"Euskal estatuak etorri behar du, borrokan segitzea da kontua".


1995eko martxoaren 12an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Julen Kaltzada-ri elkarrizketa
"Euskal estatuak etorri behar du, borrokan segitzea da kontua".
Julen Kaltzada
Burgosko auzian epaitutakoen artean zegoen Busturian jaio eta bizi den Julen Kaltzada. Euskararen aldeko herri mugimenduan murgildu zen, AEKn, eta bere barruko guztia eman, lehen Korrika haren asmatzailetarik izanik. Adimen zorrotza du, eta itzala, Julenek.
Aurten beteko dira Burgosko Prozesuaren 25 urte. Balantzea egitea gaitz egiten den arren, antzeko zerbait egingo zenuke?
Franco hil zenean, espainiarrek lortu zuten eurentzat demokrazia; beraiek esaten zutenez, antifrankistak ziren, eta Franco desagertu zenean, nahiz eta beraiek ez bota, beraien lorpenik handiena betetzat ematea normal ikusten dut. Gure problematika herri honek bere nortasuna eta bere eskubideak berreskuratzea zen; eta hori Euskal Herriak ez zuen lortu.
Beraz, hemengo borrokalari askok, gehienek, dezepzio handia izan zuten, Espainiako demokraziak eurek eskatutako eskubideak ematen ez zizkielako. Demokraziak ez zion erantzun Euskal Herriari, eta engainatzen saiatu zen, Estado de la Autonomias horren bidez. Hori sortu eta borrokak jarraitu zuen. Zatitu egin zuen Hego Euskal Herria, Euskal Herriari bere eskubideak eman barik.
Ikusten diren arazo korapilotsuak, aldiz, Nafarroa lehen, Araba orain... zatiketa, oro har.
Demokraziak, Espainiakoak, sartu nahi izan dion ziria da hori, eta hori ikusita batzuek borrokan jarraitu dute. Eta demokrazia hori usteltzea ere lortu dute.
Desagertutzat ematen duzu demokrazia?
Usteldutzat. Beraiek esanda ematen zuen munduko gauzarik inportateena giza-bizia dela. Gero konturatzen zara beraiek direla GAL sortu eta jendea hil dutenak. Azkenean Ezker Abertzalean esan izan diren eslogan batzuk egia ere ez dira. Esan izan da «PSOE GAL, berdin da». Baina PSOE txarragoa da GAL guztiak baino, GAL bera baita, gehi lapurreta guztiak, gehi prentsan daraman propaganda bera, gehi...
«PSOE hiltzaile, PNV laguntzaile», hori ere ez da egia, ze EAJk Ertzaintza preparatzen du jendea hiltzeko, hiltzen laguntzeko barik. Esloganak labur geratu dira.
Aspaldion, Ordoñez hil eta gero batipat, ahots kritikoak aditu dira ezkerreko abertzaleen artean; Julen Madariagarena, adibidez.
Iritzi ezberdinak HBren barruan eta beste edozein lekutan egotea aberasgarria da. EAJk esaten badu «estar cómodos en España» nahi dutela, guk esan beharko genuke iritzi guztiek egon beharko luketela eroso Ezker Abertzalearen barruan, HBn. Gardentasuna eskatzen diegu besteei, eta gardentasuna izan behar dugu gure barruan. Ezker Abertzalearen barruan lan egin beharko litzateke alde horretatik.
Baina esaten dena da, iritziak noiz edo nola bota, arerioari mesede egitea izan daitekeela.
Honen errua demokrazia ustelarena da; paperetan dagoena egiazko balitz, ez lukete hala erabiliko inoren iritzirik. Dena dela, luzarora ona izango da iritzi kritikoa agertzea, gero ez dutelako mainobratzeko erarik izango. Adibidez, Garmendiak ETA kritikatu bai, baino gero inor baino gogorrago agertzen bada bere zereginean, hortxe amaituko zaie iritziak maneiatzeko era. Horregatik, ausartago jokatu beharko litzateke, kritikak ahalbidetuz eta landuz.
Beste gai bat historikoen eginkizuna da. Ateka edo abadagune bereziak bizi izan dituztenak lar goresten ote dira? Mario Onaindia, Julen Madariaga, zu zeu...
Gutxien HBren barruan egiten da halakorik.
Naziotasunaren oinarria hizkuntzan ala, Aranak ustez zuenez, ideologian da? EAJk ehun urte bete dituenean okerreko oinarrietan finkatu ote zen galdetzeko tenorea dateke hau.
Sabinok gauzarik garrantzitsuenetan igerri egin zuen, «hau herri bat da» esan zuen. Non ipini behar den horren oinarria? Historian zehar diferente izaten da. Erlijioan babestuta sortu zen Belgika. Irlanda bera ez da hizkutzan oinarrituta sortu. Hizkuntza oinarri inportantea dugu historiaren aldetik guk.
Irlandak garrantzi handia izan du hemengo abertzaletasunean. Nola ikusten duzu hango bakebidea?
Horrek etorri egin behar du; batzuek lau mila urte daramate horretan. Zenbat urte dira juduen liburuak idatzi zirela, eta noiz lortu dute estatua? Orain Europan berton ere badator herriek euren eskubideak lortzea. Alderdi horretatik ikusten dut interesgarrien: etorri behar du, eta etorri egingo da. Borrokan segitzea da kontua.
Iparra-Hegoa bateginen direla argi ikusten duzu?
Jakina. Bestela herri honek ez du zentzurik, Euskal Herria hiru probintzietara mugatzeaz, antzina gura izan zuten modura, ez goaz inora.
Datu soziologikoak abertzaletasunaren kontra dira, eta katanbegirik ahulena Araba ei da.
Horiei inportantzia handiegirik ez diet ematen. Konbentziturik nago inork ez duela ezer doan ematen. Dirua ematen didan zerbait baldin badaukat, esfortzua egingo dut hori niretzat gordetzen. Ematen badut, nire poltsikoari kalte egiten dionean emango dut. Espainiak ere berdin egin du, Ingalaterrak bezala, kalte dutenean emango dute. Araban indar bat sortu da, gerora «bluf» itzela izan litekeena.
Nafarroan edo Iparraldean euskara badagoela onartzen da, baina Araban ez omen dago, zientifismo hotzaren aldetik.
Argi dago orduan; edo errekuperatzen dugu, edo, Irlandan bezala, ingelesarekin egin beharko dugu. Hor hainbat soluzio daude.
Francoren denboran ez zuten onartzen hau herri bat zenik, egundoko erretorika zegoen juduak, masoiak eta halakoekin; baina lortu zen hau herritzat hartzea, azkenean ere. Orain, iritzi hori indartu beharrean, gero eta ezkerrerago eta gero eta ustelago, hau herria ez dela esatera iritsi dira: Francoren denborara itzuli gara. Zeinu berriak agertzen ari dira, ostera, orduan bezala. Bakearen aldeko mugimenduak daude hor, intsumisioa dago hor, UEMA... eta mundua berriztatuz doazela badirudi.
Demokrazia honetan dena usteldu da eta kostatuko zaigu gehiago usteltzea, baina errekuperazio zeinu berri batzuk hasi dira ikusten.
Errepresioaren gogortzea ez duzu ikusten, baita estatu kolpea ere?
Hori Espainiako asuntoa da. Nire ustez, gu okerrago ezin gara egon. Dirua ateratzen den bitartean gogor egingo dute, baina diruak galtzeko arriskurik ez dagoela ikusten duten bitartean, beraiei antzera zaie munduan 506 ala 505 estatu izatea. Kubak askoz ere burukomin handiagoa ematen die Afrikako beste edozein herrik baino. Hemen ere ikusiko balitz diru aldetik arazorik ez dela, Irlandan Majorrek egin duen moduan hemen Aznarrek berak ere egingo luke.
Korrika da kale ekintza bakarra, nagusien euskalduntzeari begira eginik.
Eskoletan irakasleek lan dotorea egiten dute; umeen %50ek euskara ikasten dute, eta asko euskaldun pasiboak egiten dira eskolan. Irakasleen esku ere ez dago hobeto egitea. Pauso haundia ematen da. Ikasten da, baina guk gaztetan latina bezala; tira, balio izan dit Erasmoren «De estultitia» itzultzeko. Orain lan hori gizarteratzea falta da. Ez dute horretan txakurtxikirik gastatu nahi, aldiz, nahiz eta berdin kostatzen den euskaraz zein erdaraz irakastea.
Helduen euskalduntze-beharraren aldarrikapena, praktikan, desagertu egin da gizarte honetan.
