"Goardia Zibilak Euskal Herrian duen irudia hobetzeko jardunean ari gara".


1995eko otsailaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Goardia Zibilak Euskal Herrian Gobernadore Zibilaren iritziz.
"Goardia Zibilak Euskal Herrian duen irudia hobetzeko jardunean ari gara".
Juan Mari Jauregi, Gipuzkoako gobernadore zibila
Garai batean goardia zibilen aurretik korrika eta egun beraien buru», esanez ekin dio elkarrizkeri 43 urteko legorretar honek. Francoren garaian espetxean egona, PCEtik PSOEra 89an, eta egun Gipuzkoako goardia zibilen buru da Juan Mari Jauregi.
Zer egiten du Legorretako seme batek goardia zibilen buru?
Garai batean goardia zibilen aurretik korrika eta egun goardia zibilen buru. Hori egoera politiko baten ondorio da. Egun gobernu sozialista dagoenez, egokia da goardia zibilen buru sozialista bat egotea.
Eta tratuan?
Tratua ona da. Egungo Goardia Zibila eta beronek dituen aginpideak, ez datoz beste gobernu batetik, gobernu sozialistaren bidetik baino. Nire lana goardia zibilei norabide horiek ematea eta helburu horiek ezartzea da.
Euskalduna eta goardia zibila ez al dira nahiko bateraezinak?
Euskalduna naiz, baina gobernu baten ordezkaria ere bai. 67ra arte goardia zibilek gure herrietako tabernetan musean egiten zuten, eta bizilagunen eta goardia zibilen arteko harremanak nahiko onak ziren.
Kontraesan hori bera izan dugu euskaldunok Ertzaintzarekin. Ertzaintza polizia da eta seguritate indar bat. Azkenean, polizia behar den ala ez da galdera. Polizia behar bada, gakoa da polizia horrek gure herria seguruago sentiarazten duen, eta biztanleen askatasuna eta segurtasuna gordetzen duen ala ez. Ildo horretatik epaitu behar dira, Goardia Zibila eta Polizia, eta baita Ertzaintza ere.
Goardia Zibila kontrolatuko duen politikaririk ez dagoela diote askok.
Sozialistek Goardia Zibila deskubritu zutela ere esaten dute. Gobernuak, bere norabideak aplikatu ahal izateko, bai Goardia Zibila, bai Polizia eta baita Ertzaintza ere kontrolatu behar ditu beren lanean. Azken batean, gobernuak markatzen ditu seguritate indarren betebeharrak eta jokaerak. Hala ez balitz, ondorio triste bat aterako genuke: nahiz eta botere politikoa aldatu, Estatuko botere horrek bere gisara jardungo lukeela.
Baina Legorretako Juan Mari Jauregik zer agindu diezaioke Rodriguez Galindo bati?
Gauza asko eta egunero, ni bainaiz Gipuzkoako Goardia Zibilaren nagusia. Beraiekin harremanak ditut eta zenbait lan elkarrekin finkatzen ditugu. Goardia Zibilak hemen izan duen irudia hobetzeko jardunean ari gara. Hori lortu nahi dut, eta lan ona egiten ari gara.
Nola iritsi zinen PCEn segitzeak merezi ez eta PSOEn sartu behar zenuela komentzitzera?
Hauteskundeak etorri hauteskundeak joan, inora ez gindoazela ikusten genuen, gero eta beherago jotzen genuela. 89an talde bat elkartu eta PSOEn sartzeko erabakia hartu genuen. Euskal Herrian sozialistek eta komunistek 73tik zenbait lan elkarrekin egin zituzten, gainera. Euskal Herrian espainolak ginen zenbaitentzat, eta horrek ere elkartu gintuen.
Gobernadore Zibilaren figura desagertzear zegoela zirudienean egin zinen karguaren jabe.
Alderdi nazionalistek noizean behin planteatzen duten gaia da hori, eta zilegi iruditzen zait. Baina Euskal Autonomi Elkarteak zenbait eskuduntza ez dituen artean eta Espainia autonomikoa bultzatzen dugun heinean, administrazio periferikoa koordinatu, bultzatu eta landuko duenik egon behar du. Orain arte gobernadore zibilak egin du lan hori, eta aurrerantzean ere hala izaten jarraituko du.
Zuk agintzen zenuen lekuan torturarik ez zela izango adierazi zenuen.
Gobernadore zibil naizenetik Gipuzkoan ez da torturatzen, eta ez da torturatuko. Tortura-bideak ez du inolako efektibitaterik. Atxilotu bat jipoitzeak ez du ezertarako balio. Segurtasun indarrek informazioaren bidez iritsi behar dute iritsi beharreko lekura. Gainera, Konstituzioak dio segurtasun indarrek bizilagunon eskubideak defenditu behar dituztela. Bi arrazoi horiek nahiko indartsuak dira torturarik ez egoteko.
Atxilotu askok, baina, torturak salatzen dituzte.
Ni egona naiz atxilotu batekin. Berak ez zuen ezer esaten, eta beste batzuk ari ziren zer gertatu zitzaion esaten. Zer zioen ezagutu nahi nuen, eta berarekin hitz egin nuen. Berarekin egon ostean ez zela ezer gertatu ondorioztatu nuen. Nik neuk bultzatu nuen epailearengana joan zedin, eta hain zuzen, kasu hori bertan behera utzi zuten.
Torturak jasan dituztela esaten dutenean, beraz, asmakizunetan ari dira zure ustez.
Gipuzkoako gobernadore zibila naizenetik ez da torturatzen. Torturarena ETA eta bere munduaren mezu eta estrategia bat ere bada.
Frantziako Poliziagatik ez dute esaten torturatzen duenik.
Hemen ez da inor torturatzen, atxilotu bai. Gainera, atxilotuak hemen oso denbora gutxi egoten dira, epaileak eskatuta segituan Madrilera eramaten baitira. Funtsik duen tortura salaketarik ez da egon, atxilotua esku-burdinez lotuta eramatea tortura ez bada behintzat. Elektrodo, boltsa eta kontu horiek guztiak ez dira egia.
Gregorio Ordoñezen hilketari zer interpretazio ematen diozu?
Gregorio Ordoñezen hilketak ezer askorik ez du aldatzen. ETA desestabilizazioaren bila dabil. Ate guztiak itxita ditu. Desestabilizazioaren bila eta negoziazioa bultzarazteko ETAk ahal duenean eta ahal duena hiltzen du.
ETAk politikari eta komunikabideei erasoko diela uste al duzu?
Morcillo hil zuen, Ordoñez hil du, beste batzuetan zenbait langile ere hil ditu... ETAk ahal duenean eta ahal duena hiltzen du, askotan ez nahi duena. Hurrengo kolpea non emango duen ikusteke dago, edozein hil baitezake.
Polizi-bidetik ETA isilduko duzuen itxaropenik baduzu?
ETAren aurkako borrokan bi bide daude. Batetik, polizi-bidea. ETAri min egiteaz gain, polizi-ekintzek bere oinarri soziala murriztu egiten dute. Horregatik da garrantzitsua bide hau. Bigarrena lan politikoa da. Hots, ETAren munduan mugitzen den jendea komentzitzea euren ideia politikoak defenditzeko ez dutela ETAren beharrik. Bide hau batipat alderdi politikoek landu behar dute.
Aldaketak iragartzen dira Ajuria Eneko Mahaitik. Ezer aldatu behar al da?
Ajuria Eneko Mahaiak indar politiko demokratiko guztien batasuna bermatzea izan behar du helburu. ETAri aurre egiteko alderdi demokratikoen batasuna eta polizi-bidea bateratu egin behar dira. Orain arte jorratutako bidean aldaketarik egin ala ez, alderdi politikoek erabaki behar dute.
Bergizarteratzea izan da aipatutako gai bat.
Joan den urteko uztailean Veguillasen aurkako atentatua egin zenetik, hilabete franko egin genituen bergizarteratzearen eztabaidan. Atentatu hark bergizarteratzearen aurkako korronte handia eragin zuen.
Presoak Euskal Herrira hurbiltzearen alde ala kontra zaude?
Sakabanaketa politikaren hasierako helburuek hor segitzen dute, eta sakabanaketak funtzio bat betetzen jarraitzen du. Bergizarteratzearen eta sakabanaketaren inguruan aldaketarik egongo den ala ez, ez da erabaki oraingoz. Gai horiek alderdi politikoek aztertu behar dituzte. Dakidanez, Ajuria Eneko Mahaiak, urtarrilaren 31n egin zuen bileraren ostean, hilabeteko epea hartu du gai horietaz hitz egiteko.
Eta presoen giza-eskubideei buruz zer esan dezakezu?
Presoen giza-eskubideak zaindu eta errespetatu egiten dira, presondegi guztietan. Hala ere, senitartekoen zenbait kexa ulertzen ditut: euren seme-alabak ikusteko oso bidaia luzeak egin behar dituztenean batipat. Presoa bisitatzeko Kanarietaraino joan beharra ez da oso atsegina izango.
Gobernu Zibil honetan egon beharko luke GALi buruzko informazioa.
Ez dakit artxiboetan informaziorik badagoen ala ez. Baina nire, Ministerio honen eta ministroaren jarrera argi eta garbia da GALen auzian: Estatu batek inoiz ezin du horrela erantzun terrorismoaren aurka, Estatu terrorismoa sortzea bailitzateke. Horrek ez dauka inolako zentzurik eta funtziorik. Kasu honetan, epaileak lan egin behar du, eta gu epaileari laguntzeko prest gaude. Estatu batek ezin ditzake horrelako metodoak erabili.
Joxi Zabala eta Joxean Lasaren desagerpena inoiz argituko al da?
Demokraziarentzat ona litzateke horien desgerpena argitzea, ona litzatekeen bezala Roldan atxilotzea. Demokrazia zenbat eta garbiagoa izan, orduan eta gehiago sinetsiko du jendeak demokrazian.
JAUREGI, Mikel/ ZUBIRIA, Pello
8-10,11

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakPSOE
GaiezPolitikaEuskal HerrPoliziaGoardia Zib
PertsonaiazJAUREGI6
EgileezJAUREGI5Politika
EgileezUBIRIA2Politika

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude