«Nire musikak, itzuli egingo balitz, adierazgarritasuna galduko luke»


1996ko martxoaren 03an
Seigarren sinfonia munduaren sorrerari buruzkoa izango da
«Nire musikak, itzuli egingo balitz, adierazgarritasuna galduko luke»
83 urte dituela iritsi zaio Francisco Escuderori Sabino Arana Fundazioaren saria
Francisco Escudero gure musikari ezagunena da, mugaz honantz eta bestaldera. Sabino Arana Fundazioaren saria jaso berria, lanean dihardu oraindik ere, seigarren sinfonia dantzan darabilela buruan.
Sabino Arana Fundazioaren saria jaso duzu. Zer adierazten du zuretzat onespen honek?
Hemen jaio eta hemengo musika idazten duen batek lor dezakeen onespen garrantzitsuena da sari hau. Nire musika hemengoa da, baina euskaraz idatzia dagoen arren nazioartekoa. Sari honek, beraz, nire lan osoa saritu du eta musika egiten jarraitzera animatu nau, gainera.
Ez al zaizu aintzatespen ofiziala berantegi iritsi?
Pozezko emaitza izanik, axola handirik ez. 83 urte ditut eta beste 83 lanean ematea espero dut. Nahiago izango nuke onespen hau 20 urte nituela iritxi izan balitzait; baina bestalde, gaztetan ez nuen orain nire musikak duen heldutasuna.
Ba al duzu orain lanik eskuartean?
Ezinezkoa egiten zait musika idatzi gabe egotea. Oso lanpetua nabil orain. Easo abesbatzarentzat lan bat konposatzen ari naiz uneotan. Urte t'erdian hiru sinfonia idatzi ditut: «Barandiaran» sinfonia, «Ultreia» Galiziako Orkestrarentzat, eta Euskadikoarentzat «Concertante» sinfonia.
Bost sinfonia idatzi dituzu honezkero. Noizko seigarrena?
Laugarrena, hau da, Euskadiko Orkestrarentzat idatzi dudana, martxoan estreinatuko da. Iturengo Zanpatzarren hotsa entzuten nengoela bururatu zitzaidan. Seigarrena buruan dut jada, muduaren sorrerari buruzkoa izango da: gasak, narradore baten ikuspuntua; beraz, kororik gabe.
Donostiako Kontserbatorioan urtetan egin duzun lana funtsezkoa izan da.
Niri esker lortu zuen Kontserbatorioak egun duen kategoria gorena. Honez gain, txistua eta esku-soinuari katedra bat eman zitzaion. Kontserbatorioan musikari bezala sartu nintzen lehenengo. Berrogei urtez izan nintzen irakasle, eta oposaketak gainditu ondoren lortu nuen postua, niri ez baitit inoiz inork deus ere oparitu. Gero hogei urtez izan naiz Kontserbatorioko zuzendaria. Gainera, musika eskola asko eratu nituen inguruko herrietan, haurrak musika ikastera Donostiara etortzea behartutak ez egoteko. Egun azterketak egitera ere ez dute hona etorri beharrik. Hamar bat urte dira, nolanahi ere, Kontserbatorioa utzi nuela.
Zure konposaketa guztiak enkarguz idazten al dituzu?
Normalean bai, ia guztiak eskatu egiten dizkidate. Hemengo abesbatza edo orkestrek nahiz kanpokoek eskatzen dizkidate lanak. Madrilgo Gobernuak, adibidez, sinfonia bat eskatu zidan, nire bigarren sinfonia hain zuzen, «Sinfonia Sakroa». Duela gutxi estreinatu zen Donostian.
Euskal folklorea duzu zure musikaren abiapuntua.
Nire hastapenetan ez nuen euskaraz idazten. Euskarazko erabateko kutsua ez zutela ikusi nuenean euskal folklorea ikertzen hasi nintzen. Nire ikerketak burutzean gure musikaren elementuak aurkitu nituen: erritmoa, azentoak... Honi esker murgildu ahal izan nintzen gure musikan. Hau guztia ezagutu ondoren ezinezkoa egiten zait euskal musika ez idaztea.
Abiapuntu honetaz aparte ba al du zure musikak beste iturririk?
Emozioa eta kontzientzia musikala. Nik ezin dut ezer idatzi emozio eta sentimendurik gabe. Dena den, nire musika euskalduna izateaz gain unibertsala da, mundukoa. «Sinfonia Sakroa», adibidez, nire barnetik atera dut. Asko irakurri ondoren bururatu zait, «Itun Berria» barne; ez dago, beraz, euskal musikan oinarritua, baina bai ordea esku euskaldun batek idatzia. Musika konposatzeko zailena arima kanporatzea eta berau sentitzea da.
Zure musika euskaraz idazteak ekartzen al dizu eragozpenik?
Zenbait lekutan ez dute nire musika onartzen horrexegaitik. Madrilen adibidez, edo beste zenbait lekutan. Mafia handia dabilkit atzetik ni harrapatu nahian.
Eta pentsatu al duzu noizbait zure konposaketak itzultzea?
Bai, baina ezin dut nire musika beste hizkuntza batean ulertu. Ez du zentzurik, nota bakoitzaren zentzua aldatuko litzateke. Itzuliko balitz, sentimendua eta adierazgarritasuna galduko luke.
Zer musika tresna erabiltzen duzu zure konposaketak idazteko?
Musika tresnarik gabe idazten dut nik. Musika barnean daramat, eta mahai gainean idatzi ondoren probatzen dut nire lana tresnekin. Mahai gainean nagoenean kanporatzen dut nik barnean daukadana.
Gaia aldatuz, egun Hego Euskal Herriko bi orkestrek bizi duten egoerari buruz zer iritzi duzu?
Nire ustez maila goreneko bi orkestrak dira biak eta tamalgarria litzateke bietako edozein desagertzea. Pasa den astean, adibidez, egun berean bi orkestrek nire «Sinfonia Sakroa» jo zuten eta pena bat izan zen.
IXIAR ROZAS
40-41

GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazESCUDERO2
EgileezROZAS1Kultura

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude