INTEGRISMO KATOLIKOAN HASI EUSKALTZALE SUTSUAN BUKA

  • kulturaren erreferentzietako bat dugu. Hainbat lan egin zuen, kantak, itzulpenak, irrati gidoiak, euskara ikasteko metodoak, baina olerkigintza eta narrazioa izan zituen gogokoenak.

2021eko uztailaren 19an
Behingoz bada ere, ez nuke Nemesio Etxanizen erradiografia ordena logiko batean plazaratu nahi. Egia da, gaztaroko joan-etorriek bizitza osorako markatu zutela baina heldutasunean izan zuen jokaerak eta hartu zuen bideak berebiziko garrantzia izan zuen bai euskaran, baita euskal kulturan ere. Horregatik beharbada atzekoz aurrera eta handik hona ibiltzeko lizentzia nire kabuz hartuko dut.
Nemesio Etxaniz Azkoitiako Kale Nagusian jaiotzen bada ere, munduratu Bergaran munduratzen da, Santa Marina parrokiara apaiz-laguntzaile kargura bidaltzen dutenean. Gaztaroan jasandako hezkuntza zorrotzaren ondorioz, integrismora iritsi zenik ere esan daiteke, moral puritanoa aldarrikatzen saiatzen da herritarren artean, baita pulpitutik gogor aritu ere. Baina denborak aurrera egin ahala jarrera trinko hauek alboratu eta moral kontuan lasaitze-bideari ekingo dio eta Comillaseko seminarioan ikasitako dotrina auzitan jartzen hasiko da.


EUSKALTZALETASUNA.

Moral kontuetan gurdibidea utzi eta errepidea hartu aurretik, izango du Nemesiok aldaketarik bere barruan. Euskal kontzientziadun familian hezi bada ere, ez du oraindik euskalzaletasun hitza ondoegi barneratu. Seminariora iritsi arte ez du jakingo benetan hitz honen guztizko esanahia. Eraldaketa honetan, Aitzolek zerikusi handia izan zuen, ikaskide eta lagun izan baitzuen Comillasen.
Jokin Zaitegi eta Andima Ibiñagabeitiaren kasuan euskaltzaletasuna errebelazio modura agertu bazitzaien ere, Nemesiori, apaizgaitegiko hizkuntza-aldaketak eraginda sortu zitzaion euskaltzaletasuna. Eraldaketa honek fruitu ugari emango ditu, lehena «Arraldea» izeneko elezaharra, non aitari entzundako istorio bat paperera eramaten duen 1923. urtean. Lana ARGIAk argitaratuko dio.


GERRA GARAIA ETA KRASKADURA.

Gerraurrean Eliza Katolikoa eta moral kristaua zainduz euskaltzaletasuna suspertzea eta euskal aberriaren alde ezer egitea osagarriak ziren, ez ahaztu garai hartan, nazioalista jeltzaleen indarrak gorantz egitearekin bat herrietako indar karlista eta integrista monarkiko espainolak atzera zetozela. Sozialistak berriz hiri eta industri-herrietan errotzen ari ziren.
Gerrarekin batera ordea indar espainolek bultzaturik Burgosera aldegin beharrean izango da Nemesio Etxaniz. Han,

a divinis
, funtzio sakraturik ez ematera zigortzen dute eta batetik bestera ibili ondoren Erromara joko du laguntza eske. Hangoak ere kale egin eta apaiz jarraitzen badu ere Gotzaitegiarekiko harremanak eten egiten ditu. Honen ondorioz herri txikietan mezak ematetik biziko da.
Momentuan jakin ez arren izugarrizko garrantzia izango du Nemesioren erabaki honek aurrerantzean. Kristau izatearen garrantzia barnean baldin badarama ere, euskalgintzari eta gerratean zanpatutako euskaldunen eskubideak aldezteari ekingo dio handik aurrera. Nemesio Etxaniz, letra gutxiko euskaldunak, euskaldun iraunarazteko eginkizunari lotuko zaio.


EUSKAL KONTZIENTZIA.

1950eko hamarkadan inork baino hobeto adierazten du euskal kontzientziaren krisia literatura bidez, batez ere Olerki eta «Izotz-Kandelak» eleberriaren bitartez. Nemesio Etxanizek Euskal Herrian bizi arren hanka erbestean du, Guatemalan baitira adiskide dituen Andima Ibiñagabeitia, Jon Mirande eta Jokin Zaitegi. 60ko hamarkadan ordea, eta batez ere Jose Antonio Agirreren heriotzaren ondorioz, erbesteak garrantzia galtzen du, euskal idazle asko bertaratu egiten da eta gerora ezagunena egingo den lana hasiko du Nemesio Etxanizek, Gobernadoreari gutunak bidaltzen hasiko zatzaio.
Ez da, ordea, politikara dedikatuko. Euskal Herriaren etorkizuna, iragana ezagutuz bakarrik eraiki zitekeela pentsatzen zuen eta gogor salatzen hasten da herrietako jauntxokeria eta gizarte-auzietan ohi den atzerapena; halaber, apaizkeria, apaizen gehiegizko aginpidea eta puritanismoa gaitzesten, baina era berean kristautasun osoko gizartea du miresten eta etorkizunerako ere horixe opa dio Euskal Herriari. Uste sendo honexek zuzenduko du denbora luzez Valencia Remon Gobernadorearekin izango duen gutungintza politikoa, eta halaber jardun literario guztia.


ENKARGUZKO ETA GUSTUKO LANAK.

Nolabait zehaztearren, oso lan polifazetikoa egin zuela esan daiteke. Beharrak horrela eraginda eta bizitzea egokitu zitzaion garaia zela eta, denetik egin beharra izan zuen. Batetik enkarguzko lanak aipa daitezke, benetan egiteko agintzen dizkiotenak, irratiko gidoiak eta euskara ikasteko metodoak. Arrate, Segura eta Loiola irratiak langai eskasean dabiltzala eta, haientzat gidoi laburrak prestatuko ditu. Edota hasi berriak ziren ikastoletarako abestiak egiten ditu.
Beste batzuetan, Jarrai antzerki taldeak horrela eskatzen diola eta, O'Neill dramagile amerikarraren obraren bat euskaratzen du. Dituen eskaerak gainezka egin arte pilatzen badira ere, mahai gainean badu gogokoak dituen literatur bideak jorratzeko astirik. Langintza honetan jorratuko ditu bai olerkigintza zein narrazioa. Halaber, modan ziren runba, fostrop, tango musika letrak euskaratuko ditu.


EUSKARA ETA EUSKALDUNAK.

Nemesioren lanak behin eta berriz adierazten du euskararekiko duen jarrera. Abestiak euskaratzeak, «Ez dok Amairu» taldearekin lan egiteak, antzerki lanak egokitzeak edota haurrentzako kantutegia sortzeak gizartearekiko zuen begirunea azaltzen dute. Herritarrei begira egiten zuen lan.
Garaikideak ziren askok, Biñagabeitia, Zaitegi eta Orixek kasu, garrantzitsuena kultura egitea zela irizten zioten, goi mailako kultura, eta horretan ahalegindu behar zela bereziki. Nemesio Etxaniz eta Aita Lekuonaren ustez berriz, euskal hiztunengana iritsi beharra zegoen, hauek euskarari tinko eutsi ziezaioten. Horretarako eleberri modernoen beharra zegoen, antzerkien beharra...
Euskara literarioaren batasunak nonahi liskar asko sortu ditu eta Nemesiok ere izan zituen bereak. Azkuezale eta gipuzkera osotuaren aldeko azaltzen zen. Ez zuen uste euskal ikastolak indartu arte batasuna ezartzea komeni zenik, eta Arantzazuko erabakiek, eta guztien gainetik Don Manuel Lekuona lagun eta irakaslea Euskaltzaindiaren burutzatik baztertzeak berebiziko atsekabea sortu zion. Jainkozale eta abertzale-euskaltzale, 1982ko urtarrilaren 27an hil zen Donostian, azken 30 urtetan bizi izan zen hirian

Aita hilko-ez-hilko

Integroetakoa zuen aita, Azkoitiko jaioterrian alkateorde izandakoa. Jesuiten Comillaseko Unibertsitate Pontifizioan hamabi urte eman zituen apaizgorako prestatzen. Gaztetatik jeltzale sentitu zen, ez integrista monarkiazale espainiar.
Alabaina, hondarrik hondarrenean zer alde zegoen, bada, jeltzaletasunaren adar nagusienetakoaren helburua, Engracio Aranzadik ideologikoki gidatzen zuenarena honakoa bazen: «

Izan zaitezte zintzoak, zindoak moralki, arrotzak ditugun lohikerian eta sinesgabetasunean jausi gabe, norbanako gisa nahiz herri gisa, eta halatan Jainkoaren laguntza izango duzue, bai banako gisa eta halaber herri gisa ere
». Ikuskera eta sentiera honek, jakina, ongi betetzera, sakrifizio gogorrak eskatzen zituen, barru-barruko hainbat irrikari uko egin beharra.
1936ko gerra eta bigarren mundu gerraren ondorenek zartatu eta arrakalatu zuten gerra aurreko euskal kontzientzia onaren balioaren sinesmena. Oso gutxik ekin zioten, haatik, gerra aurreko ziurtasun moral zail bezain ederrari azpiak jateari. Jon Mirandek erro-erroan ezarri zuen aizkorakada, kristautasuna eraitsi eta paganismoa eraikitzeko xedez. Beste batzuk baino lotura gutxiago ere bazuen aurrekoarekin. Salbatore Mitxelena frantziskotarrarentzat astunagoa zen. Sumin santua aldarrikatu zuen, Euskal Herria hil nahian ari zirenen aurkako bizi nahi oldarkorra.
Nemesio Etxanizek ere gurasoen integrismo, sexualitatearen kontrako jarrera itxi hormatua artesitu nahi izan zuen, horma erabat suntsitu gabe. Punturik minberenetan joaz, hots, erotismoaren eta fedearenean. Artean bizirik zegoela, indartsu zegoela integrismoa, moralkeria. Ezin ulertu ugari jasan zuen bere kidekoen artean.
Ilobok berriz, ez dugu gehiegi ulertu, delako moralkeria eta fedea ahuldua jaso dugulako, sekularizazioak eraitsia. Eta ez diogu eskertu, ez estimatu


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Elektrizitate kontsumoa geldituta dago Espainiako Estatuan 2004ko mailan

Espainiako Sare Elektrikoak jakinarazi berri du ekaineko elektrizitate kontsumoa zein izan zen Espainiako Estatuan: 19.422 gigawat orduko. Hau da, 2004ko datuaren oso antzekoa: orduan 19.384 gigawat izan ziren.


Bilboko genero-indarkeriagatiko epaiketetan kolore bereizgarriak jartzeko neurria ezabatzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]


Menditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?

XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean... [+]


2024-08-30 | Gedar
Pertsona migratuen deportazioaren alde agertu da Pedro Sanchez

"Migrazio zirkularra" sustatu nahi du PSOEren gobernuak, langile batzuek behin-behineko hainbat lan egiteko migra dezaten Espainiako Estatura, eta gero euren jatorrizko herrialdeetara itzul daitezen.


Talgo erosteko eskaintza kenduko du Ganz MaVag talde hungariarrak

Ganz MaVag-ek adierazi du ez diola uko egiten etorkizunean tren-enpresa erosteko beste eskaintza bat egiteari. Talde hungariarraren ekintzari esker, Talgok eskaintza berriak entzun ditzake.


2024-08-30 | ARGIA
Polio txertaketa igandean hasiko da Gazan

Igandean hasiko dira polio txertaketa egiteko su-etenak, goizeko 6:00etan hasi eta 15:00ak arte. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) eman du operazioaren berri eta bederatzi egunetan hiru esparrutan emango da: iparraldean, zentroan eta hegoaldean.


Amezketako paper fabrikako langilearen heriotza salatu dute

30 urteko behargina hil da Amezketako (Gipuzkoa) paper fabrikan. Ibarra Argi Lanak enpresak azpikontratatuta zegoen. Elkarretaratzea egin dute ostiralean, 11:00etan, gertatutakoa salatzeko. 2024an hil den 38. langilea dela adierazi du LABek.


2024-08-30 | Axier Lopez
Espainiar eta britainiar kolonialismoaren arrastoak ezabatzen hasi da Trinidad eta Tobago

Karibeko bi irletan kolonialismoaren loriarako dauden monumentu, iker eta izendapenak ezbaian jartzen hasi dira herritarrak eta gobernua. Lehen pausua eman dute agintariek eta erabaki dute herrialdearen armarritik Cristobal Colonen lehen espedizioaren hiru karabelak kentzea.


2024-08-30 | ARGIA
Aurtengo hiru disko on eta gomendagarri

ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.


Eskoletan eduki sexualeko irudi faltsuak zabaltzen ari direla salatu dute Hego Koreako feministek

Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.


Europako Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra egingo da Iruñean

Iruñeak bat egiten du irailaren 16tik 22ra egingo den Mugikortasunaren Europako Astearekin, mugikortasun iraunkorra eta espazio publiko partekatuari buruzko hausnarketa sustatzeko diseinatutako jardueraz betetako programa batekin. "Konbinatu eta mugitu"... [+]


2024-08-29 | Sustatu
Suitzan diote: Diru publikoa, kode publikoa

Duela aste batzuk Suitzak lege federal aitzindaria onartu du (Europako legedietan aitzindaria), LMETA delakoa, Loi fédérale sur l’utilisation de moyens électroniques pour l’exécution des tâches des autorités frantsesez,... [+]


2024-08-29 | Gedar
Aurrekontuetan aitortutakoa baino are handiagoa da Espainiako Gobernuaren gastu militarra

2022an, urteko aurrekontuan onartutakoa baino %20 handiagoa izan zen inbertsio militarra; 2023an, %30 handiagoa. Europako herrialdeen gastu militarra Gerra Hotzaren amaierakoa baino handiagoa da une honetan.


Eguneraketa berriak daude