Harremanen Mundu Txiki Hori Distantzia Motzetik Begiratuta


1995eko ekainaren 25ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Arantxa Iturberen azken liburua
Harremanen Mundu Txiki Hori Distantzia Motzetik Begiratuta
Arantxa Iturbek "Lehenago Zen Berandu" Liburua Plazaratu Du Alber- daniarekin.
Bere bigarren liburua plazaratu du Arantxa Iturbek. Aurrekoaren antzera narrazio laburrak idatzi ditu, hamahiru guztira, bizi-biziak, hizkera zuzenekoak, begietatik ere sartzen direnak, harremanen inguruan. Bizitzan askotan konturatu gabe pasatzen diren kontuak interesatzen zaizkio idazleari.
UTZIKO al digu Arantxa Iturbek pasarte baten bidez «Lehenago zen berandu» liburuaren berri ematen:
--Dolores, mesedez. Hitz egin dezagun. Hanka sartu nuen, badakit, oso gazteak ginen eta nik ez nekien zertan ari nintzen. Baina orain...
--Orain joan egin nahi dut.
--Barkaidazu.
--Ez dago zer barkaturik.
--Zure ondoan bizi nahi dut...
--Lehenago zen berandu...
Beranduegi. Harremanen inguruan zorroztu du bere luma idazle alegiarrak, desinkronizatuta (halaxe esatea du gustuko berak) bizi garela adierazteko:
«Askotan, eta ez maitasun kontuetan bakarrik, bi pertsonaren momentuak batera etortzea oso zaila izaten da».
Honen harira dator, hain zuzen ere, titulua.
Egun bizi ditugun korapilo handiak alde batera utzi eta, bizitzan hainbatetan konturatu gabe pasatzen diren gertaerei erreparatzen die liburuan, beti ere distantzia motzetik eta mugimendu guztiak jasoz:
«Jendearen erreakzionatzeko moduak interesatzen zaizkit; modu batzuk oso zinematografikoak dira, liburuan agertzeko politak oso, eta horiek asmatzen primeran pasatzen dut».
Jendeak ohean dauzkan eztabaidak (edo sexuen arteko guduak), kasualitatez gertatzen direnak... «mundu txiki hori» azpimarratu nahi duela dio Arantxa Iturbek.
Harremanen mundu txikian zehar egiten duen bigarren bidaia da, nahiz eta berak dioenez, duela hiru urte kaleratutako «Ezer baino lehen» eta «Lehenago zen berandu» modu ezberdinean prestatu dituen:
«Lehen liburua kasualitatez atera zen, lehiaketa pare batera aurkeztu, suertea izan, irabazi, gero enkarguzko lan batzuk jaso, haiek egin, argitaletxeari gustatu, eta horrela. Oraingoa ezberdina izan da: urte t'erdian ezer idatzi ez eta, animoz bete ondoren ekin nion, nahi nuelako eta nire kabuz, inongo enkargurik gabe».
Astebururo aritu da, ordenagailuaren aurrean eseri, eta berezkoa omen duen gaiztakeria puntu horrekin, istorioak makinatzen. Ez zaizkio gauzak erdizka uztea gustatzen. Odol berokoa izaki, tik-tak batean egin ditu ipuinak, hasi eta bukatu.
Eszenaz betetako liburua
HALAKOXEAK dira testuak, arinak, tik-tak batean irakurtzen direnak:
«Eszenaz betetako liburua da, begietatik ere sartzen dena, elkarrizketa askokoa, gidoi baten itxura hartzen du hainbatetan».
Arina aipatu dugu baina, ez du berak oso gustuko hitz hori, aurreko liburua definitzeko orduan ere askotan erabili zela eta, ematen omen zaion zentzu peioratiboaz kezkatuta baitago:
«Arina dela esaten denean, bizkorra, freskoa... pisua ez den zerbait dela ulertzen dut, baina badirudi, literaturari dagokionez, beste zeozer azpimarratzen dela adjetibo honekin».
Hala ere, harro defenditzen du egin duen aukera, aurrekoan aldarrikatu zuenaren antzera «Lehenago zen berandu» liburua ere hondartzan irakurtzekoa dela esanez:
«Nik oso gustura irakurtzen dut hondartzan, eta asko eskertzen dut hiru folio irakurri, istorio bat hasi eta bukatu, eta ingurura begiratzea. Hori da nik aukeratu dudan estiloa eta zain nago kontra dauden guztiek zer esaten duten».
Behingoz etiketak utzi eta egindakoa baloratu diezaioten nahi du:
«Duela hiru urte, liburua baino neska, gaztea eta berria nintzela azpimarratu zen. Oraingoan, horiek guztiak ahaztu eta hartu dudan bideaz hitz egin dadin nahi dut».
PETRIKORENA, J.J.
42-43

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakITURBE7
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazITURBE7
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude