Koldo San Sebastian: «Espioitzan, ezkutuan gauza gehiago daude»


1996ko urtarrilaren 21an
Euskal espioitza dokumentalari buruz K. San Sebastianekin elkarrizket
Koldo San Sebastian: «Espioitzan, ezkutuan gauza gehiago daude»
Koldo San Sebastian eta Juan Carlos Jimenezen artean eginiko gidoiarekin, eta Koma produktoraren zigilupean, pantailaratu dute «Euskal espioitza» dokumentala. Bi urte t'erdiko lanak isilean gorde diren hainbat ekintza eta istorioen berri emango digu.
Euskal espia asko izan al ditugu?
Espia famatuak izan dira Euskal Herrian. Espainiako gerran hasi ziren, gero II. Mundu Gerran eta Gerra Hotzean ere izan ziren.
Euskal historia liburuetan beti agertzen dira espioitza zerbitzuak, edozein gauzaren atzean zeuden. Baina oso jatorri xumekoak ziren gehienak; marinelak, abokatuak... Gauza txikiekin hasi eta espia profesional izaten amaitu zuten.
Ideia nondik jaso duzue?
Juan Carlos Jimenezek eta biok gai horri buruzko lan batzuk eginak ditugu, Koma produktorari proposamena aurkeztu genion eta honek ETBri.
Liburuetatik eta testigantzetatik jasotako materialarekin egina dago. Gaur egun antzinako espiak bizi dira, adibidez Caracasen bizi den Jose Mari Ansola, garai bateko espia famatuarekin egon gara.
Zenbat denbora behar izan duzue dokumentala osatzeko?
Urte bat t'erdi. Baina lehenago dokumentazio lana egiten beste urte bete behar izan dugu.
Gaur egungo espioitzaz hogei urte barru egingo al da dokumentala?
Baietz uste dut. Arazo bi daude, lehenengoa dokumentazioa eta bigarrengoa testigantzak, ez baita erraza jendeak berba egin eta bere istorioak kontatzea, sekretismo handia dago. Jende oso zaharrarekin topo egin dugu, 80 urte edo gehiago dutenekin. Hautako batzuek duela 50 urte ez hitz egiteko esan zietela eta orain ere ez dutela hitz egingo esan digute.
Beraz, oztopoak izan dituzue.
Asko, bai asko. Testigantza asko eta garrantzitsuak ditugu, baina garrantzitsuena ezkutuan geratu da. Guk badakigu zelan izan zen istorioa, baina askotan ez dugu lekukorik lortu. Ezkutuan agerian baino gauza gehiago geratu dira.
ARRITXU ZELAIA
49

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazSAN SEBAST1
EgileezELAIA3Komunikabid

Azkenak
Konponbiderik gabeko desoreka?

Ordizian orekara eramango gaituen interbentzio plan berezi bat behar dugu; urteroko matrikulazio lehia eta arriskutik atera, egonkortasuna eman eta herriko ikasleak modu orekatuan batzeko aukera emango digun plana.


Hauteskunde kanpainan isildutako makroproiektuei buruzko eztabaidak

Igande honetan egingo dira hauteskundeak Katalunian, maiatzaren 12an. Procésaren ondorenak eta Carles Puigdemonten balizko itzulerak estali ditu zenbait mintzagai. Baina abian dira bi proiektu erraldoi eta esanguratsu, biak ala biak turismoari estuki lotuak: Hard Rock... [+]


2024-05-07 | Euskal Irratiak
"Zenbat dugun kontatzeko!" Euskal Herriko mapa sortu dute

"Zenbat dugun kontatzeko!" mapa ilustratu bat sortu dute elkarlanean Ikas Bi, Biga Bai, Euskal Haziak, Seaska eta Euskal kultur Erakundeak.


Eguneraketa berriak daude