«Nafar idazleek nahiko joera erredukzionista hartu dute»


1996ko urtarrilaren 21ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jokin Muñoz idazleari elkarrizketa
«Nafar idazleek nahiko joera erredukzionista hartu dute»
«Hausturak», Jokin Muñozen estreinako lana Alberdaniaren eskutik
Giroa da liburu honen narrazioak harilkatzen dituena, hegoaldeko giroa. Trenbidea, ibaia, basamortua, istorioen lekukoak. Eleberri gisa har daitekeen bere lehendabiziko lana oinarri hartuta, itzulpengintzaz, narratzeko ereduez eta Nafarroan egiten den literaturaz mintzatu gara.
Liburuan bost narrazio biltzen dira, elementu komunak dituztenak; hasieratik horrela al dago planteatuta?
Azken ipuina idatzi nuen lehenengoa izan zen, eta narrazio horren giroak segida eduki zezakeela ikusirik aurrera jarraitzea erabaki nuen; hegoaldea, trenbidea, ibaia, basamortua... dira giro horren osagarriak.
Narrazioetan zehar kontu historiko batzuk azaltzen dira. Zer funtzio hartzen dute?
Hegoaldea modelo sinboliko gisa hartu dut, hori ez da berria, Faulknerren kasua hor dago. Castejonen jaio baina udaldiak kenduta ez naiz hor sekula bizi. Perzepzio batzuk nituen, eguraldiarena, lehorra eta eguzkitsua uda partean, hotza eta lehorra negu partean. Trenbidea ere, Castejon herri ferroviario peto-petoa da, horrez gain ibaia eta bardea ondoan ditu.
Hor koordenada batzuk ikusten ditut, baina bertakoa ez naizenez, ez dut bertako giroa ongo ezagutzen, atrebentzia handia izango litzateke narrazioak ongi ezagutzen ez dudan herri batean kokatzea. Perzepzio horiek guztiak hartu eta geografia intimo bat sortu dut; benetako errealitate geografikoa antzeman daiteke, baina ez dago asmo dokumentalik.
Narratzeko estiloari dagokionez ahalegin berezirik egin al duzu?
Nire asmoa ez da izan hizkuntza erakustaldia egitea. Literaturan badira ondo idatzitako liburu txar asko eta gaizki idatzitako liburu on batzuk. Nire lehenengo helburua istorio interesgarriak kontatzea zen, eta hori modu egoki batez egitea. Askotan hizkuntzari gehiegizko garrantzia eman zaio.
Modu egoki hori dela eta, zein iturritatik edan duzu?
Gure literaturan inflexio puntu bat gertatu da itzulpenekin, idazleen estiloa aldatzen joan izan da. Koldo Biguri, Patxi Apalategi, Xabier Olarra ditut maisu; horiei esker, Truman Capote, Cesare Pavese... euskal idazleak dira azken batean, gure literaturara etorri direlako. Itzulpen horiek euskal liburuak dira, eta itzulpen horietatik asko ikas daiteke hizkuntzaren erabilerari dagokionez. Bada beste maisu lan bat, «Otto Pette» dena, Anjel Lertxundiren liburuak narratzeko moduari eta hizkuntzaren erabilerari dagokienez inflexio puntu bat markatu du.
Itzulpengintza aipatu duzularik, behar bezalako errekonozimendurik eman ahal zaio egindako lanari?
Literaturaren munduan zerbaiten falta sumatzen bada, ekar dezagun kanpotik, eta lan hori egiten ari dira itzultzaile hauek errekonozimendu handirik gabe. Euskal literatura ez da bakarrik euskaraz sortzen dena, euskaraz argitaratzen dena baizik. Cesare Pavese, Alberto Moravia, Truman Capote, autore asko euskaraz dauzkagu jadanik. Gainera erreferentzia puntu bihurtu dira, gure idazkera hobetzeko baliagarriak direnak. Duela hamabost, hamar urte argitaratu izan dena agian orain ez litzateke kaleratuko, kalitatean exigentzia maila dezente handitu da.
Narrazioan azaltzen diren olerkiek zer leku betetzen dute?
Hamabi poema dira, narrazioen bukaeran azaltzen dira, eta horien osagarri dira; metafora iradogarriak gustatzen zaizkit, eta kasu honetan narrazioak poema ulertzen laguntzen du.
Inoiz esan izan duzu, Nafarroatik idaztearen kontuari ihes egin diozula. Zer dela eta hori?
Nafarroako idazleek nahiko joera erredukzionista hartu dute: «Gu hemengoak gara, eta guk nafarreraz idazten dugu» esatea. Euskaldunak gutxi gara hemen, irakurtzen dugunok are gutxiago, eta erredukzionismo horietan erortzea arriskutsu samarra iduritzen zait. Norberaren hizkera bultzatu egin behar da, baina, literaturarako, ahal den neurrian, eredu komunak erabili beharko genituzke.
Eredu horrek ez du zertan gipuzkera izan behar. «Otto Pette»ra bueltatuz, batua peto-petoa baldin badago, hori liburu hori da. Niri ez litzaidake gustatuko irakurleak nigan ikustea Aingeru Epaltza batengan ikusten dutena, «hara beste nafar batek idatzi behar digu»; gainera, ni Gipuzkoan hezia naiz, Epaltza gustukoa dut, bere hizkera baino kontatzen duena dut gustuko. «Ur uherrak» bere azken eleberriak historiak balio du, eta kasu honetan jendeak hizkerari erreparatu egin dio; utz dezala hori bakean eta erreparatu historiari, hizkerari gehiegi erreparatzen baitzaio.
Nik hizkera baino, jarrera geografikoa aipatu nahi nuke, «nik hemendik idazten dut» lelo hori?
Hori aipatzen dudanean, Gil Bera, Epaltza edota Patziku Perurena ditut buruan, agian oraindik ere erruralismo batean gaude, faltan botatzen dut euskal hiria gure literaturan.
Argitaratu duzun lehenbiziko lana duzu hau, etorkizunari begira zer asmo duzu?
Nire burua ez dut idazle profesional gisa ikusten, eta gainera enkarguzko lanak egin behar izatea ez litzaidake gustatuko. Hori gertatzen da gurean, haurrentzako liburuak enkargatzen dira; ez nuke inoiz horrelakorik hartuko. Nire erritmoa dut, lanbidez irakaslea naiz, eta horrez gain gustuko lanak egin nahi ditut. Denbora apurra kalitatezko lan bat egiten erabili nahi dut.
PATXI LARRION
40-41

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMUÑOZ2
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazMUÑOZ2
EgileezLARRION1Kultura

Azkenak
Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Eguneraketa berriak daude