"Katalunia,Valentziar Herria eta Baleareak nazio bakarra dira"


1995eko uztailaren 30ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Valentziar harrian sozialista eta PPren gorakadak Gobernua molda araz
"Katalunia,Valentziar Herria eta Baleareak nazio bakarra dira"
Eliseu Climent,editorea eta Accio Cultural del Pais Valenciako idazkaria
Accio Cultural del Pais Valenciako idazkaria eta Bloc de Procres Jaume I.eko bultzagileetakoa izateaz gain, bere herriaren etorkizunarekiko konpromezu sakonean murgildutako gizona da. 36ko gerraren garai beroenean Llombain sortua da editore eta liburu-saltzaile hau, eta 54 urte dituela Valentziar Herria eta, oro har, Katalan Herrien berreraikuntza nazionalaren alde egiteak merezi duelakoan dago. Horrexegatik, hain zuzen, bereganatzen ditu eskuin antikatalanaren gorroto sutsuak.
Zer uste duzu azken udal hauteskundeetan eta autonomikoetan PPk Valentziar Herrian lortutako garaipenaz?
Valentziar Herrian PPrekin gertatu dena, oro har Estatuan gertatutakoa da, garaipen itzela lortu duela hain zuzen. Zentzu honetan hemen ez da desberdintasun handirik izan. Dena den, zera azpimarratu gura dut: PPk 47.000 botoko desberdintasunarekin bakarrik irabazi dio. Garaipen hori egon den arren, indar aurrerakoiek emaitza onak izan dituzte.
Ez al diozu beldurrik Generalitate sozialistaren urteetan hizkuntza eta valentziar kulturaren eremuetan izandako aurrerakadek atzera egin dezaten?
Ni ez naiz PSOEren boto-emailea eta, beraz, ez dut alderdi horren defentsarik egin gura. PSOEk egin ditu gauza aurrerakoiren batzuk hizkuntza eta kulturaren alorrean, baina ez gehiegi ere. Baina azkenengo urtean ura lepoan ikusi du eta estrategia aldatu behar izan du, horren santutxoa izateari utzi behar izan dio. Zentzu honetan, sozialista valentziarrek beren jarduera zuzendu eta nazioaren aldekoagoa _nazio katalanaz ari naiz_ den politika egin behar izan dutela onartzen dut. PP, bidenabar, PSOE baino askoz gogorragoa da Espainiaren osaketari dagokionez; dena den, ez dut uste arazo gehiago sortzea gura izango duenik. Gutxieneko lasaitasunaz agindu gura badu, zenbait gairi negu eman beharko die, esate batera valentziar hizkuntza katalana den ala ez gaiari.
Horrek esan gura du Eduardo Zaplana, Valentziako Generalitateko lehendakari berriak eta Unio Valenciana bere kideak, gutxieneko egonkortasunaz gobernatzeko errealitatera egokitu eta elkarrizketatzen ikasi beharko dutela?
Zaplana moderatu egin beharko da, jakin ederto dakielako Valentziar Herrian berak zein bere alderdiak gustoko ez dituzten pertsona asko dauzkatela irakaskuntzan zein sindikatu eta kultura munduan. Baina Zaplana eta bera moduko beste batzuk moderatuak izan arren, ez dakigu zer egingo duen PPk alderdi moduan. Valentziako PP estatu osoko atzerakoienetakoa da. PPren sektore batzuk frankismotik datoz zuzenean, eskuin muturretik, eta ez dute zentrokoago politikarik egiten utziko. Opus Deirekin lotura estuak dituen sektorea ere badago eta hau ez da geldi geratuko. «Las Provincias» egunkaria ere hor dago, bere lerro ultraatzerakoiarekin eta katalanismoaren oso aurkakoa, honek ez die utziko nazionalismoa eta bloke aurrerakoiaren aurkako erasoei. Asko gura izanda ere, Zaplanak ez du samurra izango.
Testuinguru honetan, zein da Unio Valencianaren zeregina?
Iragan hauteskundeetan boto asko galdu dituzte eta jadanik ez dute horrenbeste indar Valentziako Udaletxean. PPk gehiengo nagusia lortu du eta ondorioz Unio Valenciana nahiko bigarren planoan geratu da. Antikatalanismo sutsuaren itzalean hazi den alderdia da, baina orain indar txikiagoa du eta irudi galera handi samarra jasan du.
Zer balorazio egiten duzu, azken hilabete hauetan valentziar hizkuntza eta kulturaren alde izan diren mobilizazio handiei buruz?
Mobilizazio oso baikorrak eta historikoak izan dira. Inoiz ez da, ez horren modu argian, nazio ezaugarrien alde horrenbeste jende mobilizatu. Poliziaren zenbait txostenetan 90.000 manifestariz egiten da berba, eta horietatik 60.000 gazteak. Kalera atera dena ez da bakarrik mundu aurrerakoia izan _nazionalista izan ala ez_, batez ere mundu sindikala, elkarteen mundua eta herritar eta kultur mundua atera dira. Jendea PPk egiten duenaren aurka atera da kalera eta hizkuntza moduko gaia arrazionalizatu gura du. Gaur egun, gaztelera eta katalanaren artean oraindik ematen ez den oreka gura dugu Valentziar Herrian. Gure eredua Euskal Herrikoa izan liteke.
Mobilizazio hauen oraina eta geroa izango al du Valentziako bizitza politikoak?
Nabarmen. Jende asko atera da kalera eta guztiak ez dira, zentzu hertsian, nazionalistak. Gazte jende askoren artean ezin da nazionalismoaz berba egin, ez behintzat Katalunia edo Euskal Herrian ikusten den moduan, baina bai espainiar ez izatearen sentimenduaz. Mobilizazio hauek mugimendu sozial askoz zabalagoaren izebergaren gaina dira, eta gazteek zeregin oso garrantzitsua izango dute mugimendu honetan.
Zer zeregin izan du mobilizazio hauetan Bloc de Progres Jaume I.ak?
Bloc de Progres 1994ko urrian sortu zen, Accio Cultural del Pais Valenciaren ekimenez eta eskuin atzerakoienak herria gehiago espainiartzeko ahalegina, Kataluniari eraso handiagoa egin eta Alacant komunitatetik gehiago aldentzeko saioei erantzun bateratua eman asmoz. Bloc de Progres izan da mobilizazio handi hauen antolatzailea eta bere baitan dozenaka herri mugimendu biltzen ditu, sindikatu guztiak, ezkerreko alderdi nazionalistak eta ez nazionalistak, intelektual aurrerakoiak, unibertsitate mundua, gerra zibil garaiko errepublikazale zaharrak... Nazionalismoa da mundu honen guztiaren gidari, baina guztiak ez dira nazionalistak. Herriak eta aurrerazaletasunak mugiarazten du jende hau dena. Bloc de Progres ez da mugimendu nazionalista, eskema espainiarrik ez duen mugimendu aurrerakoia baizik.
Honek guztiak nazionalismoa mesedetzen bide du, mobilizazio hauekin nazionalismoak jauzi koalitatiboa egin du, zer deritzozu?
Gertakizun hauek Valentziar Herria nazio berberaren zati bat dela _katalan nazioa_ uste duen nazionalismo aurrerakoiaren baloreekin zipriztindu dute gizarte osoa; hori bai, herri horrek baditu ezaugarri bereziak ere eta errespeta daitezen eskatzen du. Zentzu honetan oso aurrerapen garrantzitsuak izan dira Comisiones Obreras edo CGT moduko sindikatuetan, eta baita Izquierda Unida moduko alderdietan, baina ez Anguitazale sektorean. Oraindik nazionalista zehatzak ez diren asko Espainia ez dela egiazkoa ulertzen ari dira.
Egia al da, Katalunia eta Euskadin gertatzen ez den bezala, Valentziako burgesiak historikoki espainiarzale atzerakoienarekin bat egin izan duenez, nazionalismo valentziarra ezkerreko esparru politikoan geratu dela?
Joan Fusterrek zioen legez, Valentzia Herria izatekotan ezkerrekoa izango da, eta bestela ez da izango. Dena den, gure herrian zentzu manchesterianoan ulertzen den burgesiarik inoiz ez dela izan argitu gura dut. Oso jauntxo aberatsak izan dira eta ia beti gazteleraz mintzo izan diren lurjabeak ere bai, baina 70eko urteetan hau aldatzen hasi zen. Prozesu horrexegatik, hain zuzen ere, Valentziar Herrian nazionalista gehienak ezkerrekoak eta aurrerakoiak izan dira.
Zer harreman izan beharko lukete valentziar nazionalistek katalan nazionalistekin?
Nazio bakarra gara. Beraz, Valentziar Herria eta Kataluniako nazionalismoek, baina baita Balearetakoak ere, bat egin behar dugu, gure helburua bera delako: erabateko burujabetza eta Herri Katalanen batasuna lortzea; hori bai, kontuan hartuta nazio beraren barruan, herri bakoitzak bere ezaugarriak, bere erritmoa eta bere prozesua dituela. Ez dira gauzak indartu behar. Katalunia, Valentziar Herria eta Baleareak nazio bakarra gara.
Kultur ikuspuntutik, zer ekarpen egin diezaioke Valentziar Herriak, katalan nazioaren osotasunari?
Gauza asko eta maila askotan. Jadanik ekarpena egiten eta kultur espazioak irabazten ari gara. Valentziar Herria aldatzen ari da eta Printzerriko katalanak horren kontzientzia hartzen ari dira, baina ez guztiak. Komunikazioaren eremuan, katalan eta valentziarrek aurrera egin dugu, orain TV3 _Kataluniako telebista autonomikoa_ Valentziar Herrian ikus daiteke eta STV Kanala _Valentziako kanal autonomikoa_ Kataluniako hegoaldeko zenbait lekutan ikusten da. Berdin gertatzen da «El Tems» informazio orokorreko aldizkariarekin. Jordi Pujol eta Joan Lermaren _Valentziako Generalitateko lehendakari ohia, PSOEkoa_ harreman itxurosoak nahiko lagundu du. Tankeratsu gertatu da Baleareetan Gabriel Canellarekin.
Noizko Herri Katalanak burujabe eta batuak?
(Barre egiten du) Horretan ari gara lanean gutariko asko.
LETONA, Xabier
14-15,16,17

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA
GaiezGizarteaIdeologiakNazionalism
PertsonaiazCLIMENT1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
SOS Arrazakeriak salatu du Polizia manteroei oldartu zaiela Iruñean

Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".


Gasteizko lorezainak greban jarraituko dute sindikatuek Jaurlaritzaren proposamenari uko egin eta gero

ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainak greban.


NBEren errelatorea zigortu dute AEBek, Palestinako genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira

Ondasunak blokeatu eta trantsakzioak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Aitzaki bezala jarri du Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratu"... [+]


Hiru eguneko greba abiatu dute berriz Gipuzkoako erresidentzietako langileek, manifestazio jendetsu batekin

Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.


2025-07-10 | Gedar
Justizia Aranarentzat plataforma aurkeztu dute Bilbon, Poliziaren inpunitatearen eta abusuen aurka

Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.


2025-07-10 | Jauzi Ekosoziala
Norabidea aldatu

Garraioaren sektorea da gaur egun Euskal Herrian berotegi efektuko isurketen erantzule nagusia (%35), energia gehien kontsumitzen duena (%47) eta petrolio kopuru handiena erretzen duena (%74). Gainera beste sektore batzuetan isuriak apurka-apurka murrizten diren bitartean,... [+]


100.000 lirateke Gazan Israelek hildakoak, Britainia Handian plazaraturiko ikerketa baten arabera

Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]


2025-07-09 | Ahotsa.info
Familiek 47 urteko zigorgabetasuna salatu dute Germán Rodriguezen eta Joseba Barandiaranen hilketen ostean

2025ean 40 urte beteko dira Mikel Zabalza hil zutenetik, eta 47 urte Germán Rodríguez eta Joseba Barandiaran hil zituztenetik. Horiek guztiak Estatuko Segurtasun Indarren biktimak dira, eta Sanfermines78 Gogoan elkarteak Espainiako Gobernuari eskatu dio "Estatuaren... [+]


Koldo Garcíaren ibilbidea PSOEtik harago: jipoiak, PPren indultua eta Guardia Zibilaren babesa

2011n PSNren zerrendetan agertu aurretik, ustelkeria kasu batengatik auzipetutako Koldo García barakaldarrak eduki zuen ibilbidea argitara atera du Directa hedabideak: besteak beste, zabortegi bateko segurtasun zaindaria zela pertsona bati emandako jipoia edota... [+]


Netanyahuk eta Trumpek berretsi dute aurrera doala Gazako bi milioi palestinarrak kanporatzeko duten plana

Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]


Pandemia zaharrenaren jatorriaz

541. urtean izurriak Bizantziar Inperioa astindu zuen. Historian erregistratutako lehen pandemiatzat jotzen da, eta luzaroan historialariek uste izan dute Afrikako ipar-mendebaldean izan zuela jatorria.

Baina berriki The Journal of Interdisciplinary History aldizkarian... [+]


Langileak vs. makinak

Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]


Eguneraketa berriak daude