"BILBO TXIKITZERA JO DA, INDARTSUA IZAN EZ DADIN"

  • begira. Euskal Hiritarren Egitekoak (ICV) Bilboko udal taldea bere inguruan sortu zen EAJrekin harremanak okertu eta alderditik kanporatua izan zenean.

1999ko martxoaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Azken boladan nahiko isil zabiltzate; ez zarete ez zu, ez zure alderdia Euskal Hiritarren Egitekoak (ICV), komunikabideetan gehiegi azaltzen. Zertan ari zarete lanean orain?
Une honetan auzitegietan gara euskal komunikabide publikoen aurka, boikoteatu egin gaituztelako. 32.000 pertsonaren ordezkaritza politikoa garen arren –UA baino gehiago eta Bizkaian EAren bikoitza–, EITBk betoa jarri digu eta horrexegatik gara auzitan. Espainiar komunikabideen betoa ere badugu. Zuzenbidez antena eskubidea daukagun arren, ez gaituzte inoiz eztabaidetara gonbidatzen eta Bizkaiko Batzar Nagusietan mintzatzen garenean ere zero segunduz ateratzen gaituzte. Hortik abiatuta, zertan ari garen? Bada jarduera politiko hurbilean ari gara bai Bilbon eta baita Batzar Nagusietan ere. Bilbon hirugarren indar politikoa gara botoetan, EAJ eta PPren atzetik.

Beharbada ICV zure pertsonaren karismaren inguruan sortzen den alderdia denez, zuen ideario politikoa ez da oso ezaguna Gipuzkoa edo Nafarroan.
Nik ere ez dut Abertzaleen Batasunarena edota Batzarrerena ezagutzen, baina alderdi bakoitzak sorburu bat dauka, eta pertsona batzuk daude. Gaur egun, salbuespentxoren bat izan ezik, alderdi guztiak pertsona batek gidatuak dira. Balioa daukana botoen kopurua da, eta guk beste batzuen botoen bikoitza dugu. Botoa proiektuarenganako konfidantzagatik ematen da, eta guk politikagintzan dagoen ustelkeria salatzen dugunez isilarazi egiten gaituzte. Interesa dago gobernuaren barruan zer gertatzen den ezagutu ez dadin. Eta horretarako modu aproposenetakoa komunikabideetarako bideak ixtea da. Hori Euskal Herrian egiten ari da eta nik zeharo salatzen dut. Telebistan inoiz ez ateratzeak, dudarik gabe eragina du Nafarroan gu inork ez ezagutzean. Lizarra-Garaziko ituna sinatu dugu eta ez da inor enteratu. Sinatu dutenek ere ez digute utzi adierazten, egun batez eta 5 minutuz behintzat, zergatik sinatu dugun. Haiek, artean, milaka ordu ematen dituzte telebistan. IU-EBk hiru euskal hiriburuetan baino boto gehiago dugu, eta CDNk baino askoz gehiago, baina ez zaigu aitortzen. Hori oso antidemokratikoa da.

Bada, zergatik sinatu zenuten Lizarra-Garaziko akordioa?
Gernikako Batzar Orokorretan esan nuen bezala, hiru arrazoi oinarrizko dira: herri honen gehiengoaren borondatea errespetatu egin behar dela uste dugulako, bakea lortzea funtsezkotzat dugulako, eta aukera berdintasunaren printzipioan sinesten dugulako.

Euskal eta espainiar nazionalismoaren arteko bipolarizazioa hain gordin agertzen ari denean, non kokatzen zarete?
Datozen udal hauteskundeetan Bilbon Bilbori buruz hitz egingo dugu, eta Barakaldon eta Getxon ere zerrendak aurkeztuko ditugunez, han ere bertako arazoez. Ez dugu alderdi politiko bihurtu nahi, eta ez diogu eztabaida horri helduko, gertukoari baizik. Dena den, batzuetan halako bipolarizazio egoerak sustatuak dira.

Zein helbururekin sortu zen ICV, eta zeintzuk dira gaur egungo helburuak?
Euskal talde politiko bezala jaio ginen –ez alderdi gisa–, hiritarrek instituzioetan gehiago parte hartzeko irizpidean oinarriturik. Erreferendumen aldeko jarrera dugu arazo lokalei dagokienez behintzat. Euskal esparru ekonomiko eta sozialaren ideia ere garatu dugu, botere ekonomikorik gabe ez baitago botere politikorik. Hortik aurrera ez dugu osatzen ideologia itxi bat, hauteskundeetara aurkezten den herri mugimendua baizik. Beste gizarte mugimendu batzuk ez dute pauso hori ematen eta erdibidean geratzen dira, baina guk eman egin dugu.

Zein lan zehatzetan ari da orain Jose Maria Gorordo?
Oposizio politikoan gabiltza. Bilboko Udalean eta Batzar nagusietan proposamen gehien egin duen alderdia gara.
Oposizioan modu ezberdinean egiten da lana, ustelkeriatik urrunago, eta zintzokiago. Bilboko auzoetan egiten dugu lan, oso utziak baitaude, eta orain hauteskunde-aurrean gaudelarik, auzoetan galdeketa kanpaina bat egiten ari gara haien iritziak aditzeko. Gure gainetik alderdi politiko bat ez izateak haien aginduen zain ez egotea dakar, eta malgutasun hori oso egokia da udaletan lan egiteko.

Auzoez ari zarela, azken boladan badirudi Bilboko zentrua ari dela batez ere indartzen, zerbitzu-hiria bihurtuz, Abandoibarrarako proiektuaz nola ikusten duzu hiriaren bilakaera azken urteotan?
Abandoibarrako proiektua lamentagarria da. Hainbat etxebizitza-bloke eraiki behar dute eta Doña Casilda parkea enkajonatu. Egitasmo honen aurkako hainbat zuzenketa aurkeztu dugu. Zera planteatzen dugu: lehenik, egiteko den zentru komertzialaren egitasmoa bertan behera gera dadila, dudarik gabe ehundaka dendaren itxiera ekarriko baitu, parkea ondo egin dadila eta, proiektu osoa aldatu eta gero, erreferendum bat egitea. Ekaineko hauteskundeak egitasmoa geldiarazteko funtsezkoak izango dira: Abandoibarra Bilbo hiria hedatzeko geratzen den espazio bakanetakoa da, eta hobeto pentsatua egin beharko litzateke; eta duda kasuan gelditu.

Zu alkate zinenean atzera bota ziren proiektu erraldoiak, hala nola Alhondigako kuboarena. Berriki eraiki diren proiektu handiek, Guggenheim museoak, Euskalduna jauregiak, zein iritzi merezi dizute?
Alhondiga eta bestelako proiektuekin Bilborentzat bide deigarri bat bilatzeari ekin genion, modernizatzailea. Alhondigako proiektuan Jorge Oteiza eta Paco Sainz de Oiza zeuden eta, egiazki, nik alkatetzatik dimititzearen arrazoietako bat izan zen hura, nire alderdiak ez baitzuen proiektua aurrera eraman nahi. Gerora, guk Bilborako bultzatzen genuen eredua jarraitu da. Kuboaren proiektua, dena den, hor dago eta Jorge Oteizak dioen bezala, ez dio egoteari utziko jendearen oroimenean egongo baita. Bere boladan ika-mika handia izan zen proiektuaren inguruan, eta niri zenbait euskal arkitektoren jarrerak harritzen nau, orduan iskanbila handia sortu baitzuten eta gero kanpoko arkitektoak etorri eta ahoa itxi baitute.

Baina Bilboko zentrua behinik behin badirudi gainditzen ari dela zerbitzu hiria izateko jauzia.
Esan dezagun bidean dela, baina nik beti esan dut eta baita gaur ere, zerbitzu hiriak industria behar beharrezkoa duela, industriak oinarria izan behar du. Enpresarik ez badago, gero ez da dirurik izango taxi eta errestaurantetan xahutzeko.

Hainbat kultur gune berri sortu da Bilbon. Nola ikusten duzu Bilbo kultur-hiria?
Nahiko jarduera da. Musika talde asko dago; potentziatu beharreko mundua da hiri kosmopolita nahi badugu. Herri partaidetza bultzatu beharra dago batez ere, kontzertu handiak etortzea beti egokia den arren. Duela 10 urte Rolling Stones eta Bruce Springsteen ekartzekotan izan ginen, eta Athleticek ez zuen nahi izan. Bilbok kontrako handi bat dauka ez baitu tamaina ertaineko lokalik. Batetik San Mames da, gero La Casilla –txikiegia– edota zezen plaza –eguraldiaren baldintzapenarekin beti–.

Ekaineko Udal Hauteskundeei begira, EAJ eta EAk elkarrekin aurkeztuko dituzte zerrendak hainbat herritan. ICV nola kokatzen da?
Hori ez dago konfirmatua, baina nire iritzia da batak bestea irentsi, desagertarazi nahi duela. EAko boto emaile askori asko kostatuko zaio Arzalluzi botoa ematea. Botoak gehitu ordez, gutxituko zaizkie, ziurrenik Bilboko EAko boto emale askok guri emango baitigu botoa.

Euskal nazionalismoa birformulatu egin behar dela aipatu izan duzu. Zertan datza birformulatze hori?
Ni EAJtik kanporatzeko arrazoietako bat zera izan zen: bakea eraikitzeko guztiekin kontatu behar zela esatea, hau da, ezin zela HB baztertu. Kanporaketa espedientean ageri da hori. Bederatzi urte beranduago haiek hortik jo dute. Erantzun beharko litzatekeen galdera zera da: euskal herritarrek zer nahi dute? Galdera hori ez zaie oraindik herritarrei egin.

Nazionalistatzat duzu zure burua?
Nik herriaren gehiengoaren nahia errespetatzen dut, haren ordezkari bainaiz. Beldur ematen dit formulazio utopikoegiak eta estrategikoegiak egiten baditugu ahaztu egingo ote dugun egunerokoan hemen ustelkeria dagoela, lanpostuetara entxufez sartzen dela. Hiritar mugimendua gara, ez alderdi politikoa, eta halako iritziak emango bagenitu izatea nahi dugunari utziko genioke.

Horrek azaltzen al du Udal Ordezkarien Biltzarrean zuek egon ez izatea?
Hori litzateke lehen arrazoia, bigarrena da ez zigutela deitu. Lizarra-Garaziko Ituna ere bigarrenean sinatu genuen, gutaz orduan oroitu zirelako.

Bilbo Euskadiko hiriburu?
Erreibindikazioa serioa da. Batzuek Iruñea diote, baina zergatik, inoiz ez bada izan, Ez dago mundu osoan parlamentu bat non 1.200.000 pertsonak beste 300.000ren adinako ordezkaritza duten. EAJk ez du ezer esaten horri buruz, PSOEk ere ez Euskal Herriari proiektu bezala ondo letorkioke hiri lider bat edukitzea, Katalunian bezala adibidez. Hemen, ordea, piskanaka Bilbo txikiagotzera jo da, hiri indartsua izan ez dadin. Nazionalismoa modernizatzeaz mintzo naizenean, «herri bat boto bat» mentalidadeaz ari naiz ere. Ez da egia herri bakoitzari boto bat dagokiola, ertaroko mentalidadea da hori, 800 biztanleko herri batek ezin baitezake Bilbok adina boto izan.

Eta non gertatzen da hori?
Ur Partzuergoaz ari naiz, adibidez, zeren bertan milaka milioi dago tartean, eta Bilbok ez dauka dagokion ordezkari kopurua. Zergatik? Horrela, Bilboko alkatetza galduko banu, Partzuergoan nagusitasuna manten baitezaket herriei esker. Hori antidemokratikoa da. Gauza horiez ez da mintzatzen inor ez delako komeni, eta guk horretaz hitz egin nahi dugu. Euskal Herrian hauteskunde barruti bakarra egon dadila eskatzen dugu, bestela UA bezalako produktuak sortzen baitira, bost mila botoz Araban ordezkari bat lor dezakezulako, eta Bizkaian aldiz berrogei milatik gora behar dira bakar hori eskuratzeko. Ereduak bideratzen du hori. Ordezkaritza benetan demokratikoa izan dadin aldatu egin behar da. Zein da hiriburua Iruñean kokatu nahi izateko argudio historikoa? Guk batez ere herriaren antolaketa birkontsideratzea eskatzen dugu.

Zeren bila zabiltza bizitzan?
Zorionaren bila, bizitza bakarra baita. Orain dela bi urte Merkatal Ganbarako nire betiko lanpostutik ere bota egin naute. Auzitegietan nago horregatik ere. Pertsona baten jardueran litekeen elementurik distortsionatzaileena da irizpide politikoengatik lanetik botatzea. Ez dut inoiz lanetik arrazoi politikoengatik bota duten beste politikaririk ezagutu. Borrokatu egin behar da, eta pentsatzen duzuna esan. Zure askatasunaren balioa oso balio handia da. Ni erratu egingo nintzen, baina agertutako adoreaz ez naiz damutzen. Maila pertsonalean lanpostua berreskuratzea dut helburu une honetan, eta borrokan jarraitzea. Norberaren bidea jarraitzen jakitea balore bat dela uste dut, eta alderdi batek lotzen bazaitu jai duzu

GAINBEHERAN
GAINBEHERAN
Karismatikoa izaki, aldekoak eta kontrakoak ditu, baita populista ospea ere. Plentzian zinegotzi eta EITBko zuzendari izan zen Bilboko alkate izan aurretik. EAJtik kanporatua, ordaina pairatzen ari da oraindik. 51 urte dituela, abokatu lanean hasi berri da duela bi urte Merkatal Ganbarako betiko lana galdu ondoren. Euskal Hiritarren Egitekoak (ICV) taldearen bozeramaile da Bilboko Udalean eta Bizkaiko Batzar Nagusietan.


Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude