"Gaur egun estatu mailako kirol etxerik handiena gara".


1995eko otsailaren 26an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Esteban Uribesalgo, Import-eko gerenteari elkarrizketa
"Gaur egun estatu mailako kirol etxerik handiena gara".
Esteban Uribesalgo, Astore kirol-jantziak egiten dituen Import Arra- sateko gerentea
Astore kirol jantziaren egileak, Import Arrasatek, 9Oeko abuztuan ekin zion ehungintzari. Esteban Uribesalgo arrasatearrak dioskunez, Astore egungo kirol-jantzien errealitatean indarra hartu duen marka da.
Zer egiten duzue sarraila eta hozkailuen erresuman kirol-jantziekin?
Arrasate Kirolak dendatik sortu ziren Import Arrasate eta Astore, eta guztiak dira familia-enpresak. Hura txiki gelditzen zen guztiontzat, beraz, edo beste denda batzuk zabaldu, eta orduan gure arteko konpetentziari ekingo genion, edo beste zerbait pentsatu behar zen. Aita izan dugu aholkulari eta baita ekonomi laguntza eskaini diguna ere.
Ez al zarete azkarregi hazi?
Hasieran zerbait txikiagoa pentsatu genuen, zortzi langilerekin hasi ginen eta orain Arrasateko tailerrean 44 gabiltza. Josi izan ezik, bertan egiten dugu dena. Josteko hamaika tailerrek egiten dute lan guretzat esprezki eta hauetan 200 langile ari dira. Marken artean Astore, Goshawk eta Terranova dauzkagu, besteak beste. Tyr lehiaketarako bainu-jantzi amerikarra egin eta Europan banatzeko baimena ere eskuratu dugu.
Dena den, hasieran zabalkunde handia egin dugu eta orain finkatu beharra dugu. Astore Espainia eta Europako zenbait estatutan zabaltzen dugu, Goshawk estatu mailan eta Tyr markarako oraingoz Europan banatzaileak topatzen ari gara.
Zenbat esportatzen duzue?
Oraingoz gutxi; guretzat helburu ona litzateke % 20 esportatzea. Batez ere Espainian saltzen dugu, eta iparraldean nagusiki: Katalunia, Euskadi, Kantabria, Galizia... Orain Kanadan fabrikatu eta komerzializatzeko baimena lortu dugu eta, horrez gain, Irlandan, Erresuma Batua, Beneluxen, Frantzian, Suedian... saltzen ari gara.
Iñurrategitarrak, Reala, Asegarce, Euskadiko selekzioa...
Gure produktua kalitatezkoa da, horregatik prezioa erdi- edo goi-mailakoa da. Produktu onak egiten dituzunean, beti izango dituzu bezeroak. Marka egin eta irudia lantzeko, publizitate aldetik ere ahalegin handia egin behar da.
Hasieran, beraz, dirua sartu eta etekinik ez?
Hasieran, 1990ean, ekoizpena utzikeria izan zen, eta diru asko galdu genuen; inbertsio dena egina zegoen baina sarrerarik ez. 1991ean 100.000 jantzi egin genituen eta 1994ean 650.000, hor ikusten da gure garapena. Gure puntako teknologiarekin urtean milioi bat jantzi egin dezakegu, baina ekoizpen osoa jartzea kosta egiten da.
Beste marka batzuekin ere lan egiten duzue.
Gaur egun marka gehienak ez dira fabrikatzaileak, banatzaileak baizik. Hasieran lana behar genuen, beraz % 20 Astore zen eta % 80 beste marka batzuk. Gaur egun % 78 gurea da eta gainerakoa beste marka batzuena. Apurka, beraz, gehiena gurea izango da, baina beste markei ere atea beti utziko diegu zabalik. Gaur egun Estatu mailako kirol etxerik handiena gara.
Berriak izanda, akatsetatik ere ikasiko zenuten.
Guretzat ez da samurra izan, Leintz bailaran eta, oro har, Gipuzkoan ehungintzak ez duelako sustrairik. Hemen aitzindari izan gara. Bezero ona funtsezkoa da, baina sarritan hornitzaile ona ezin duzu ordaindu. Hornitzaile onenekin ibilita ere, ehungintzaren esparruan planak betetzea oso gaitza da, eta horretaz konturatzea guri asko kostatu zitzaigun.
Hemendik aurrerako erronkak?
Gure markak finkatzea, hau da, Astore sendotzea eta Terranova merkaturatzea. Terranova kaleko jantzia da, teknikoa eta material onenez egina baina kaleko diseinu eta koloreekin, euria eta hotzerako babes maila handikoa. Jantzi hauetarako, XVI. mendean baleetara joaten ziren arrantzaleengan oinarritu gara. Horrez gain, berau egitean material ekologikoak erabiltzen ditugu, bereziak. Etorkizuneko jantzia egingo dugu.
LETONA, Xabier
18,19

GaiezEkonomiaIndustriaEhungintza
PertsonaiazURIBESALGO1
EgileezLETONA1Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude