulturguneen arloan geldialdi bat gertatu zen Bilboko Gaztetxea edota En Canal bezalako aretoen ixtearekin batera, baina geldialdi urte horietan zenbait proiektu euren jitea osatzen ari zen, laster gauzatzen ere, eta espazio bat hartzen. Hamahiru guneotatik zortzi 96tik hona ireki dira.
Ezin, inolaz ere, denak zaku berean sartu. Kulturgune alternatibo definizioa putzu zabalegia da akaso, traketsegia hiri batetako burbuila guztiak biltzeko. 13 gizarte ttiki, hiri ez hain handi eta faraonikoan. Hamahiru gune eta bat gehiago, sailkapenak egiterakoan beti ahazten den hura, eta besteren bat ere bai seguru. Hamahiru egun eta bat gehiago hauek guztiak ondo dastatzeko, bidaiari iragankorra baino izan nahi ez bada.
Bidaiari onak, kultur gune alternatiboak ezagutzerakoan, bisitari-partehartzaile guztien gertutasuna somatuko du berehala; horixe baita gune hauek elkar lotzen dituen lehendabiziko ezaugarria, epeltasun hori, instituzioetatik sustatzen den edozein egitasmoren hoztasunaz bestela. Kontua ez baita kultur ekitaldiak barra-barra eta neurri handian eskaintzea, ez gara eta Hollywoodeko industriaz ari, edo artearen merkatuaz.
Horregatik dira alternatiboak: egitura ekonokultural erraldoiei alternatiboak, edo arte ofizialari alternatiboak, edo erdal munduari alternatiboak, edo politika totalitarioei alternatiboak, utzikeriari alternatiboak. Alternatiba aukera da; bizitzazko aukera ala ostiral arratsaldean plana egiteko aukera. 13 gune hauetako batetik bestera joatea herriz aldatzea da nolabait, Bilboko kaleetatik igarotzen den bidaian.


MUNDU BERRI BAT BIHOTZEAN.

Kultur politika edo politikaren kultura: bere burua alternatibotzat duen guztiak egiten du kritika politikoa, zuzena zein zeharkakoa, eta kritika hori espazio berri bat eskaintzen ari den neurrian konstruktiboa da, baikorra. Erabaki organoa asanblea da espazio ia guztiotan, harreman horizontalak eraikiz. Ezinegon ezberdinak izan dira hala ere espazio bakoitzaren motorrak, abiapuntu ideia ezberdinak hartuz.
Kukutza Gaztetxea zortzi lagunen etxea da lehenik eta behin, baina hori bai: lau pisuko fabrika bat da, eta ateak parez pare irekita izango lituzke ziurrenik polizia etortzearen arriskupean egongo ez balira. Hala, egitasmoa bizi-esperientzia baten barruan kokatzen da jabego pribatuari aurre eginez, autoantolaketa, tresnen kolektibizazioa edota birziklapenean oinarrituta. Mundua eta norbera aldatzea da zioa, eta aldarrikapen politikoa argia da ekitaldi guztietan.
Gauza bera esan liteke Deustuko Gazte Lokala eta Santutxuko Gaztetxeari buruz, bi horietan inor bizi ez den arren, espazioaren antolaketa modua (asanblada irekiak, herri bazkariak...) eta jarrera politikoak antzekoak baitira.
Felix Likiniano Kultur Elkarte

beteranoak
kulturaren irakurketa politiko irekia egiten du, eta material alternatiboa deitzen den horren gune garrantzitsua da, ezker zabal eta antiautoritariotik argitaratzen diren testu eta musikak argitaratu, saldu eta banatuz. Lan eskerga da: urtean 50.000 liburu argitaratzen dira Espainian bakarrik, eta merkatuaren legeak hainbat argitalpen ito egingo lituzke halako gunerik izango ez balitz. Horrez gain, ezker horren inguruan biltzen diren pentsamoldeen espazioa da, hitzaldi saioak antolatuz edota hainbat kolektibori topagunea utziz bilerak, tailerrak... egiteko, eta bideoteka, fanzinoteka eta liburutegi zerbitzuak eskainiz.
Hika Ateneoak urtebete pasatxo darama pentsamendu kritiko askearen ildotik ekitaldi sozio-politiko-kulturalak antolatzen. Hika aldizkariaren inguruko lagun librepentsalarien talde naturala batu eta topagunea eraiki zen, lokal atsegin eta lasaia. Gizarte ehuna errekurtso propioekin eraikitzea garrantzitsutzat jotzen dute, eta elkarrenganako aberastean sinisten dute. Heterodoxo izatea xede dute.
Sarea Txakur Berdea izeneko kulturguneak San Franzisko auzoa du sorleku eta helburu. Langabezi maila altua, hondamen urbanistikoa edota droga trafiko arazo larriak pairatzen dituen auzoa izaki, bertako bost elkartek auzoaren berreskuratze lanari ekin zioten, filosofia ez kapitalista batetik abiatuta. Urtebete duen egoitza erakargarri bihurtu eta auzoaren energia positibo guztiak bildu nahi dituzte aurrera egiteko, elkartasuna aldarrikatuz helburu handiagoei ekiteko auzoaren berreskurapenean.
Mina egitasmoa 1997ko Bilboko Aste Nagusian hasi zen, 30 aktore, musikari eta idazlek gizakiak bilatzen duen espazioari buruzko kale antzerki obra esperimental handi bat egin zutenean. Bertan irabazitako diru guztia lokalean sartu eta konpontzen xahutu, eta urriaren 3an –Guggenheim museoa inauguratu zen egun hura bera– Mina Espazioa sortu zuten. Espazio balioanitza, ate ttiki eta korridore luzearen bukaeran dagoena, arte mundua den negoziotik kanpo geratzen diren proposamen guztiei eskaintzen zaien planeta, utopikoen espazioa, arte laborategia, antzerki fabrika, Bilboko eszenatoki zapalduenetarikoa, urte eta erdian 62 ikuskizunen estreinaldiak ikusi dituena. «

Bilaketa, gogoeta eta gozamen estetikoaren bizioari uko egin ez diogunon topagunea
», egitura ekonokultural erraldoien alternatiba.
Abisal espazioa hainbat artista plastikoren bilgunea da, merkatal arauetatik at egongo den erakustareto bat sortzeko. Bazkideen kuoten bidez mantentzen dute gaur egungo artearen islada hau, eta artista berriei arreta berezia egiten diete, lehendabiziko erakusketak erraztuz. Ezaugarri formalak zein edukin ideologikoak direla medio beste lekuetan ez dagoen artea biltzen dute,

ulertzen
erraza ez den artea maiz.
La Fundicion aretoa 1986an hasi zen dantza

kontenporaneoa
ren aldeko apustuan. Ikastaroak eta emanaldi profesionalak eskaintzen dituzte lokal dotorean. Kanpoko dantza eta antzerki konpainiak ekartzen dituzte batez ere, arrisku handiko programazioa eginez, eta aretoaren inguruan publiko bat osatzea lortu dute, denboraren poderioz erreferentzia bilakatuz.
Espazio Grossi italiar performer eta artista plastiko baten denda da, pasta italiar fresko denda. Faustok, edozein leku arte esparru izan behar delakoan, posible diren ekitaldiak egiten ditu bertan: bideo ekintzak, performanceak, erakusketak...
El Cajon hiru lagunen adierazpen plastikoen eremua da,

hobby
hutsa: «

hori baita artearen neurria, ez du ezertarako ere balio, haren kontenplaziorako baizik
». Instalazio oso deigarriak izan ohi dira, ederrak eta esperimentalak, baina 15 urte daramate horrela, eta ez dute espazio handiagoaren beharrik: «

hau da gure lekua, kalearen parez-pare
».


EUSKAL KULTURGUNEAK.

Bilbon euskaraz bizitzeaz gain, bizitzari dagozkion esparruak euskaraz garatu ahal izateko nahian bi ekimen indartsu sortu dira azken urteotan, erdal mundu handiaren alternatibak:
Kalderapeko AEKri lotuta jaiotako Euskal Kultur Gunea da, euskarazko kultur ekitaldiak antolatu eta euskaldunon topagune izan gura duena. Lizardi euskaltegiaren girotik edaten du astean zehar batez ere, eta helburu nagusia ez du kultur programazioa bera (8 ekitaldi inguru hilabetean), bilgunea baizik.
Kafe Antzokia da guztiotan diru aldetiko erronka handiena hartu duena, hiriko antzoki klasiko bat hartu eta birmoldatuz. Kultura eta ludikotasuna euskaraz bizitzeko ahaleginean, Zenbat Gara etengabe hazten ari den elkartea da, eta egun 30 langile inguru ari da bertan. Kultura herritik etorri behar dela beti ere aintzat hartuz, kultur ekitaldi ugariak eskaini eta sortzen ditu. Egitasmo sustraitua eta irekia da, euskaratik abiatuta munduarekin harremanetan jarri nahi duena.
Gizarte bilguneen beharra nabaria da mende bukaerako aisialdi kontsumoaren gizartean (ikusentzule-indizearen araberakoan) eta are gehiago hiri batean, euskal hiri bakarrean beharbada. Diruzkoak ezik, bestelakoak dira elkarte hauen irabazi asmoak, hiriaren koloreak, erresistentziak, bizitzak eta lanak bat egiten duten eremuan

Bilboko kurturgune alternatiboen agenda
Deustuko Gazte lokala
Non:
Luzarra z/g, Deustuan.

Izaera:
gazte asanblada.

Arloak:
kontzertuak, antzerkia, hitzaldiak, igandetan zinema ez-komertziala, astelehenetan danbor tailerra, kolektiboen bilgune, topagunea (liburutegi, bideoteka).

Ordutegia:
arratsaldez.

Datozen ekitaldiak:
apirilaren 16an Haur Txarrak taldearen kontzertua; 24an berriz, Haggis taldearena.

El Cajón
Non:
San Mames zumardia 13, zentroan.

Telefonoa:
94 4215778.

Izaera:
kaxoi tankerako erakusleiho partikularra.

Arloak:
instalazioak, eskaparatismoa.

Ordutegia:
gauez batez ere (1:00 arte), argiaren garrantziagatik.

Datozen ekitaldiak:
bi hilabetez behin aldatzen da kaxoiaren edukia.

Espacio Abisal
Non:
Mazarredo zumardia 29, zentroan.

Telefonoa:
94 4162608.

Izaera:
kultur elkartea.

Arloak:
erakusketak, instalazioak, performanceak.

Ordutegia:
astelehenetik ostiralera 18:00etatik 21:00etara.

Datozen ekitaldiak:
erakusketak: apirilaren 9a arte Amaia Atorrasagastiren «Dejame soñar con vacío»; 15etik aurrera Alicia Jimenezen «Exvotos» izenekoa.

Espazio Grossi
Non:
Simon Bolivar kalea 11, zentroan.

Telefonoa:
94 4214697.

Izaera:
pasta italiar denda.

Arloak:
erakusketak, bideoa, performanceak.

Ordutegia:
dendakoa.

Datozen ekitaldiak:
apirilaren 5a bitartean Pelmanen «Marranoia» erakusketa.

Felix Likiniano
Non:
Erronda kalea 12, Alde Zaharrean.

Telefonoa:
94 4790120.

Izaera:
kultur elkartea.

Arloak:
hitzaldiak, testu irakurketak, erakusketak, liburu eta diska denda, material alternatiboaren banatzaile, topagunea (kolektiboentzako bideoteka, fanzinoteka eta liburutegia).

Ordutegia:
dendakoa (ekitaldiak 19:30etatik aurrera).

Hika Ateneo
Non:
Ibeni kaia 1, Atxurin.

Telefonoa:
94 4794149.

Izaera:
kultur elkartea.

Arloak:
hitzaldi eta mahainguruak, testu irakurketak, kafe-antzerkia, erakusketak, hemeroteka, topagunea, aisialdirako eskaintza anitza.

Ordutegia:
astelehenetik larunbatera 17:30etatik 22:30etara.

Datozen ekitaldiak:
17 eta 18an mendi irteera Caresera; 21ean «Lo bueno de las flores es que se marchitan pronto», Juan Antxieta eskolako ikasleen antzezlana; 29an «Conflictos armados, vivencias y salud» Norma Vazquezen hitzaldia.

Kafe Antzokia
Non:
San Vicente 2, zentroan.

Telefonoa:
94 4244625.

Izaera:
enpresa, eta Zenbat Gara kultur elkartea.

Arloak:
kontzertuak, antzerkia, bertsolariak, haur jaiak, tailerrak, topagunea, jatetxea, Zenbat Gara aldizkaria, Bilbo Hiria irratia.

