"Kontseilari naizen bitartean asko hitz egin eta entzun beharko dut".


1995eko urtarrilaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mari Karmen Garmendia Kulturako sailburuari elkarrizketa
"Kontseilari naizen bitartean asko hitz egin eta entzun beharko dut".
Mari Karmen Garmendia
Mari Karmen Garmendiari euskal kulturak igorritako eskaeren lekuko izan zen ARGIA joan den astean. Aste honetan, berriz, Lakuara hurbildu gara, kontseilariak hizkuntz politika, aurrekontu eta kultur politikaren inguruan dituen asmo eta kezken jakitun izateko. Bulegoko mahaia paperez gainezka, eta bi Jose Mari, Zeberio eta Agirre lagun dituela urratu du Garmendiak lau urteko ibilbidea.
Osatuta al dago Kultura Sailaren organigrama?
Oraindik ez dago egitura dekreturik, horretantxe ari gara lanean baina bi eremu nagusi izango ditu: Hizkuntz Politika, Jose Mari Zeberioren esku geratuko dena, eta bestetik Kultura, Gaztedia eta Kirola Jose Mari Agirreren esku. Horietaz gain, hainbat erakunde daude kulturari atxikiak: Euskadiko Orkestra, Hezkuntza Fisikorako Institutua, HABE eta noski, EITB; honek izaera propioa duen arren, kulturari lotua dago. Gaztedi eta Kirolaren sailordetza kendu egin da eta orain Jose Mari Agirreren esku geratu da.
Zuzendaritzako postuak nork beteko dituen erabaki al duzue?
Izendapen batzuk eginak daude, Jose Mari Zeberio eta Agirrerena... Datozen asteetan, taldeak osatuta izan nahiko nituzke. Jaurlaritzatik kanpo bakarren bat edo beste etorriko da baina Jaurlaritza barruan nirekin urtetan jardundako jendea ere izango da.
Hizkuntz Politikako Idazkaritzan aritu zara orain arte. Arlo honetan aurrerantzean nondik enfokatuko dituzu lehentasunak?
Iazko apirilean Legebiltzarrean esandakoaren ildotik joango dira, transmisioa, lagunartearen zeregina, hiztun berriak eta erabilera eremu berriak landuz. Han esandako zerbait mamitzen ari gara jada: Hizkuntz Politikaren baliabideak -nahiz diruzkoak, nahiz legezkoak nahiz giza baliabideak- bateratu eta berregituratzen ari gara bete-betean. Jaurlaritzari dagokionez, Irale programa Hezkuntzaren esku zegoen eta hor jarraituko du, baina gainontzekoa Kultura Sailaren babespean geratuko da.
Euskalduntze afalbetatzea eta hizkuntz politikaren berregituraketaren premiaz hitz egin da. Zertan mamituko da hori?
Lur hartzen utz iezadazue. Aurrerapausoak egin behar ditugu, baina lehendik alor honetan dugun informazioaz, ezagutzaz, eta iritziez gain, orain horretan zer esatekorik dutenekin harremanak sakontzea funtsezkoa da. Urte hauetan egin dena garrantzitsua da oso, baina aldatuz joan den egoeretara moldatu eta hainbat erabaki hartu behar izan ditugu. Garai hauek eskatzen dituzten erantzunak emateko bidea jarri behar dugu, lehentasunak finkatuz eta ditugun baliabideak ahalik eta ondoen erabiliz. Inertziak astintzea komeni da, ezin baitugu lehengoari lotuta egon.
Euskararen Aholku Batzordearekin zer gertatuko da?
Asmo sendoa dugu datozen hilabeteetan, Euskararen Aholku Batzordea gauzatu dadin. Euskararen Aholku Batzordeak bide bat egin du, historia bat badu eta guri garai hauetara egokitzea dagokigu.
Hizkuntz politikaren alorrean, orain arte politika bat baino gehiago sumatu dira. Berdin izango al da orain ere?
Zenbat buru, hainbat aburu. Berregituraketa egiteko aukera izateak, mesede egingo duelakoan nago. Jaurlaritza barruari dagokionez, bestalde, Hezkuntza Saila EAren esku izateak edo sozialisten aldetik Ramon Jauregi bezalako gizon bat izateak benetan lagunduko duela uste dut. Alderdien jarrera eta iritziez gain, gizabanakoon jarrera eta iritziek garrantzi handia dute.
Zer nolako integrazioa emango da Gobernu eta diputazioen egitasmoen artean?
Arrasto nagusiak esanda utzi genituen eta orain hori gauzatu egin behar dugu. Aldaketen atarian egon gaitezke, hauteskundeak baitatoz, baina gure asmoa diputazioekin elkarlana bultzatzea da. Era horretan, izan daitezkeen bikoiztasun eta errepikapenak ezabatuko lirateke. Dugun ardurari ahalik eta ondoen erantzuteko, erabakiak hartu behar ditugu. Dirua ere, esaterako, konta ahala dugu eta beraz, ondo erabiltzea beste erremediorik ez daukagu, eta modu berean pertsonen eginkizunak.
Jaurlaritza baino gertuago daude bai diputazioak eta baita udalak ere herritarrarengandik. Begibistakoa da, beraz, zenbait eginkizun Jaurlaritzari dagozkiola baina beste zenbait foru aldundiek eraman behar dituztela aurrera. Zailtasunak topatuko ditugu baina azkenean elkarlanerako arrasto batzuk martxan jartzeko gai izango gara.
Herri mugimenduei eta ekimen pribatuei zer leku aitortuko diozu kultur politika garatzerakoan?
Beti saiatu gara hitz egiten eta ahal zen neurrian akordioetara iristen. Gizartetik datorrena eta erakundeetatik egin behar dena sakabanatuta erabili ordez, indarrak eta baliabideak batzera jo behar dugu.
Hitzez onartzen zaien ordezkaritza hori, baina, estatus baten bidez bideratuko al duzue?
Oraindik ez naiz gauza gai hauetaz zehatz-mehatz mintzatzeko. Ez daukat ur bedeinkaturik dena bat-batean konpontzeko. Nolako jarrera dugun azaltzen ari naiz. Eremu horren ardura lehen nik nuen, orain, berriz, neure baitan baina Jose Mari Zeberiok du eta nik oso aintzakotzat hartuko dut berak egingo duena.
Kultur munduari zein osasun ikusten diozu, zein lehentasun jarriko dituzu?
Oso gogoan hartu nahi dut herri honen aniztasuna, era askotatik begiratuta. Uste dut, kultur politika batekin aurrera egiteko hori ezinbestekoa dela. Gizarte ekimena eta erakundetik datorrena ezin da sakabanatuta planteatu; elkarrizketa eta lankidetza bultzatu behar dira. Kulturan lehentasunak zehaztu beharko ditugu, esku artean duguna ikusi eta nora goazen, zeri heldu behar diogun eta zeri ez aztertu.
Hizkuntz politikaren ardura izan dudanean ordu asko igaro ditut batzuekin zein besteekin hitz egiten. Kultura arloari begira ere, entzun egin behar dut, asko entzun behar dut. Dagoeneko hasi naiz entzuten eta hemen nagoen denbora guztian egin behar dut hori.
Joseba Arregik egindako bideari jarraitu behar al diozu edo aro berria hasiko da zurekin?
Lapikoa egosten harrapatu nauzue, gaur egin baitugu aurrekontuei buruzko lehen bilera. Gestio plana, zein baliabide ditugun eta horiekin nora edo zertara irits gintezkeen eztabaidatzen ari gara. Ikaragarrizko garrantzia du gure herria barrutik eraikitzeak. Herri hau barrutik eraikitzeko gai garen neurrian, hortxe azalduko da gure izaera.
Horrekin batera, ezinbestekotzat jotzen dut Euskal Herria bere osotasunean hartzea. Iparraldearekin harremanak sarritan eta estuak izan ditugu. Lankidetza hori bultzatzen jarraitu behar dugu, baita Nafarroari begira, eta beste hainbeste diasporarekin. Oso gutxi dakigu diasporaz eta azken batean, guztiok herri batekoak gara. Hor ere gauza asko egin dira baina askoz ere gehiago dauzkagu egiteko. Leihoak eta ateak zabalik izan behar ditugu, besteek hemen zer dagoen ikus dezaten, eta era berean guk hemendik kanpora zer dagoen ikus dezagun. Arazoak eta kezkak tartean izan arren, euskal kulturan gauza interesgarriak ditugula ezin ukatu. Oso aintzakotzat hartu behar dira azken urteotan kultur arlo desberdinetan nabaritutako garapena.
Benetan desio dut geure geureak izan diren hainbat balore aintzat hartzeko gaitasuna izatea. Askotan kanpora begiratu dugu eta gurea eta itxurazkoa zena ahaztu. Kultura ere bada Jose Migel Barandiaranek idatzita utzi zuen hura: «Herri batek bizitzan zehar egunero sortzen zaizkion galdera eta arazoei ematen dien erantzuna».
18 mila milioi pezetako aurrekontua duzu eta aho asko jaten emateko. EITBk, esaterako, asko irensten du...
Arazo horiei guztiei aurre egin behar diegu. Aldi berean, lehentasunak jarri eta behar bada beste partaidetza batzuk ere bilatzen ahalegindu behar dugu.
Subentzioen politikarekin zer gertatuko da? Orain dagoen sistemak jarraituko al du?
Oraintxe ari gara, ditugun baliabide, helburu eta egoera gogoan hartuta zer egin dezakegun neurtzen. Hala ere, ARGIAko azken alea arretaz irakurri eta bertan zer eskatzen didaten kontuan izango dut.
Oliverik duela gutxi aitortu du A eredua aldatu egin behar dela.
Nik aspaldi esan nuen hori. Legebiltzarrari ere kezka hori agertu nion eta bi gauza esan: gurasoek eskubide osoa dute A, B edo D eredua aukeratzeko. Bistakoa da, ordea, azken urteotan gurasoek B eta D ereduak hautatu dituztela. Egia da, guraso zenbaitek A eredua nahi dutela eta hori errespetatu egin behar da. Horrekin batera, Legebiltzarrari A ereduaren hobekuntzarako hainbat neurri azpimarratu nizkion. Inaxio Oliverirekin, kontu hau benetan aztertu eta bideratuko den itxaropena dut.
PETRIKORENA, J.J./ARTOLA Maite
29-33

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazGARMENDIA1
EgileezPETRIKOREN1Kultura
EgileezARTOLA6Kultura

Azkenak
26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun dio ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude