BIZKAIKO HERRIEN LEHIA BERRIA


1999ko martxoaren 14an
BIZKAIKO HERRIEN LEHIA BERRIA
ZAZPIGARRENEZ Bizkaiko 50 bertsolari, herrika banaturik, Bertsolari Gazteen BBK Sariketa lortzeko lehian hasi dira. Arratia, Bilbo, Busturia, Durango, Lea Artibai eta Txorierriko taldeak –azken hau lehendabiziko aldiz– jarri ditu aurrez aurre sariketak. Astearte honetan, hilak 9, izan zen lehen saioa eta finala, berriz, martxoaren 28an jokatuko da, Bilboko Kafe Antzokian. Taldeka aritzean bertsolari bakoitzaren erantzukizuna ez da hain handia izaten eta horrek giro lasaiagoa sortzen du horrelako sariketetan. Gainera, aurtengoan puntuaketak berrikuntza bat izango du: punturik gutxieneko bertsoa ez da kontuan hartuko. Horrela partehartzaileak gehiago arriskatzea ahalbidetzen da. Finean, poto batek ez du talderik kanpoan utziko.

EUSKAL IDAZLE ANTOLOGIKOAK
IBAIZABAL eta Kriselu argitaletxeek bilduma berri bati ekin diote, «Labur» izeneko antologia bilduma hain zuzen. Euskal idazle garrantzitsuen lanak hartu dituzte, ondoren testuak hautatu eta orrazteko. Juan Antonio Mogelen antologiak eman dio hasiera bildumari eta ondoren etorriko dira Oihenart, Gabriel Aresti, Joan Mari Irigoien, Ramon Saizarbitoria, Orixe eta Axular.

ELIZ MUSIKA IRUÑEAN
ASTE Santua dela eta, Iruñeko Udalak urtero eliz musikari buruzko zikloa antolatzen du. Aurtengoa martxoaren 24an abiatuko da Amalur Ganbara Abesbatzak eta Donostiako San Ignacio Abesbatzak Aita Karmeldarren elizan eskainiko duten kontzertuarekin. Amaiera Schola Cantorum taldeak emango dio apirilaren 4an. Tartean, Moskuko Patriarkatuko Abesbatza, Craiovako Orkestra Filarmoniko eta Abesbatza, Liguori eta Camerata de cuerda taldeak eta beste arituko dira. Mendillorriko Gure Aitaren Elizak, zein Gaiarre antzokiak jasoko dituen emanaldietan.

ALDAKETAK GUGGENHEIMEN
AZKEN hilabeteotan Cristina Iglesias zein Rauschembergen erakusketa zabalak ikus ahal izan dira Guggenheimen. Iragan astean, ordea, biak amaitutzat eman eta pop-art amerikarrari buruzkoak ateak zabaldu zituen eta aste honetan sei mendetako marrazkigintzaren ingurukoak. Apirilean, gainera, Txillida eta Serraren eskulturei egin beharko die tokia museoak. Aldaketok direla eta, areto batzuk itxi dituzte eta horrek, hil honetan bederen, sarrera merkatu egingo du.

BASO BIZIA II
AGUSTIN Ibarrola artistak Galizian tamaina handiko proiektu bat jarriko du aurki abian. Kokapen zehatza oraindik hautatu gabe badu ere zuhaitz ugari diren gune granitiko batean burutuko du lan berria. Omako basoan eginikoa etorriko zaio gogora bati baino gehiagori, baina Ibarrolak lan berria aipatutakoaren bertsio berria ez dela izango adierazi du.


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude