Euskal Telebistak jarraipen berezia egin die Euskal Herrian barrena asteburu honetan izango diren inauterietako ospakizun batzuei. Kate publikoak, Tolosan eta Donostian burutuko diren ekitaldi garrantzitsuenez gain, Hondarribiako, Balmasedako eta Bilboko prozesioak ere zuzenean eskainiko ditu euskarazko katean
"IZAR BILA" ASTEBURUON ITZULIKO DA ETB1-ERA
«Izar bila» saioa bueltan da. Oraingo ekinaldian irabazleak milioi bat pezeta irabazteko aukera izango du. Grabazio gunea aldatu egin da, Durangoko San Agustin aretoan grabatuko da orain. Aurkezleetako bat ere aldatu dute, Gaizka Aranguren Joxe Felipe Auzmendik ordezkatuko du. Itzuliko lehen emisioa datorren igandean, hilak 14, izango da
EUSKALDUNAREN INAUGURAZIOA ZUZENEAN
Euskalduna Jauregiaren inaugurazioa zuzenean eskainiko du Euskal Telebistak. Otsailaren 19an izango da ekitaldia eta bertan parte hartuko dute Bilboko Orkestra Sinfonikoak, Bilboko Koralak eta Igor Yebra dantzariak. Kongresuetarako eta musika emanaldietarako jauregi berria Euskalduna labegaraia zegoen lekuan eraiki dute