Mikel Laskurain: "Arratsalde osoa ikasten eman beharra da aspergarri- ena".


1995eko martxoaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mikel Laskurain aktoreari elkarrizketa
Mikel Laskurain: "Arratsalde osoa ikasten eman beharra da aspergarri- ena".
Orain arte paper txikiak egin izan ditu Euskal Telebistako telesailetan, baina azken boladan ia egunero sartzen da Euskal Herriko etxeetan. «Goenkale» saioko Puskas eta «Baietz barrez lehertu» saioko taxista dugu Mikel Laskurain bergararra.
Azkenaldian asko ikusten zaitugu telebistan.
1994. urtea suertekoa izan dut lan kontuetan. «Hor dago koxka», eta taxia eta «Goenkale» segidan. Baina gure lanean gora-behera asko izaten dira, inoiz ez daukagu bizitza guztirako kontraturik.
Gogorra al da egunero kapitulu bat grabatzea?
Nahikoa lan. Sekuentzia asko jarraian egokitzen direnean batez ere. Grabazioa segituan pasatzen da, baina arratsalde osoa ikasten eman beharra da aspergarriena. Dena den, oso eskola ona da ia egunero kamera aurrean jartzea.
Zein nahiago duzu, telebista ala antzerkia?
Udan antzerki obra egiten hasiko gara eta noiz helduko desiratzen nago. Baino telebista piska bat egitea ere ondo etortzen da, poltsikorako gehienbat. Hala ere, zinema nahiago dut, erritmo eta giro desberdinak dauzka. Hemen denbora guztian plato barruan zaude, eta han, hotza egiten badu hotza egiten du eta euria dagoenean euria. Situatzeko askoz ere errazagoa da. Telebistan dena askoz ere faltsuagoa da.
«Baietz barrez lehertu»ko esperientzia nolakoa izan da?
Berria, batez ere. Kale-antzerkia egina neukan eta bazegoen halako espektakulu bat jendearekin harreman asko, inprobisazio asko zegoena. Harekin emanaldi asko egin genituen eta eskola moduan ondo etorri zitzaidan. Jendeak ezagutuko ninduela uste nuen, baina ez zen hala izan. «Hor dago koxka» saioak publiko gaztea zeukan eta taxia ez du jende gazte askok hartzen.
GERRA, Ainhoa
55

GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
PertsonaiazLASKURAIN2
EgileezGERRA1Komunikabid

Azkenak
Eguneraketa berriak daude