EGUNERO OSASUN AHOLKUAK

  • katean. «La botica de la abuela» du izena programak eta osasunaren inguruko kontuak izango ditu osagai. Keinu ekoiztetxeak egingo du egunero 13:30etan orduerdiz emitituko den saioa.

1999ko urtarrilaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal Telebistako gaztelerazko kateak programa berria estreinatuko du heldu den otsailaren 1ean. Eguerdioro orduerdiz eskainiko da «Euskadi Hoy» herrialdekako albistegiaren aurretik, 13:30etan. «La botica de la abuela» saioak osasunari lotutako gaiak jorratuko ditu. Iaz izen bera zuen saioa TVEn ikus zitekeen, baina, egileen esanetan, ez du haren antzarik izango.
Keinu ekoiztetxea arduratuko da produkzioaz. Gontzal Mendibil bertako kideak saioaren ideia nola sortu zen kontatu digu: «

Orain dela lau bat urte osasunari buruzko programa bat egitea otu zitzaidan. Iruditu zitzaidan osasunaren inguruan bazegoela hutsune bat telebistan. Osasunari buruz egiten ziren tarteak, mediku serio batekin eta abar, baina nire asmoa zen Argiñanoren moduan egitea baina osasunarekin. Medikuak topatzen-eta ibili ginen eta asmoa ETBrako, bi hizkuntzetan, egitea zen. Aurkitu genuen mediku bat, ibili ginen grabatzen, baina azkenean ez zen atera, ETBk ez zuen proiektua aintzat hartu. Ni hain konbentzituta nengoen, Madrilera jo genuela. Han ibili ginen Tele 5en... eta azkenean TVEk (Argiñano orduantxe aterea zen handik) erosi zizkigun 60 bat programa. Eta oso harrera ona izan zuenez, 15 egunetan audientzian Argiñano bera gainditu genuenez, azkenean 200 programa sinatu zizkiguten. Kristoren arrakasta izan zuen
».
Iazko ekainean bukatu zuten TVEn eginiko ibilbidea eta ordutik aurrera «

saioa non sartu bilatzen ibili ginen, eta orain ETBk erosi digu
». «Amonaren Botika» izeneko liburua ere kaleratu zuten telebistako saioan agertzen ziren hainbat arlo landuz eta «

Durangoko Azokan nahiko ondo saldu zen
».


DESBERDINA.

Hasteko hiru hilabeterako kontratua egin dute kate publikoarekin. Saio berriak izen bera mantenduko du, ez du izango, ordea, eduki bera. «

Programa zeharo desberdina da. Ez dugu medikuntzaz hitz egingo, osasunaz baizik. Nahi dugu azaldu etxean zelan osatu medikuarengana joan aurretik. Triunbirato bat izango da. Batetik, familiako mediku bat egongo da, gure herrietan izaten ziren horietakoa; bestalde, amona bat, tradioziozko erremedioak gaurkoratuko dituena; eta azkenik, naturista bat, landare eta naturaz asko dakien pertsona bat
» dio Gontzal Mendibilek. Karlos Armiño izango da medikua eta Maite Zumeta amona. Hirugarrena zehazteke zegoen lerro hauek idazterakoan. Hasiak dira dagoeneko atalak grabatzen. Igorren egiten dute guztia, Keinu ekoiztetxeak bertan duen estudioan.
Espainiako telebista autonomikoak biltzen dituen FORTAk badirudi interesa adierazi duela saio berau beste telebistetan eskaintzeko. Eta ETBn bertan «

gauzak ondo baldin badoaz, hiru hilabete baino gehiago
» egotea espero dute.
Honez gain, datozen hileetarako erronka ere aipatu digu Gontzal Mendibilek: «

Gaztelerazko katerako prest dugu guztia, baina nire asmoa da udaberrirako ere euskaraz ateratzea, ETB1ean. Amona zorionez euskalduna da, beste mediku euskaldun bat ere badugu eta berarekin egin ahal izango genuke
»


ASTEKARIA
1999ko urtarrilaren 24a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Eguneraketa berriak daude