LAN ISTRIPUAK GORA BALDINTZA TXARRAK DIRELA MEDIO

  • lanetan hiru pertsona hil eta bat zauritu izanak mahaigainean jarri du, berriz ere, lan segurtasunaren eta lan baldintza desegokien gaineko eztabaida.

1999ko martxoaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Joan den otsailaren 18an hiru beharginek bizia galdu zuten eta beste bat larriki zaurituta gertatu zen Sondikako aireportuko zabaltze lanetan. Behargin haietako baten bat oso gaztea zen gainera, eta aldi baterako lan enpresa (ABLE) baten bidez ari zen lanean. Lan istripu larri honek, ikusgarria eta krudela izan den heinean, harridura handia sortarazi die hiritarrei. Sindikatuek lan istripu horren ostean eraikuntza sektorean greba deialdia egitea posible zela iragarri zuten, eraikuntza sektorea baita, hain zuzen, istripu kopuru handiena jasaten duena. 1999ko lehen bi hilabeteotan hamar dira jada Hego Euskal Herrian lan istripuz hildako beharginak.
Gero eta lan ezbehar gehiago dira Hego Euskal Herrian gertatzen direnak. Egunetik egunera euskal behargin gehiago dira lan-istripu arin, larri nahiz heriotzazkoetan izaten direnak. Ez da harritzekoa igoera hori orain gertatzea, lan egoera okerragotzen ari denean, hain zuzen. INEMek berak –Madrilgo Gobernuko Lan Ministerioko erakunde ofizialak– emandako datuen arabera, 1998an Hego Euskal Herrian egindako lau lan kontratutik bat ABLE batek bideratutakoa da. Eta are larriagoa da iaz izenpetutako kontratuen % 80k hiru hilabetetik beherako iraupena izan duela. Kontratuen % 8 baino ez zen iraupen zehaztugabekoa izan.
Horrela, ez da harritzekoa lanerako esperientziarik eza, lan osasun arloan ezagutzarik eza eta prebentziorik eza izatea iaz Hego Euskal Herrian baja behar izan zuten 70.000tik gora lan-istripuen arrazoi nagusiak. Istripu kopuru horretatik azpimarragarriena, gertatutako 147 heriotzak lirateke (116 EAEn eta 31 Nafarroan); 1997an 117 izan ziren bitartean.


130.000-TIK GORA LAN ISTRIPU.

Datuak aski esanguratsuak dira. Hego Euskal Herrian 1998an guztira 130.000 lan istripu gertatu ziren. Horietatik 70.070ek baja behar izan zuten eta 147 heriotzazkoak izan ziren, bai lanean bertan eta baita lanerako bidean gertatutako istripuen artean. Estatistikoki, beraz, 1998an 12 euskal langile hil ziren hilero eta beste 69 larriki zaurituta gertatu ziren. Hego Euskal Herrian baja behar izan zuten istripuak, era berean, eguneko 192 izan ziren.
Herrialdekako ezbehar kopurua honako hau litzateke: % 70 igo zen Gipuzkoan, % 50 Araban eta % 19 Nafarroan; Bizkaian mantendu egin zen. Eusko Jaurlaritzako Osalanek emandako datuen arabera, sektoreka manufaktura-industria da EAEn lan istripu gehien biltzen dituen sektorea, 20.402 guztira, horietatik 30 heriotzazkoak. Eraikuntza sektorean ere arriskua handia da; 1998an 22 behargin hil ziren sektore horretan. Bi baserritarrek eta bi arrantzalek ere bizia galdu zuten, baserrian eta itsasoan. Nafarroako kasuan, non 1998an guztira 31 heriotza gertatu ziren, sektorerik arriskutsuenak kautxu transformazio industria, metalurgia eta metalezko produktuen fabrikazioa eta eraikuntza izan ziren. Iaz sektore hauetan % 40 igo ziren lan istripuak.
1998ko lan istripuen inguruko errealitatea ez da batere bestelakoa Espainian. Lan istripuek gora egin dute bertan ere. CCOO sindikatuak eskainitako datuen arabera, 1998an 1.072 heriotza izan dira Espainian, aurreko urteko 1.070 kasuen aurrean. Istripu larriek behera egin zuten, 1997ko 10.803etatik 1998ko 10.652etara igaroz.
Gutierrez buru duen sindikatuaren arabera, lan ezbehar kopuruak % 16,4 egin du gora azken hiru urteotan. 1996an 1.172.497 lan istripu izan ziren (heriotzazkoak, larriak eta arinak, baja behar izan dutenak nahiz bajarik gabeak), eta 1998an kopurua 1.402.000ra iritsi zen. Txostenak azpimarratzen du lan istripu gehienak lanean urtebete baino gutxiago daramatenen artean –kasuen % 49– eta aldi baterako kontratua dutenen artean –kasuen % 58– gertatu direla.
Txostenak Espainian lan istripuek urtero 17 milioi egun lan egiteke uzten dituela gaineratzen du, eta horrek 2,2 bilioi pezeta (88 milioi libera, 13.250 milioi euro) esan nahi ditu ekonomiari begira. Istripuko bajen batez bestekoa 23 egunekoa da.
Aipatutako kopuruek Espainia –Europa mailan– lan ezbehar kopuruen arabera lehen postuan kokatzen dute. Esate baterako, Espainiako hildako kopurua (3-4 bat egunero) Europako Batasuneko batez bestekoaren hirukoitza da ia.
CCOOen txostenak «aurreikuspen kultura ezari» egozten dio lan istripu kopuru altua, eta legeari jaramon eginez gero istripuen % 90 saihes daitekeela dio. Enpresarioen % 54k lan arriskuaren aurre-ebaluaziorik egiten ez duela ziurtatzen du, eta langileen % 11,3k baino ez duela istripu aurreikuspenen gainean beharrezko prestakuntzarik izan

Administrazioa, patronala eta langileak, guztiak dira erantzule

Lan istripuen gaineko erantzukizuna guztiona da, Administrazioarena, patronalarena, sindikatuena eta langileena. Bakoitzak badu bere ardura saihestezina. Administrazioak, sindikatuek eta patronalak orain hiru urte Lan Arriskuak Aurreikusteko Legea izenpetu zutenetik ari dira lan istripuak gorantz egiten, bai Hego Euskal Herrian eta baita Espainian ere. Lege horrek enpresetan lan osasun ordezkariak egotea bultzatzen du, hala nola enpresetan prebentzio planak egitea, ikustapen jarraitua, segurtasun arauak ez betetzeagatik isun ezberdinak ezartzea, eta abar. Nolanahi ere, lan ezbehar kopuruak gorantz darrai.
Egia da lan baldintza eskasek istripu hauekin guztiekin harreman zuzena dutela, baina egia da halaber bere garaian izenpetutako Lan Arriskuak Aurreikusteko Legea ez betetzeak ere eragin handia duela lan arriskuari begira. Adibide gisa, EAEn 1.116 enpresak baino ez diote Osalani bere prebentzio planen berri eman, 8.893 direlarik berri emate hori oraindik egiteke dutenak.
Lan istripuen ugaltzea areagotzen duen beste faktore bat enpresariek makineria berritzeko ia inbertsiorik egin ez izana litzateke, makineria zahar bezain arriskutsua bere horretan utziz. Enpresari asko ez dira oraindik ohartu lan segurtasun alorreko inbertsioak, betebehar soziala ez ezik, bere interesentzako errentagarriak ere badirela. Ez dago lan istripuen ondorio ekonomikoa ahazterik: bajak, ordezko lan-eskuaren beharra, kalte-ordainak, isunak... Horrexegatik azken egunotan hainbat sindikatuk 50 beharginetik beherako enpresentzako lanbide arteko akordio berezia eratzea eskatu izana; akordio hori makineria zaharkitu eta arriskutsua berritzeagatiko sustapen-neurrietan oinarrituko litzateke.
Sindikatu eta beharginek ere ezin dute bere betebeharra alde batera utzi. Egia da enpresek eta Administrazioek segurtasun arauak bete behar dituztela eta segurtasunean inbertitu behar dutela. Baina egia da, baita ere, enpresa kontseiluek eta sindikatuek askotan ez dizkietela bere kideei segurtasun neurriak betearazten, edo ez dutela istripua gertatzen denean amaiera arteko ikerketa sakonik eskatzen. Kasu askotan, kalte-ordain handien bidez, sindikatu eta behargin batzuek isilpean gorde izan dute enpresarien edo kargudunen erantzukizuna

Hego Euskal Herriko enplegu berrien % 80 hiru hilabetetik beherakoa izan zen

Datu estatistiko ofizialek Hego Euskal Herrian sortzen ari diren enplegu berri gehienek baldintza desegokiak dituztela baieztatzen dute. Hortaz, lan baldintza desegokiek istripuak izan litzaketen behargin berrien lan arriskua areagotzen dute.
Madrilgo Gobernuko Lan Ministerioko INEM erakundearen datuen arabera, 1998an Hego Euskal Herrian izenpetutako lan kontratuen ia % 80k hiru hilabetetik beherako iraupena izan zuen. Horrez gain, kontratu guztien % 11,60 (82.449) ez zen urtebetetik harantz luzatu. Izenpetutako kontratuen % 8 (56.523) baino ez zen zehaztugabea izan. Horrela, izenpetutako 709.909 kontratuetatik, lautik bat ABLE (Aldi Baterako Lan Enpresa) batek bideratutakoa da. % 12,5eko igoera esan nahi du horrek.
Herrialdeka aztertuz, Araban 98.416 kontratu izenpetu ziren, 209.450 Bizkaian, 164.724 Gipuzkoan eta 147.318 Nafarroan. Kontratu gehienak gizonezkoek izenpetutakoak dira (% 58,30) eta kontratuen herena gazteei zuzendua izan da. Lan baldintza desegokienak Araban leudeke, non 1998an izenpetutako kontratuen % 82k hiru hilabetetik beherako iraupena izan zuen. Gipuzkoa du atzetik, % 79,92; Bizkaian % 79,41 litzateke, eta % 75,68 Nafarroan


Azkenak
Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Putin eta Trump ostiralean bilduko dira, baina Zelenskik argi utzi du Ukrainak ez duela “lurralderik oparituko”

AEBetako presidenteak Ukrainarekin su-eten akordio batera iristeko ezarritako epea amaituta, Alaskan bilduko dira Trump eta Putin ostiralean. Bloomberg hedabidearen arabera, Errusia eta AEBak gerra "izozteko" plan bat prestatzen ari dira, Moskuk orain arte Ukrainan... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebistak gaztelerazko edukia areagotu dituela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


Sañu Bizirik: “Statkraft enpresari alfonbra gorria jartzetik, herri presioari esker udalak parke eolikoari helegitea jartzera igaro dira”

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailak ingurumen baimena ukatu dio Piaspe egitasmoari, Statkraft enpresak Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean eraiki nahi dituen errotek eta argindarra garraiatzeko azpiegiturek eragingo... [+]


26 urteko nafar bat hil da Pirinioetan

Russell mendian gertatu da ezbeharra, amildegi batetik jausita. Gaztea Iruñekoa zen.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Eguneraketa berriak daude