HAURDUN GAZTEAK


1999ko martxoaren 28an
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
EAEn adoleszenteetan gertatzen diren hamar haurdunaldietatik lau abortuarekin bukatzen dira, Espainiako eskualdeetan baino batez besteko zertxobait altuagoa. Datu horiek irakurri daitezke Ikerketa Zientifikoen Batzorde Gorenak (CSIC izenekoak) adoleszenteen emankortasunari buruz argitaratu duen azterketa batean. Ikerketa horrek agerian jartzen du EAEn erregistratutako abortu edo haurgaltzeen gorakada ikusgarriaren eta bertako jaiotza-indizearen artean dagoen kontraste izugarria. Jaiotzak bikote bakoitzeko 0,9an daude, Europako tasarik baxuenetakoa, belaunaldien ordezkapena gertatzeko beharrezkoa dena baino apalagoa.
Dena den, eta abortuen kopurua handia den arren, ikerketa horrek badu beste irakurketa atseginago bat ere. 80ko hamarkadaren bukaera aldera etendako haurduntzeek (edo abortuek) jasandako gorakadaren ondotik (1987ko % 14tik % 35era pasatu baitzen hiru urte geroago), badirudi EAEn haurgaltzearen aukera estabilizatu egin dela adoleszenteen artean. Ikerketa horren arduradunetako batek, Margarita Delgadok, esan zuenez abortu-kopuru horren arrazoiak hezkuntzan bilatu behar dira, eskolan ematen den informazio sexuala oso eskasa eta hala-moduzkoa baita. Adibide gisa, aipatu inkesta horrek erakutsi duenez gazteen artean % 8k soilik izan zuen antisorgailuei buruzko informazioa eskolan. Atera hortik kontuak


Azkenak
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...