RUBEN BELOKI

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ruben Beloki pelotariari elkarrizketa
RUBEN BELOKI
"Etorkizunean pilotak tenisaren moduan funtzionatu beharko luke".
Aitzina zetorrela jakinda ere, gehienok ezustean harrapatu gaitu gazte honen jokoak. Inaxio Errandoneak 'konpontzen' ez baldin badu historiako txapeldunik gazteena izan daiteke. Finalaz eta pilota munduan bizi den aldaketaz mintzatu gara.
Burlatako eskolan hasi zinen. Egun ez al dira haurrak gehiegi behartzen? Zure kasuan nola bizi zenituen pilota eskolako garaiak?
Presioaren afera gurasoen zein monitorearen esku dago. Garai hartako oso oroitzapen onak ditut, aita eta monitorearekin herriz herri jokatzen jardutea oso gustagarria baitzen niretzat. Mutiko bat edo gaztetzo bat behartzen ez baduzu, besterik gabe jokatzera eramaten baduzu, oso gustura joan ohi da; behartuz gero mutikoak pilota uzten du. Mutiko zarelarik, inguruan duzun giroa erabakigarria izaten da.
Bartzelonako Olinpiadetan urrea irabazi ondoren, Val d'Ebron-go frontoiez liluraturik etorri zinen.
Val d'Ebrongoa izugarrizko aldaketa izan zen. Kasik ez genuen frontoi berderik ezagutzen, eta frontoi zoragarria topatu genuen bertan. Telebistako kamerentzat pentsatua zegoen; esate baterako, bai txapapean eta bai errebotean gelatxoa zegoen kamerentzat. Kirol arloari dagokionez Bartzelonan irabaztea baino, hemen aukeratu izatea zen zailena.
Frontoi berdearen pilpilean dagoen eztabaida da egun. Erraz onartuko al dira berezitasun horiek?
Aldaketak, usu, ez dira erraz onargarriak izaten. Lehen frontoi zuria nahiago nuen baino dudarik gabe telebistarako hobe da pilota zuria izatea. Nere idurikoz, profesionalok erabiltzen ditugn frontoi guztiak aski fite margotu beharko lirateke jendea ohitu dadin. Seguraski urte batzuen buruan pilota leku zuriak ahaztuak izanen ditugu. Gainera, pilota eta margoaren aukeraketa kontu haundiz egiten baldin bada gaur egun bezain ongi joka daiteke. Bilboko Deportivo frontoiaren kasuan desberdina izan daiteke, palaz jokatzeko pentsatua bait da, baina berritasunak Atano III, Ogeta, Labrit edota Adarraga frontoietan oso emaitza ona emanen ditu.
Horrelakorik ikusiko al dugu Eibarko Astelenan?
Ezetz uste dut. Astelena oso plaza tradizionala da eta urteak igaroko dira hori margotu arte. Pilota munduaren zenbait sektore ez dira batere ados berritasun hauekin... Zenbait sektore tradizional, kazetari batzuk barne ez dira berdez margotutako frontoiaren, pilota txuriaren edota pilotariek publizitatea eramatearen aldekoak. Alta, pilota modernizatu, pilotariak joku honetatik bizitzea nahi badugu, dirua nonbaitetik lortu behar da.
Asegarce entrepresak pilota futbola edota tenisa bezelako kirola bihurtu nahi du. Ikuskizuna ez da ezertan aldatu behar, pilotariak hobeki irabaziko du eta pilotan buru belarri sartuko da, egun suertatzen den moduan. Emaitzak hor daude, pilotariok fisikoki hobeki prestatuak gara eta pilotaren maila oso ona da. Prestakuntzan ere bizi izan da aldaketa garrantzitsua. Fernando Arretxe edota Retegi II bezelako pilotarien adibidea hor dugu.
Hala ere, prestakuntzaren arloan, pilotarien dohaiak azaleratzen al dira? Inoiz ez al da pilotaria gehiegi behartzen?
Prestakuntza norberak dituen dohaiak bultzatzeko balio behar du, eta aldi berean okerrak zuzentzeko. Julian bezain azkarra izatea edota pilotari Ladisek bezain ongi jotzea ezinezkoa baita. Horretaz gain preparatzailearen zeregina funtsezkoa da. Hala ere, garrantzitsuena teknika izatea eta pilotan jokatzen jakitea da. Gaur egun prestakuntzak sekulako garrantzia du, agian, garai zaharretan garrantzia txikiegia ematen zitzaiolako. 'Mendia eta txuletaren garaiak' igaro dira dagoeneko; beti ere, oraingo gure dietan ez da arras berezia.
Gero eta jaialdi gutxiago daude eta daudenak txapelketa eta ferien itzalean. Ez al da gehiegizkoa azken bi hauek egun duten garrantzia?
Etorkizunean pilota tenisaren antzera funtzionatu beharko luke, non urte osoan txapelketaz josirik dagoen. Pilotaria festibalean ez da txapelketetan bezain motibatua kantxaratzen. Hala ere, urte osoko lehia hori arriskutsua da.
Urte honetako txpelketan final erdietara lau atzelari iritsi dira. Julian Retegiren jokoa ordezka dezakeen inor ikusten al duzu?
Nire irudikoz Eugi urte batzuen buruan bi hoberenen artean egongo da. Horrez gain Armendariz edota Nagore oso onak dira buruz burukoan aritzeko baina Julian bezelako pilotaria sortzea oso zaila ikusten dut. Hoberena izan da. Gainera, egun txapela inoiz baino garestiago dago. Errazago irabaz daiteke, hiruzpalau partidu besterik ez baitituzu besterik jolastu behar. Baina txapelduna suertatuta ere, partidu kopuru bera jokatu behar da hurrengo urtean. Sistema zaharrean txapeldunak partidu bakarra zuen, agian zaila prestatzeko, baina orain lesioa edota eskuetako-mina izatea maiz gerta daiteke.
Hala ere, joko motaz ari naiz, orain zailago baitirudi aurrelari bat txapeldun izatea. Azken urte hauetan eskuz banakakoan besagaina nagusitu da; alegia, botean gero eta gutxiago jokatzen dela. Botean jokatzeko oso zango azkarrak behar dituzu izan. Nik ez dut beste batzuek duten bizkortasun hori eta Arretse bezala airez defenditzen naiz. Azkaratek berak sotamanoa maiz erabiltzen zuen, eta denboran urbilago hor dugu Joxean Tolosaren adibidea ere. Eugik Julianen joko-modu bera dauka, baina honek airez defentsa ona dauka. Egun, bistan da, defentsa hori gabe jai duzu.
Txapelketan erabiltzen den pilota sobera bizia den ustea zabaldu da. Zer deritzozu horri?
Beti izan dira pilota indartsuak. Nik uste jendeak pilota indartsua bote haundiko pilotarekin nahasi egiten duela. Egun bote haundikoa da gehien erabiltzen den pilota. Nire jokorako indartsua nahiago dut, behetik harrapatzeko moduko pilota, sotamanoz sartzeko. Materialaren aferan beti izanen dira desadostasunak, baino saskian pilota desberdinak egon behar dira, partidua arras aldatzen bait da bat ala bestea aukeratuz gero. Eta hori ere gure jokoaren saltsa da.
Zure jokorako ez al zen arriskutsuagoa Galartza arerio izatea?
Lehengoan Errandoneak frogatu zuena ikusita, ez. Galartza ez dago bere sasoi punturik hoberenean. Inaxiok ez zuen sekulako partidua jokatu, baina ez zuen behar izan ere. Jokatzen uzten dizun pilotaria da Errandonea, zure jokora egokitzen dena: gehiago jokatzen baduzu berak ere gehiago jokatzen du. Beraz, gustiz gainditu behar duzu bera menderatzeko. Gainera, duen adina dela eta tinko eutsi dio aukera honi, bi urte barru agian ez baitu horrelako aukerarik izango. Finalean, partiduari Galartzak eman ziona baino erritmo biziagoa ematen saiatuko naiz.
Bi paretekoa Errandoneak ezin hobeki menderatzen duen jokaldia da. Ba al duzu ezer berezirik horren kontra?
Aurreko koadroetan mantentzen bada bi paretekoa botako du, eta nire kontra gehiago, tantoa amaitu nahiko duela uste baitut. Oso teknikoa da. Bera menderatzen saiatuko nahiz nire gibelean mantenduz, eta aurrean jokoa mozten badu airezko defentsa erabiltzen. Eskuz banakakoa arrunt sinplea da: arerioa gibelean mantenduz gero, gehienetan partidua zuretzat izaten da.
Aldageletan, psikologikoa alorrean partiduak irabazten zuen 'maisua' ezagutu dugu. Orain arte txapelketan ikusitakoaren arabera ez du ematen giroak eta inguruak zuregan sobera eragin duenik, baina...
Baliteke, ez baitut inoiz horrelako finala jokatu. Final batean parte hartu duten pilotari guztiek oso gauza berezia dela diote. Ahalik eta lasaien egonen nahiz, nire jokoa egiten saiatuz. Bai fisikoki bai psikologikoki ongi nabil. Aukerak profitatu egin behar dira. Ez dut sobera presarik txapela irabazteko, baina jakin badakit hurrengo urtean Arretxe, Eugi edo dena delakoaren kontra jokatu beharko dudala eta partidu horiek oso gogorrak izaten dira.
Hori esaten duzularik, Ladis Galartza al duzu buruan?
Arrazoi duzu. Finalera 20 urterekin iritsi eta bere lehenbiziko txapela 30 zituelarik irabazi zuen. Gaur egun pilotariak oso ongi prestaturik egon ohi dira edozeinek irabaz dezake. Duela zenbait urte, Retegi, Galartza eta Tolosa beste maila batean zeuden, baina orain taldetxo hori zabaldu egin da eta, horrez gain, gazteak aitzinatzen ari dira apurka.
Zenbaiten ustez profesionaletara gazteegi pasatu zineten.
Gure garaian afisionatuetan oso maila ona zegoen. Profesionaletara goi mailan jokatzeko esperantzaz pasatu behar da, ez dago bigarren mailan gelditzeko usterekin pasatzerik. Profesionalen maila oso gogorra da, bigarrengo edozein atzelarik irabaz zaitzake. Ni 17 urte nitularik pasatu nintzen, eta urrats hori une egokian eman nuelakoan nago. Beste batzuk, aldiz, beranduago pasa eta oso maila onean ari dira; Armendariz da konparazioa. Afizionatuetan hoberenetakoa izan behar duzu eta hala ere goian egoteko asko sufritu beharra dago. Orain dela 2 urte Patxi Eugiren kontra, eta pasatu den urtean Inaxio Errandonearen kontra buruz buruko txapelketan, edota Julian Retegi lagun nuela Titin eta Arretxeren kontra bi-biko finala galdu nuenean nahigabe handia artu nuen.
Patxi Larrion.
26-30

