JUSTIZIA, EGIA ETA OROITZAPENA


1999ko martxoaren 21ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
JUSTIZIA, EGIA ETA OROITZAPENA
JUSTIZIA, Egia eta Oroitzapena taldea sortu berri dute Estatuaren indarkeriaren ondorioz hil diren euskal militanteen zenbait familiarteko eta lagunek. Beren senide hildakoak ez dituzte biktimatzat jotzen, dirurik ere ez dute nahi; beren ustez, Euskal Herriaren askatasunaren alde egin dute eta horregatik hil ziren edo hil zituzten, «injustiziaren aurka jeiki eta askatasunarekin gogoz konprometitzen» ari zirela jakinaren gain. «Taldearen helburu nagusia da gure etxekoen hilketa eta desagertzeak argitzea, eta estatuei eskatzen dieguna da justizia eta egia», zioen Errose Erezumak taldearen aurkezpen egunean. Estatuaren indarkeriaren ondorioz hildakoen senitartekoek bilera bat baino gehiago egin dute azken hilabeteetan. Horietan horrelako talde bat sortzeari buruz eztabaidatu da baina ez da adostasun osorik izan. Azkenean, talde hau bederen sortu da eta bultzatzaileek bere izaera independentea azpimarratu dute.

EAJ-EA KOALIZIOA

EAJ-EA Koalizioa edo EA-EAJ Koalizioa izena izan daiteke aipatu bi alderdiek datozen udal eta foru hauteskundeetarako erabili dezaketen izendapena, leku bakoitzean batak edo besteak duen nagusitasunaren arabera. Hiriburuetan, diputazioetan eta PP eta PSE-EE gailendu daitezkeen lekuetara bakarrik mugatu behar ei zen akordioa hasieran baina argi dago asmo hori txiki geratu dela eta beste leku askotan ere gauzatuko dela akordioa, asmoarekin edo asmorik gabe horietako askotan EHri alkatetza irabazteko aukera handiaz gainera, Gipuzkoan batez ere.

ESKUMENAK BAI, PRESENTZIA EZ
IRAGAN astean, azkenean, nekazaritzaren finantzaketari buruzko akordio batera iritsi ziren Europako Batasuneko Nekazaritza ministroak. EAEk, esate batera, aspaldi ditu bere esku nekazal eskumenak baina hauek erabat mugatuta daude Bruselan hartzen diren erabakietara. Nekez egin daiteke ihes erabaki horietatik baina Bruselan nekazal politika Madrilek defenditu beharrean logikoena litzateke Jaurlaritzatik zuzenean egitea defentsa hori.

DEPARTAMENDUAREN ALDE
BAIONAKO 39 zinegotzietatik 18 euskal departamenduaren alde agertu ziren iragan astean. Bozka udaletxetik kanpo egin zen eta partehartu zuten 28 zinegotzietatik 18 alde agertu ziren, 7 aurka eta 3k txuri bozkatu zuten.

BROUARD AUZIA BERRIZ DANTZAN
DUELA hamabost urte hil zuten Santi Brouard HASIko buruzagia baina oraindik ez da auzia guztiz argitu. 1993an egindako epaiketa batean justiziak 27 urteko espetxe zigorra jarri zion Rafael Lopez Ocañari baina duela hilabete batzuk, Jose Luis Gonzalez Armengolek –auziaren bederatzigarren epaileak– kasua berzabaltzea agindu zuen. Epailea Luis Morcillo hiltzailea izan ote zen ari da aztertzen eta autoan, Barne Ministeriotik hilketagatik 50 milioi pezeta ordaindu zirela esaten da. Epaileak Julian San Cristobal segurtasun idazkari ohia, Migel Planchuelo garaiko Bilboko polizia burua, Jose Amedo komisario ohia eta Guardia Zibileko Rafael Masa teniente Koronela deklaratzera deitu ditu, auziarekin zerikusirik dutelakoan.

EAJ-EA, MARTXOAN AKORDIOA
EUSKO Alkartasunak ez du eman hauteskunde zerrenda bateratuak osatzeko EAJrekin burutzen ari den negoziazioen oso irudi baikorra. Dena den, Inazio Oliveri Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak jakinarazi duenez, onerako zein txarrerako negoziazioak martxoaren erdialderako amaituta egongo dira.

ARALAR IZENDAPENAREN AUZIA
ARALARREN ekoiztutako zenbait produkturi begira, Gipuzkoako Diputazioak «Aralar Parke Naturala» izendapena erregistratu berri du Industri Jabegoan. Ekimena, ordea, ez da ondo hartu izan Nafarroako zenbait gune instituzionaletan eta, CDNren eskariz, Nafarroako Gobernua zer egin dezakeen aztertzen ari da. Yolanda Barcina Ingurugiro kontseilariaren esanetan «ez baita solidarioa Aralarko bi herenak Nafarroan egonda Gipuzkoako Diputazioak horrela jokatzea izendapen horrekin». Aralarko Gipuzkoako zatia jadanik parke naturala da eta Nafarroakoa orain ari da aztertzen bere zatiarekin berdina egitea. Liskarrerako baino akordiorako balio beharko luke amankomuna denak.

KONTZERTUAREN ETORKIZUNA
DAEWOO dela eta, Arabako Diputazioari eta Eusko Jaurlaritzari eman zion kokotekoa Europako Batzordeak. Orain, EAEko Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Diputazioak enpresa inbertsioak mesedetzeko, indarrean jarritako arau fiskal bat atzera bota du Espainiako beste eremu batzuekiko diskriminatzailea dela argudiatuz. Gaiak, egungo marko juridikoan kokatuta, zuzenean eramaten gaitu Espainiako Konstituziora eta eztabaida zaharra berpizten du: nondik datoz eskubide historikoak eta nola ulertzen da beren izaera Espainiako Konstituzioaren barruan? Interpretazio juridikoak baino –horretan oinarritu baita EAEko Auzitegi Nagusia– Kontzertuaren inguruko akordio politikoen beharra bide dago bakoitza zer den eta non dagoen argi gera dadin.


Azkenak
2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


AEBek Venezuelako ontzi bati eraso egin diote nazioarteko uretan, eta 11 lagun hil dituzte

Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Bi herrialdeen arteko tentsioa goraka ari da, soldaduak eraman dituzte mugara.


Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Vikingoak eta musulmanak tratuan

Bedale udalerrian (Yorkshire, Ingalaterra) altxor bikingo bat aurkitu zuten 2012an. Archaeometry aldizkarian argitaratu dutenez, berriki altxor horretako zilarrezko piezak aztertu dituzte. Zehazki, berunaren eta oligoelementuen isotopoak aztertuz, zilarraren jatorria zein den... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Plastikoaren birziklapenaren iruzurra:
Industria petrokimikoaren ‘gerrillariak’ Genevan

Plastikoaren kutsadura saihesteko azken gailurra porrot izugarriarekin amaitu da Suitzako Geneva hirian, abuztuan. Hori zuten bilatzen petrolio-herrialdeek, plastikoa milioika tonatan sortzen jarraitzeko. Birziklapena da beraien tekno-soluzioa, baina gero eta garbiago dago... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Eguneraketa berriak daude