Gobernutik datorren kontua da. Herri mugimenduak egiten duena geratzen da, besterik ez. Lehen Korrikaren aurka ziren denak, gobernua ere gogor. Orain, aldiz, bultzatzen edo dirua ematen ari dira, beste biderik ez dutelako. Ados nago, herrian gero eta propaganda gutxiago egiten da. Zorionez, hor daude UEMA eta, beraz, bestea ere etorriko da.
Euskara ordaindu beharreko asignatura bihurtu ote da, agirirako bidea, lanerako giltza?
Hizkuntza derrigortuta hitz egiten da. Guk ere derrigortuta egiten dugu espainolez, eta batzuetan gorrotoz. Eurek, aldiz, ez dute ahaleginik egiten guk euskaraz egin ahal izan dezagun.
HABE euskaltegiak itxi egin dira. Nolako balorazioa egiten duzu erakunde hori dela eta?
Hor ere kontsignak laburregi geratu ziren; HABE AEK desagertartazteko sortu zen. Lanik gabe geratzen direnen alde egoteko joera dudan arren, gogoan izan behar da horko langileak beste batzuei «putada» egiten ari zirela, eta «putada» hori beharrezkoa izan den bitartean gorde dituztela lanpostuak euskaltegietan. Gero euskaltegiak itxi eta hor konpon egin diete.
«Euskaldunon Egunkarira»ko 70 miloiko laguntza aurrikusten du Kultura Kontseilaritzak.
Ez ditut aurrekontuok ezagutzen; poztekoa da berri hori. Baina gogoan izan behar da kanpotik presioa egiten den bitartean etorriko direla halako laguntzak; presiorik egin ezik, akabo! Ez pentsatu beti etorriko direnik, borondate hutsez.
Mari Karmen Garmendiak halako kontsentsu-irudia ekarri du euskaltzaleen artera.
Mari Karmen Garmendia txikitatik ezagutzen dut, aspaldion ez, ordea. Zein alderditakoa den izan behar da kontuan. Hor segituko badu, haren politika bete beharko du. Eta alderdiak kirten jokatzeko eskatzen badio, edo kirten jokatu edo aldegin, ez zaio beste biderik geratuko.
Euskal Elizaren gaira joz, ez da Euskal Elizarik egin. Aspaldiko eskari hori bete gabe da oraindik.
Ez dute ezer egin alde horretatik, behe mailetan batasunaren alde egin egiten bada ere. Gogorrena Setien da hor, nire irakasle izandakoa. Mandamenduen gaian, berak ezer baldin badaki, zazpigarren mandamenduaz daki, lapurreta kontuez. Bostgarrenaz, nire beste edo gutxiago daki.
Hala ere, lapurreta izanik hemen dagoen gauzarik inportanteena, bostgarrenaz bakarrik hitz egiten du. Industria guztia bota badute, ekonomi guztia apurtu badute, hori da hemen gertatu den garrantzitsuena, baina hilak bezain mutu geratzen da, isil-isilik. Menperatzen duen gaiaz hain isilik, eta ez dakienaz hainbeste hitz egiten?
Euskal Herriaren suntsipen edo eraispen hau planifikatua dela uste duzu?
Beste arlo batzuetan, GAL eta halakoetan, planifikazioa egon dagoenez gero, zertan ez pentsatu honetan ere badela? Badaezpada ere, hemen ezarri beharrekoak beste nonbaiten ezartzea, kasurik txarrenean ere ez galtzeko, hori oso logiko ikusten dut nik planifikaturik izatea.
Lehen dotrina politikoa eta dotrina ekonomikoa batu egiten ziren, esanez Euskal Herria askea izango zela beste ekonomi-mota batekin. Orain ahaztuta-edo dugu hori?
Egoera dagoen moduan, halakorik egin nahi izanez gero ito egiten zaituzte. Pentsa ezazu orain arte gure kontra egin duten guztia -agiriko gerra, gerra zikina, industriaren eraispena, eta guzti hori-; hortaz bada, hori guztia egiteko gai izan badira, pentsa ezazu zer ez luketen egingo gure ekonomia beste bide batzuetarantz zabaltzera joko bagenu.
JIMENEZ, Edorta
28-32

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKBesteak
PertsonaiazKALZADA1
EgileezJIMENEZ2Politika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude