"Ezkorra naiz: herrien askatasuna gero eta gezur handiagoa da".


1995eko maiatzaren 07an
Luis Fernandez kazetaria-ren liburu berria
"Ezkorra naiz: herrien askatasuna gero eta gezur handiagoa da".
Luis Fernadezek "Tetris" liburua kaleratu du Elkarrekin
Kazetaria dugu Luis Fernandez, euskal prentsan lerro asko egindakoa, ARGIAn, «Arrasate Press» eta «Euskaldunon Egunkaria»n. Horietarik hainbat bildu ditu liburuan. Estilo zorrotzekoa, zirikatzailea, hainbat topiko astindu eta ideia proposatu ditu lehen liburuan.
Liburuak bi parte ditu. Aurretik argitaratutako kazetari zutabeek osatzen dute lehen atala, eta artikulu berriak diren lerro solteek bigarrena. Batzuen eta besteen artean zer antzekotasun eta diferentzia daude?
Lerro solteak sakonagoak dira, zutabeen aldean perspektiba gehigorekin idatziak, saiakera modukoak. Gai berak jorratzen ditut, baina, bi ataletan.
Liburuan badago ideia nagusi bat, Berlingo harresia erori zenetik ez dagoela munduan gertatzen direnak esplikatzeko eskema bat, eta Tetris jokoan bezala, adi ibili behar dugula pieza bakoitza bere lekuan ondo kokatzeko. Zuk nola kokatzen dituzu nazioarteko pieza nagusiak?
Nahiko ezkorra naiz. Berlingo harresia ireki zenean Europak hobera egingo zuela uste nuen, zenbait herrik, Lituaniak, Esloveniak, eta bestek, askatasuna lortuko zutela... baina gauzak ez doaz bide horretatik. Mundua gaiztotzen ari da, Afrikan gertaera negargarriak bizi dira, eta larriagoak ikusteko gaude. XXI. mendean egoerak txartzera egingo du gainera, hemendik ehun urtera teknologia nuklearra edozein tontoren esku egongo da...
Europan gertatu direnak beraz, beste ikuspegi batetik ikusten ditut orain: herrien askatasuna gero eta gezur handiagoa da, ekialdean eta nabarmendu denez. Ekialdean sistema zaharra desagertu da, eta gauetik goizera herri batzuk independenteak bihurtu dira, baina ez da hautu propioa izan. Autodeterminazioak ez du zeregin handirik izan ekialdeko prozesuan, eta daukaten panorama politikoa gangsterismo hutsa da. Hemengoa ere bai. Sistema demokratikoa lapurren agintean oinarriturik dago.
Nazioarteko ikuspegia jorratzen duzu, baina beti ere Euskal Herriari begira ikasgaia jasoz. Euskal Herrian ere ezkor izateko arrazoirik ba al dugu?
Hemen gero eta okerrago gabiltza. Bakeaz mintzatzen gara, baina gertuago gaude jendeari gurpilak buruan jarri eta su ematetik. Bide hori daramagu. Gero, hemen nazioarteari ez zaio batere arretarik jartzen. Gure gatazka politikoan kateatuta bizi gara, eta dena ikuspegi tonto horrekin ikusten dugu; eta gainera uste dut ikuspegi horrek ez duela berebiziko garrantzirik Euskal Herriaren iraupen propioarentzako. Iraupena hizkuntzaren eta kulturaren mailan jokatuko da, eta honi gutxik egiten diote kasu.
Testuetan erosokeria intelektuala astindu eta topikoei aldegiteko joera nabari zaizu. Intelektualen koadrila topikoetatik elikatzen delako, edo?
Topikoak ez dira intelektual koadrilarenak, jende lauarenak baizik. Kalean daude. Liburuan topiko arruntak astintzen ditut. Gehiago irakurriko bagenu, eta munduan zer gertatzen den hobeto jakingo bagenu... baina Euskal Herrian jatorra izatea ezjakina izatea da. Eskolan nota onak ateratzen genituenak txarto ikusiak geunden.
«Footing egiten dutenak tontoak dira...» moduko esaldi probokatzaileak aurki daitezke liburuan. Zeren bila zabiltza zirikatuz?
Izaeraz naiz horrela. Gustukoa dut nik idatzitakoen inguruan erantzuna jasotzea, eta horretarako modurik onena kolpatzea izaten da. Gauzak argi esan behar dira gainera, eta nik tontokeria asko ikusten ditudanez, aurpegira botatzen ditut.
Lerro solteen atalean proposamen praktikoak aipatzen dituzu. Horietarik bat multikulturalismoaz mintzo da. Zertan da fenomeno hau?
Amerikan gai honen inguruan eztabaida oso indartsua dago, eta Europara zabaltzen ari da. Kultura nagusi baten moldeak hautsi behar direla dio, eta kulturak sustatu behar direla, ez gutxiengoenak bakarrik, elbarrituena, emakumeena, edo ilea kolorez ematen dutenena... Eztabaida atomizazio absurdo bateraino lerratzen ari da. Hala ere, arriskutsuagoa da multikulturalismoaren aurkako jarrera, unibertsalismo jakobinistarena, kultura unibertsala bakarra dela eta partikularismoak zatiketa eta arazoen sorburua direla dioena. Hemen hori Savaterrek defenditzen du.
Euskaldunok badugu gure kultura eta mugak defenditu eta zehazteko eskubidea, eta euskaldun eta baserritar izanda Frantziako filosofo gorenak bezain unibertsal garela aldarrikatzekoa, eta hau guztia bateragarria da unibertsal izatearekin.
Autodeterminazioaz ere mintzo zara, eta abertzaleen jarrera hegemonikoaren aurka, faltsua delakoan.
Zer autodeterminatu behar da hemen? Nori aitortzen zaio eskubidea? Autodeterminatuko bagina ere, multzo guztiaren %25 izango ginateke euskaldunak, egun dugun indar bera izango genuke beraz, eta hori horrela onartu beharra dago. Ni gutxiengo sentitzen naiz. Baina politikoek hau ez dute ikusten, eta ez dakit ba ote dakiten nor den euskalduna, nor abertzalea, nor vascoa...
Gutxiengoa garela onartu eta horrela onar gaitzaten lortu behar dugu. Euskal Herrian euskara ez da guztion ondarea, euskaldunona baizik (hemen euskaldunok ezin dugu euskaldunak garenik esan, eta edozeinek esaten du denon patrimonioa dela), eta guk ordezkatzen dugun gizartearen zati txikiari hizkuntz eta kultur eskubide batzuk dagozkio. Euskararen kontrolak gure esku behar du.
«Politically correct» deitzen dena edo komunikabideetan, hezkuntzan eta hizkeran transmititzen diren joera nagusiak aipatzen dira azken atalean. Zer nolako tratua jasotzen dugu euskaldunok alorrotan?
Oso modan daude gauza hauek: gurea zer da gizartea edo sozietatea? Batzuek esaten dute sozietatea esan behar dugula, eta gizartea baino pertsona. Hizkeran horrelako joera politikoa mantentzea ondo dago. Irainetara heldu beharrik ez dago. Hala ere, oso puntu arriskutsuetara ere iristen ari gara. Euskaldun batek ezin du «beltz» hitza aipatu. Berdin da zer esaten den ere, «beltz» hitza aipatuz gero arrazistak bihurtzen gara, tabu horretaraino iritsi gara. Espainolek kontrolatzen digute hizkera politikoa zuzentasun politikoaren tamiz horrekin.
PETRIKORENA, J.J.
41-42,43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakFERNANDEZ3
PertsonaiazFERNANDEZ3
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude