JULIO DE URQUIJO MINTEGIA ASMOZ ETA JAKITEZ


1999ko martxoaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Julio de Urquijo Euskal Filologiako Mintegia 1954an sortu zuten Donostian Luis Mitxelena eta Manuel Agudek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesean. Mintegiari euskaltzale eta kultur eragile deustuarraren izena ipini zioten. Julio de Urquijok, besteak beste, egun Eusko Ikaskuntzak kaleratzen duen «Revista Internacional de Estudios Vascos» izeneko aldizkaria sortu zuen 1907. urtean eta bere liburutegi pribatuan, gerora Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskuetan geratu zena, balio handiko bilduma osatu zuen.
Mintegia sortu zeneko urte horiek urte beltzak ziren euskaltzaleentzat, eta lehenengoz erakunde ofizial batean nolabaiteko zirrikitua aurkitu zuten euskal hizkuntzalaritzako ikasketak aitzinarazteko.
Mitxelena zuzendari izendaturik, Anuario del Seminario de Filología Vasca «Julio de Urquijo» edo ASJU izeneko aldizkaria hasi ziren argitaratzen; berehala, hizkuntzalaritza alorreko maila goreneko aldizkari zientifikoen artera sartu zen, eta euskal ikasketen aitzindari bihurtu zen zalantza gabe.
Mintegiaren argitalpenetan ikusi zuten argia gerra ondoko euskalaritzako lanik garrantzitsuenak, besteak beste Mitxelena maisuaren doktoradutza tesia izan zen «Fonética Histórica Vasca» lan oinarrikoak.
Handik urte batzuetara izendatu zuten euskaltzain Mitxelena; 1961eko urtarrilaren 22an irakurri zuen bere sartze hitzaldia, euskaltzainburu Ignacio Maria Etxaide zelarik. Bi eratara jokatu zuen errenteriar irakasleak Julio de Urquijo Mintegitik urte haietan: alde batetik, Euskaltzaindiaren barruan ziren sektore integristak astintzeko gotorlekua izan zen Mintegia (ez dugu ahantzi behar Etxaide bera Francoren aldeko eta, nolabait ere, erregimeneko gizona zela); bestetik, euskal ikasketen garapena bultzatzeko tresna. Bi bide horietan Mitxelenaren lanak emaitza oparoak izan zituen, inondik ere.


MINTEGIAREN OIHARTZUNA.

Besteak beste, Julio de Urquijo Mintegiaren lanak hizkuntzalaritzako alorreko nazioarteko komunitate zientifikoa Euskal Herrira begira jarri zuela esan daiteke. Espainiako eta Europako unibertsitateetan ikusi zuten gure herriak ez zuela gordetzen hizkuntza bakan eta zahar bat bakarrik, baizik ere horrekin batera bazela hemen hizkuntzalaritzan lan sakon eta jakingarriak egiteko jende aski prestaturik.
Mitxelenaren lanaren oihartzuna izan zen, besteak beste, Antonio Tovarrek eta José Vallejok Salamancako Unibertsitatean sortu zuten Manuel Larramendi izeneko euskal hizkuntzako katedra. Geroztik, Julio de Urquijo Mintegiaren laguntzaile eta lankide aparta izan zen Antonio Tovar, Manuel Agudekin batera oraino amaitu gabe dagoen euskal hiztegi etimologikoaren egile.
Ia berrogeita bost urteetan Julio de Urquijo Mintegiak egin duen lan erraldoia lerro labur hauetan laburbiltzen zaila litzateke. Esan dezagun, zernahi gisaz, Julio de Urquijo Mintegiaren ospe akademiko eta zientifikoa handia bada ere, herri administrazioarekiko menpekotasunak ez duela oso antolabide argirik izan. Sortzez geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren mende egon izan da beti, baina inoiz ez du erakuntza juridiko propiorik izan, eta horren eraginez Mintegiaren eta Aldundiaren arteko harremanak lausotu edo ahuldu egin dira urteen joanarekin batera.
Irtenbide finkoa aurkitu nahirik, 1998ko abenduaren 22an Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskarako foru diputatu Koruko Aizarnak eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari Juan Jose Goirienak hitzartu zuten Julio de Urquijo Mintegia behin-betikoz Eusko Ikaskuntzaren egituraren barnean sartzea. Gaur egun Mintegia kudeatzen duten irakasleekin elkar hartu ondoren egin zen integrazio hori. Hitzarmenak autonomia ematen dio Mintegiari bere lanak egiteko eta behar dituen bitarteko material nahiz diruzkoak ziurtatzen dizkio etorkizunari begira.
Hitzarmenak bide emango dio Mintegiari M. Agudek eta A. Tovarrek hasitako hiztegi etimologikoaren lanak amaitzeko, horretarako bekadun bat jarrita. Horrez gain, jakina, orain artean atzeraturik eta ezin argitaraturik ziren ASJUko aleak kaleratuko dira aurki, Joseba Andoni Lakarra irakaslearen zuzendaritzapean. Beraz, harpidedunek eta gainerako irakurle eta zaletuek aldizkaria ostera eskuetan izateko aukera izango dute


Azkenak
Itsaso zakar bat eta bi ahots poetiko

Xak eta Ekiza

Non: Ondargain txiringitoan (Deba)
Noiz: abuztuaren 27an.

-------------------------------------------------------

Euri langarraren eta lanbro-lainoen artean pasatu dugu Gipuzkoako muga, kostaldean zehar doan errepidetik itsaso zakarrari beha. Bandera... [+]


“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


Eguneraketa berriak daude