BELARRI GUZTIENTZAKO ORKESTRA SINFONIKOA

  • Carlos Alvarez Malagako baritono ezagunarekin batera. Entzule mota desberdinak asetzeko moduko uzta izan da, zalantzarik gabe, Orkestrak denboraldi honetan emandakoa.

1999ko otsailaren 07an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Otsaileko lehen egunetan bukatu du grabatzen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak denboraldi oparo honetako bere bostgarren diskoa, oraingo hau Carlos Alvarez baritono ezagunarekin batera grabatua. Aurretik Jose Maria Usandizaga konpositorearen musikarekin, Benito Lertxundirekin batera eta gaur egungo euskal konposatzaileei enkargatutako lanekin grabatu zuen lan bana Orkestra Sinfonikoak. Entzule desberdinetara iristea dute helburu bertako arduradunek, argitalpen hauekin guztiekin.
1982. urtean sortutako orkestra honek euskal gizarteko entzule desberdinetara iristeko ekimenak ugaldu ditu azken urteotan. Nazioarteko lehen mailako zuzendari eta bakarlariak bertara ekarri, egitarau erakargarriak prestatu, haurrentzako prestaturiko kontzertu didaktikoak eskaini, hiriburuez gain herri txikiagoetan ere kontzertuak eman, musika estilo desberdinak interpretatu... Eta grabazioen atalean ere xede bera du Euskadiko Orkestra Sinfonikoak. Denboraldi honetan, orotara, bost disko argitaratuko ditu, guztiak oso estilo desberdinekoak, eta aipatutako xedeari jarraiki, publiko mota desberdinetara zuzendurikoak.


ALVAREZEN LEHEN DISKOA BAKARRIK.

Mundu osoan izen handia duen Carlos Alvarez baritonoarekin grabatu berri du disko bat Euskadiko Orkestrak, Malagako baritonoak bakarrik grabatu duen lehena eta denboraldi honetan Orkestrak grabatu eta kalean jarriko dituenen artean azkena. Opera ezagunetako ariak interpretatu ditu lan honetan Alvarezek. «

Munduko antzokietan ospe handia duen artista honekin lan hau egiteak balore handia suposatzen du Orkestrarentzat. Salzburgoko Jaialdian pasa den udan Giuseppe Verdiren «Don Carlo» operan, Lorin Maazelen zuzendaritzapean lortutako arrakasta esan dudanaren adibide bat besterik ez da
» adierazi zigun German Ormazabal Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zuzendari nagusiak.
Otsaileko lehen hiru egunetan grabatu da disko hau Orkestraren egoitzan bertan. Aurretik, urtarrilaren 28 eta 29an, bi kontzertu eskaini zituen Carlos Alvarezek Euskadiko Orkestrarekin batera, Mario Venzagoren zuzendaritzapean.
Lan honetan Verdiren bost operaren zatiak (tartean «La Traviata» eta «Don Carlo» lan ezagunak direla), Tchaikowsky eta Donizettiren beste bina eta Bellini, Rossini (italiarraren «El barbero de Sevilla» operaren zatiak hautatu dituzte) eta Bizeten opera bana (azken honen, kasuan, «Carmen» lanaren pasarteak izan dira aukeratuak) bildu dira. Suitzako Claves disketxeak egin du grabaketa. Lehen ere, Jesus Guridi eta Jose Maria Usandizagaren lanak jasotzen dituzten diskoetan, etxe horrek berak burutu ditu grabaketa lanak. Carlos Alvarezek ilusio handia du proiektu honekin, bere karreran bakarrik egiten duen lehendabizikoa delako eta nazioartean oihartzuna eta proiekzioa izatea espero duelako. Munduko antzokietan lortzen ari den arrakasta diskogintzaren merkatuan ere lortzeko bidean jarriko du disko honek Malagako baritonoa.


EUSKAL MUSIKARIEN BILDUMA.

Grabatu berri den lan hau denboraldi honetan Orkestrak egin duen bostgarrena dela esan dugu. Izan ere, honen aurretik Jose Maria Usandizagaren lanekin, Benito Lertxundirekin eta euskal konposatzaileekin grabatutakoak daude, lehen biak kalean jada. Jauzi kualitatiboa eman du Orkestrak ekoizpen diskografikoan, musika estilo desberdinak interpreta ditzakeela frogatuz.
Euskal musika egileen bildumarekin jarraituz, Jose Maria Usandizagaren obra sinfoniko gehiena grabatu du Orkestrak aurten. Iaz Jesus Guridiri eskainitako diskoarekin hasi zen sail hau eta lanak kritika oso interesgarriak jaso ditu Europako argitalpenetan, bai grabaketaren kalitateagatik eta bai Orkestraren interpretazioagatik. Sail honetako hurrengo euskal konposatzailea Jesus Aranbarri izango da.


EGILE GARAIKIDEEI ENKARGATUTAKOAK.

Orkestrak euskal musika egileei bi urtez behin enkargatutako obrak ere grabatu ditu (bi CDetan bildu dituzte) eta ondoren jendaurrean estreinatu. Gaur egun Euskal Herrian egiten den musika bultzatu nahi da honela. Estatu mailan eta baita mundu zabalean ere, proiekzio handia duten egileak dira Orkestra Sinfonikoak hautatu dituen musikari hauek.
Lehen diskoan Felix Ibarrondo («Irrintz», 1988. urtekoa), Luis de Pablo («Impromptus», 1991koa) eta Rafael Castroren («Lizardiren bariazioak», 1998. urtean burututakoa) obrak jaso dira. Bigarrenean berriz, Carmelo Bernaola («Variaciones concertantes», 1986), Anton Larrauri («Lainoa», 1993) eta Francisco Escuderori («IV. Sinfonia concertante», 1996) bere garaian enkargatutako obrak bildu dira, zuzendaria Juanjo Mena arabarra izan delarik.
Gaur egungo euskal musikarien lan berriak grabatzeko proiektua Bartzelonako Fundació de Música Contemporániak, 1993an musikari garaikideen sormena zabaldu eta sustatzeko sortutako erakundeak eraman du aurrera. «

Dudarik gabe goi mailako hainbeste konposagile dituen beste komunitaterik ez da izango estatuan
» esan zigun Ormazabalek, «

ez baitugu ahaztu behar nazioarteko orkestra batzuen egitarauetan sartzen direla konposatzaile hauen obrak
».
Denboraldi honetan beste musika estilo bateko abeslari batekin grabatu du beste CD bat Sinfonikoak eta arrakasta handia izan du. Benito Lertxundi kantariarekin egindako lanaz ari gara, noski, "Auhen sinfonikoak" izenburua duen lan ezagunaz. Musika klasikoa eta herri musika uztartzea bilatzen zuen lan honek. Salmentei eta bere garaian eskainitako kontzertuen arrakastari begiratuz, euren helburua bete dutela esan daiteke. Kilometroak 98ren inguruan sortutako ekimen honek lehendabizi Tolosako eta ondoren Bilboko eta Donostiako antzokiak bete zituen. Diskoaren salmenta berriz, oso ona izan da, Durangoko Azokan diskorik salduena izanik. Kasu honetan Lertxundiren abestien moldaketa eta zuzendari lanak Enrike Ugartek egin zituen, aspaldian Alemanian bizi den zuzendari, akordeoijole eta konposatzaile tolosarra. Orkestra, inoiz entzun edo ezagutu ez zuen entzulearengana iritsi da lan honi esker.
Duela bi urte t'erdi Euskadiko Orkestra Sinfonikoak euskal gizarteari gerturatzeko asmoa zuela iragarri zuen. Lehen aipatutako ekimenez gain, grabaketa hauek entzulego mota desberdinak gure orkestrara inguratzen lagunduko dute seguraski


Azkenak
Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-11 | ARGIA
Editoriala
Hartu edo utzi

Okindegiko ilaran, bi emakume. Itxuraz erdi-ezagunak, hitz egiteko duten moduagatik. Pareko egunkaria hartzeko keinua egin du bietan zaharrena dirudienak, eta zera esan dio besteari: “Dauden albisteekin, agian gaur nahiago izango dut animalien dokumental bat ipini”... [+]


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude