Juan Apezetxea, Mikel Belasko, Aingeru Epaltza, Andres Iñigo, Patxi Salaberri, Pakita Zabaleta, Mikel Aranburu, Jose Maria Aierdi, Mikel Donazarre, Fermin Altzugarai eta Jose Maria Satrustegi. Horiek dira Nafarroako Euskararen Kontseilutik at geratu direnak, beren borondatez. Urtarrilaren 22an aurkeztu zuten beren dimisioa. Dimititu duten 12 kontseilukideek erakundeak ez duela funtzionatzen argudiatu dute. «Edalontziak gainezka» egitearen zioa zera izan da: FM irrati emisoren adjudikazioetan Iruñerrian euskara hutsean emititzen duen irrati bakarrarekin izandako jarrera.