NORTASUN AGIRIA:
Burlatan jaioa, 74-ko abuztuaren 8-an. Lopez Vallejo Osasunako atezainarekin Espainiako azpitxapeldun izan zen. UBI-ko bi asignatura gaindituta ikasten jarraitzeko asmoa dauka. Zaletasunak: zinema bereziki, musika eta mendiarekin batera. Debuta egin zuen garaian izerdia zela eta ez zuen takoekin asmatzen, baina pegamentu bereziak konpondu zuen afera. Hondatuta egonda ere begikoak dituen pilotari-arropak ez ditu edonola aldatzen. Txapelketa garaian ez du gozorik jaten. Julen Salaberria lagun zuela binakako txapelketan finalerdietara heldu da aurten. Errandonea gaindituz gero inoiz izan den txapeldunik gazteena bihurtuko da.

Gaiez\Kirola\Pilota\Pilotariak
Pertsonaiaz\BELOKI5
Egileez\LARRION1\Kirola

Azkenak
Nazioarteko martxako euskal herritarrak Kairotik
“Gu atxilotzen ari dira martxarekin fokua Palestinan jartzen ari zelako”

Kairoko hotel batetik hitz egin du ARGIArekin ostegun goizean Pili Revilla gasteiztarrak. “Edozein momentutan atxilotu gaitzakete”, adierazi du. Solasaldiaren unean Euskal Herritik joandako bost herritar daude atxilotuta, eta nazioarteko dozenaka. Arreta Palestinako... [+]


2025-06-12 | ARGIA
Gazarako Martxan parte hartu behar zuten herritarrak atxilotzen hasi da Polizia Kairon

Ekainaren 13an hasi behar duen Gazarako Martxako partaideak atxilotzen ari da Egiptoko Polizia, tartean hainbat euskaldun. Israel Gazan egiten ari den sarraskia salatu eta korridore humanitario bat ireki dadila eskatzeko abiatu dute ekimena mundu osoko 3.000 herritarrek. 


2025-06-12 | Sustatu
YouTubek isil-isilik aldatu ditu gorroto politikak eta genero identitateari babesa kendu

Urte hasieran gertatu zen, urtarril eta otsail artean, Donald Trumpen bigarren agintaldia hasi zenean eta DEI politiken kontrako gurutzada hasi zuenean hark. Baina ez zen izan prentsa-ohar edo iragarpenik. Erabilpen baldintzetan, norbaiten "genero identitatearen eta... [+]


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Inguma datu-base berritua aurkeztuta ekin die UEUk aurtengo ikastaroei

Udako Euskal Unibertsitateak hogei jardunaldi eta topaketa antolatu ditu ekainaren 11tik hasita hilabete batez, hausnarketarako bide emateko eta "arnasgune akademikoa" izateko helburuarekin. Inguma datu base berrituan unibertsitate mailako jakintza alor ugaritako ia... [+]


Lanbide Heziketa Dualaren “gezurra” salatu eta egoera aldatzeko eskatu du irakasle talde batek

Espainiako Lanbide Heziketaren legeak egoera larria ekarri duela iritzita, kezka nagusiekin manifestua idatzi du irakasle talde batek eta jasotako sinadurak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzari. “Joan garen ikastetxe guztietan bat egin... [+]


“Lokalizatuta dauden epigrafeak leku batean biltzeko ahaleginik ez da egin”

Iragan udazkenekoa dugu liburua: Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (Nabarralde, 2024). Historiara jo du berriz Juan Martin Elexpuru idazle eta filologoak, eta argira ekarri euskarak epigrafian egina duen bidea, utzia duen aztarna, orain artean inork egin... [+]


Debako liburutegian haurrek jasaten duten diskriminazioa ezabatuko dute

6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin zuten egon Debako liburutegian, eta egoera hori aldatzeko borrokan aritu da herriko ama talde bat. Udal gobernuak jarrera aldatu eta onartu du herritar guztiek, duten adina dutela, nahi dutenean egon ahal izatea liburutegian... [+]


Beste bi torturatu aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Guillermo Garcia eta Ioseba Pagola “giza eskubideen urraketen biktima” izan zirela aitortu du gobernuak. Egiaren Garaia Da plataformak “positiboki” baloratu ditu beste bi aitortza hauek.


Naparrari buruzko ‘16.060 egun’ dokumentala ikusgai, desagertu zela 45 urte igaro direnean

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]


92 urteko gizon bati kartzela zigorra ezarri diote, zaintzaileari sexu erasoak egiteagatik

Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


Eguneraketa berriak daude