Maite Berasategi A deshoras taldeko dantzariari elkarrizketa
Maite Berasategi: «antolatzaileek ez dakite zer egiten dugun ere eta gero ez digute deitzen»
A Deshoras konpainiarekin «El arrancacorazones» lanean ikusiko zaitugu hilaren 16ean. Nolakoa da obra?
Boris Vian Frantziako idazle zenaren gaia hartu dugu eta bere biografiaz osatu dugu ikuskizuna; oso berezia da, bideoa tartekatu baitiogu dantza emanaldiari. Ikusi duen jendeak ikaragarri gustatu zaiola esan digu, bereziki sekula honelakorik ikusi ez dutenek. Guretzat nekagarria da oso, baina bideoak atsedena ematen digu.
Bestela ere ez al duzue atseden nahikoa izaten urtean zehar?
Bai zoritxarrez; Maiatzak Dantzan urtean zehar dantza egiteko ia aukera bakarra da. Gainontzean egiten direnak, gehienez ere lau izaten dira. Dantza egin nahi eta ezin.
Ezin Euskal Herrian ala orokorra da egoera?
Estatuan ere antzera gertatzen da; noski, Madrilen edota Bartzelonan zertxobait gehixeago baina han ere eskas. Atzerrian beste gauza bat da; Frantzian edota Alemanian ohituagoak daude dantza garaikidea ikustera.
Dantza hori ez dela ulertzen dio jendeak.
Heziketa kontua da neurri batean baina antolaitzaileek ere ez digute deitzen. Dantzak ez duela jendea biltzen diote baina beraiek dira gure aurkezpenetara gerturatu ere egiten ez direnak. Ez dakite zer egiten dugun eta gero ez digute deitzen.
IXIAR ROZAS
50
OHARRA: Aukera hau hautatuz gero hurrengo aldietan ez dizu galdetuko ze instantzia erabili nahi duzun.
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!