Ordutegia:
egunero, goiz arratsalde eta gauez.

Datozen ekitaldiak:
Apirilaren 4ean Lisker taldearekin dantzaldia; 8an Juan Carlos Irizarren pianoa; 9an Loquillo y Los Trogloditas; 10ean haur jaia Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoekin.

Kalderapeko
Non:
Perro kalea 1, Alde Zaharrean.

Telefonoa:
94 4159512.

Izaera:
AEKri loturiko kultur elkartea.

Arloak:
kontzertuak, kafe-antzerkia, testu irakurketak, topagunea.

Ordutegia:
egunero, goiz, arratsalde eta gauez.

Datozen ekitaldiak:
apirilaren 15ean Jonan Fernandezen hitzaldia bakegintzari buruz.

Kukutza Gaztetxea
Non:
Iturrigorri 1, Errekalden.

Telefonoa:
619734372.

Izaera:
gazte asanblada.

Arloak:
kontzertuak, ipuin kontalariak, bideo forumak, tailerrak, herri jantokia ostiraletan, musika taldeen entsegu gela.

Ordutegia:
egunero, goiz eta arratsaldez.

La Fundición
Non:
Francisco Macia 1-3, Deustuan.

Telefonoa:
94 4753327.

Izaera:
enpresa pribatua, eta kultur elkartea.

Arloak:
dantza, antzerkia, ikastaroak.

Ordutegia:
ekitaldi egunak.

Datozen ekitaldiak:
Apirilaren 4-5ean Michelle Man & Friends Madrilgo dantza konpainiaren «Heng Tao».

Mina Espazio
Non:
Labayru kalea 17, zentroan.

Telefonoa:
94 4446457.

Izaera:
kultur elkartea.

Arloak:
arte adierazpen mota guztien espazioa, tailerrak, Mineral aldizkaria, topagunea.

Ordutegia:
ostegunetik igandera 17:00etatik 22:00etara (ekitaldiak 20:00etan).

Datozen ekitaldiak:
Apirilaren 4ean Alberto Sebastian ipuin kontalariaren «Los mejores cuentistas del mundo»; 9, 10 eta 11ean Gaitzerdi antzerki taldearen «Fantasiak» obra; Sardeskarte instalazioa hilabete osoan.

Santutxuko Gaztetxea
Non:
Karmelo kalea 10, Santutxun.

Izaera:
gazte asanblada.

Arloak:
zinema emanaldiak, hitzaldiak, antzerkia, tailerrak, topagunea (ludoteka, fanzinoteka eta liburutegia).

Ordutegia:
egunero, goiz eta arratsaldez.

Sarea
Non:
Mariaren Bihotza plaza 4, San Franziskon.

Telefonoa:
94 4790683.

Izaera:
kultur elkartea.

Arloak:
kontzertuak, antzerkia, erakusketak, topagunea.

Ordutegia:
astelehenetik larunbatera 9:00etatik 23:00ak arte.

Datozen ekitaldiak:
Teresa Herreroren «Barrunbeak» erakusketa 22ra bitartean; Sardeskarte instalazioa hilabete osoan


Azkenak
2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Zangozako Muga meategia finantzaketarik gabe geratu da, txinatar inbertitzaileek atzera egin ostean

Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]


2025-08-20 | Ahotsa.info
Ibaitik itsasoraino, Tuteratik Hendaiara, Palestinaren aldeko ibilaldia irailaren 10etik 20ra

Ibilaldiaren helburuak dira, alde batetik, Euskal Herrian kausa palestinarra babesteko sarea ikusaraztea eta aktibatzea, eta, bestetik, sionismoarekin kolaboratzen duten enpresa eta erakundeak salatzea, hala nola CAF, Teva, Carrefour, Zara eta Bardeako tiro poligonoa. Euskal... [+]


Manteroen kanpalekua desegin du Poliziak Bilbon, eta konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu dute

Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.


2025-08-20 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Zizur Nagusian emaztea hil zuen gizonak behin-behineko espetxealdia etxean beteko du

85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.


Europak Israeli masiboki armak erosten jarraitzen du: Elbit taldeak 1.600 milioi euroko kontratua sinatu du Serbiarekin

Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]


Eguneraketa berriak daude