Tiburoi mundua da baina euskal produktua Frantzian sartu behar da


1995eko ekainaren 25ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal produktoak Frantzian sartzeko beharrezkoa dela
Tiburoi mundua da baina euskal produktua Frantzian sartu behar da
Alberto Atxotegi, Cegasa pilen enpresa banatzailea den Garoako geren- tea
Errefuxiatu abiatu zen Ipar Euskal Herrira 1992an eta, beste lagun batekin, Garoa sortu zuen 1974ean, Gasteizen eta Oñatin egiten diren Cegasa pilak Frantzian komertzializatzeko asmoarekin. Azken hamaika urteak Donibane Lohizunen emandakoa, 18 lagun dira eta beste produktu batzuen komertzializazioan murgilduta jada.
Bi lagunekin hasi 1974ean eta gaur egun 18, ez da salto makala.
Gure helburua urtero lanpostu bat sortzea izan da, beti ezin izan dugu bete baina hortxe-hortxe ibilia gara. Miarritzetik Donibane Lohizunera abiatu ginenean, duela hamaika urte, egundoko desberdintasuna nabaritu genuen, guk saldu eta banatu egiten dugu eta horretarako hemengo komunikazio sareek asko laguntzen dute.
Frantziako moduko merkatu gogor batean, jadanik zuen lekua lortu duzue.
Gure produktua hipermerkatu handietan banatzen dugu gaur egun, eta hauetako 10 batek kontrolatzen dute Frantziako merkatua. Pilekin hasi ginen, eta gaur egun ere hori bada gure salmenten % 90, sarea baliatuz beste era bateko produktuak komerzializatzen ditugu: Errioxa eta Nafarroako ardoak, kontserbak, Kas... Euskal Herriko produktuak batez ere eta eremu murritzagoan, Paberainokoa gutxi gora behera.
Nola lortzen da Frantziako pila merkatuaren % 17?
1994ean 120 milioi libera (3.000 bat milioi pezeta) fakturatu genuen piletan. Asko saldu behar da, salmenta tarte estuak, egitura arina behar da, oso profesionala. Ezin daiteke hutsik egin, oso merkatu exigentea baita. Erosketa enpresa handi horiek botere handia dute, politikariek baino gehiago. Tiburoi mundua da baina Euskal Herriko produktua han sartu nahi badugu, hor mugitu behar dugu. Guri dagokigunez, ez dira tronpatzen, badakite Euskal Herrian egindako produktua saltzen dugula.
Zuek Euskal Herrian egindako produktua dela azpimarratu ohi duzue. Adierazpen hori nola hartzen du merkatuak?
Euskal Herrian egina da, beraz zergatik ez jarri Pays Basque, inongo lotsa gabe? Lehen exigentzia prezioa da, gero kalitatea eta zerbitzua, hori da garrantzitsuena.
Pilez aparteko gainerako produktu horiei zer etorkizun ikusten diozue?
Kas adibidez, hemen gogoratzen dute, ez edariagatik, sasoi bateko txirrindulari taldeagatik baizik; gure ingurunean sartzen ari gara baina Frantziako merkatu osoan hedatzea ez da samurra izango. Ardoei dagokienez, eurek ere ardo ona dute nahiz eta gero eta lehiakortasun handiagoa duten; batez ere saltzaile onak dira, ardoa perfumea bailitzan saltzen dute.
Iparraldean, euskal produktua izateak ba al du eraginik eroslearengan?
Lehenbizi beti prezioa da, baina bai. Nire ustez horrek alde bietarantz funtzionatzen du, Iparraldetik Hegoaldera eta alderantziz. Hemen elikadura mailan produktu onak egiten dira eta apurka Hegoaldera sartzen ari dira. Bertako produktua kontsumitzeak lehentasunezkoa behar du.
Nola ikusten duzu Herrikoaren egoera?
Oso lan ederra egin du eta lan asko sortu. Azken batean bere gauzarik interesgarriena bertako jendearen elkartasunetik sortu dela, batek 5.000 libera eman, besteak 10.000... Herrikoak hemen kokatu nahi zuen gazte jendea asko lagundu du, mailegu merkeak emanez, garantia gutxiago eskatuz... Gero negozio handiagoetan sartu da baita ere, SEIrekin adibidez... SEI arazoekin ibili bada ere, horrek ez du zalantzan jartzen Herrikoaren lana. Herrikoak aurrera jarraituko duelakoan nago, lan oso ona egiten du.
Laster Ucin etorriko da Baionara, zer esanahi du horrek zuentzat?
Oso garrantzitsua da, hemengo industria komertzializazioan jardun baita batez ere, nahiz eta apurka trans-formazioari eta fabrikazioari ere, Sokoaren kasua adibidez, heltzen ari zaizkion. Ucin berrikuntza da hemen, lantegi handia da eta ezin da ulertu politikariek nola esan dezaketen, «hemen ematen diogunarekin, eta Frantziara joan da». Hori lotsagarria da. Hona etorri bada azpiegiturengatik eta dagoen laguntzagatik da: kaia, trena bertaraino eraman, argindarra merkeagoa... Beste batzuk ere animatuko direla uste dut. Hemengo enpresa handiak multinazional frantsesen sukurtsalak dira eta euskal industria hemen sartzea, herri ikuspegitik, oso interesgarria da.
Zein eragin izan du hemengo merkatuan pezetaren debaluazioaren kontuak?
Komertzio munduan nabaritu da, 80ko hamarkada bukaeran eta 90ekoaren hasieran pezeta indartsu --artifizialki mantendua-- ezagutu genuen eta hemengo merkatarientzat hori negu eta udako olentzeroak izan ziren. Orain, libera bost ogerlekotan, lehen jartzen ez ziren ikurrinak jarrita ere, aparkalekuak hutsik. Orain konturatu dira, beren bezeroen zati handia Hegoaldekoa zela. Horrek hausnarketara eraman behar gaitu bi aldeen harremanei buruz.
LETONA,Xabier
22,23

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazATXOTEGI1
EgileezLETONA1Ekonomia

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude