"Inguruaz dugun erantzukizuna da nire artearen kezka nagusia".


1995eko urtarrilaren 22an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Mikel Anjel Lertxundi eskultoreari elkarrizketa
"Inguruaz dugun erantzukizuna da nire artearen kezka nagusia".
Mikel Anjel Lertxundi eskultorea urteotako jardunaz mintzatu zaigu
Eskultore ondarroarra Alemanian eta Estatu Batuetan aritu ostean gurera etorri da berriro. Euskal artearen hazia etxetik kanpora erein beharraz eta urteotako bere lanean ispilatu duen errealitateaz mintzatu zaigu.
Euskal Herrian zehar bira bat egin zenuen bere garaian, eta «Euskaradun arte unibertsala» liburua kaleratu jarraian. Ordutik hona, Estatu Batuetan eta Alemanian egon zara, eta orain Japoniara zoaz. Gure mundu txikitik, Euskal Herritik, mundu handira egin duzun salto horrek zer ekarri dizu?
Euskal kulturaren ingurua, geografia bezala, ez da handia, jende piloa gabiltza arte munduan, eta denentzat lekurik ez dago. Leku batean bere sustraiak ondo egokitu ezin dituenean beste batera jo behar duen zuhaitzaren modura ikusten dut nire burua. Gure kulturak ere, biziko bada, mundura atera behar ditu adarrak, bere nortasun guztiarekin.
Lekua behar nuen, nire burua eta artea indartzeko beste kulturak ezagutu, eta era berean nire lanak ezagutarazi. Kultura bat beste edozeinen tamainan jartzeko mundu txikitik handira eman behar da pausoa.
Zergatik aukeratu dituzu Estatu Batuak, Alemania eta Japonia?
Momentu honetan kultura indartsuenak dira. Datorren urteetan ere mugimendurik gehiena leku horietan izango da eta nire artegintza eta euskal kultura zabaldu eta altuera berean jarri nahi baditut, gune hauetan egotea beharrezkoa da.
Noraino jo nahi duzu bidaia artistiko honetan?
Hamar urteko bira handia osatu nahi dut. Ez nago asetuta, bidea luzea da, mundua zabala eta ikasteko eta erakusteko asko daukat.
Egurra, harria eta burdina dira nagusi zure lanetan. Zerk eraman zaitu material horiek elkarrekin txertatzera?
Bizi izateko oreka behar dugu, bai gizakiak, bai naturak. Euskal Herrian indar bereziz agertzen zaizkigun elementu hauek elkartuz eskultura orekatua lortu ahal dudala ikusten dut, eta gauza orekatua ondo sartzen denez, ulertzeko eta maitatzeko errezagoa gerta daitekeela nire artea. Azken batean artera hurbiltzea da lehen urratsa, hurbilduz hasten da maitasunaren eta ezagutzaren bidea, eta ezagutze horretan pentsatzeko zerbait gehiago ematea da plastikaren zeregina, mezu bat igortzea.
Naturarekiko kezka ageri duzu lanetan.
Kate batean loturik gaude, batak bestea behar du, hots, naturak gu eta guk natura, eta hori da niretzat nagusia. Nire materialak naturaren zati dira, eta elementu bakoitzak eskatzen duen forman landuz --egurra forma biribiletan, burdina bere indar guztiz eta harria beti oinarri bezala--, naturak laguntzen nauen moduan nik ere bera jendeak maitatzeko bidean ipini dezakedala uste dut, artearen bitartez.
Haizea, ura eta suaren inguruan ari zara orain.
Mundutik espaziora atera naiz orain. Azken batean nire pentsamendua hor dabil: gizona lurrean dago, lurra espazioan, espazioak lurra sortu du eta lurrak gizona; joan-etorri honetan ari naiz, muga nagusion artean oreka bila.
Eta aurkitzen al duzu?
Espazioak berak orekatzen du guztia, nahi eta nahi ez. Hori agertu nahi dut. Espazioak sortu du lurra eta modu berean desager dezake. Eta munduak gu, ekarri gaituen bezala eraman gaitzake. Alfa eta Omegaren kontua. Hau ispilatu nahi dut.
Euskal artegintza modernoan arlorik goraipatuena da eskulturarena. Maisu handien izenak nonnahi aipatzen dira. Eta besteok non zaudete? Zer helduleku izan duzue?
Euskal Herrian betidanik ezagutu da plastikarako ahalegina. Hemen artisau izan gara beti, lurrerako tresneria, nahiz arrantzurakoa, egurra dela, burdina, gure eskuez landu izan ditugu. Arrasto horrek gaur arte iraun du.
Oteiza, Txillida eta beste guztiak, beraz, ez ziren kasualitatez etorri. Lehengo antropologia arrastoetatik eta artisauen lanetatik ateratako artistak dira. Gero beste belaunaldi batzuen txanda iritsi da. Gure heldulekua, eskultore horiengan baino aurreko guztian dago, baina. Egia da hala ere, mito batzuk izateak asko indartu duela gure zeregina.
Gure belaunaldia aurrekoa baino ugariagoa da, lan oso onak egiten dituztenak badaude, baina beti ere aurrekoen gerizpean gabiltza.
Zer nola ikusten duzu egun hemen egiten den artea?
Ondo dago, beste adar kultural batzuk baino indartsuago, agian. Ez dut uste beste edozein lekutakoak baino gutxiago garenik.
Zer kezka artistiko nabaritzen dituzu?
Gizakiak bere inguruaz duen erantzukizuna da nire kezka. Munduaren aurrean indartsu atera nahi badugu, hori dena errespetatuz eta maitatuz jardun behar dugu.
Hemengo kezkak, zoritxarrez, ez dira zuzenenak. Gure kulturgileek nazio indartsuen eraginpean eta ildotik segitzeko azaltzen dituzten jarrerek hemengo kultura irentsi dezakete. Kontsumoaren azpian kultura faltsua garatzen ari da eta gu horren ukitupean gaude eta atera behar dugu, haizeak zer dakarren baino gehiago oinen azpian daukagunari begiratuz.
Zer leku uste duzu irabazi behar duela eskulturak gure herrian?
Nortasuna zintzotasunean aurkitu behar du, bere ingurua maitatuz. Munduko jarrera komertzial tentagarriak onak dira, behar dira, baina bere neurrian. Non bizi garen ohartu behar dugu, hor baitago berezitasuna, geografiak eta kulturak markatzen du gure izatea.
Artegintzan arazorik azpimarratzekotan, zein?
Kanpoko tendentzia indartsuek aurretik eraman gaitzakete, gure geografia gal dezakegu, biluzik geratu. Hauek dira arazo larrienak. Zein ditugu etsai eta lagun nagusiak? Lagun nagusia, mantenduko gaituena, natura. Eta etsai nagusia, berriz? Gu jan nahian dabilena.
Eta honi aurre egiteko jo al duzu `etsaiaren' geografia konkistatzera?
Gure izatea hor defenditzen dugun neurrian, defenditu ahal izango dugu ondoren etxea. Indartsuenen aurka gure indarrak erakusten baditugu, gero etxean nabarituko dugu.
Eta zer da Guggenheim?
Lehen aipatu dizudan arrisku hori guztia. Estatu Batuek munstro bat eraiki dute gure etxe aurrean, eta proiektua ez badugu iraultzen, ez digu nortasuna agertzeko aukera larregirik eskainiko. Ingelesez datorren izenak berak adierazten du atzetik datorrena. Horrek ematen digu erabat proiektuaren mamiaren berri.
Hor sartu diguten lehergailu hori nola lehertu izango da kontua. Gure erara, halako batean denak aurka jarri eta izen hori atzera bota eta beste bat jartzetik hasi, eta munstro horren asmoak irauli eta suzko ahoa eurei erakusten badiegu salbatzea lortuko dugu. Baina irensten bagaitu, akabo gure arte plastikoa!
PETRIKORENA, J.J.
41-43

GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakLERTXUNDI5
PertsonaiazLERTXUNDI5
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
“Inoizko euskal zinemarik indartsuena” izango da 73. Zinemaldian

Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.


26 herrialde prest dira Ukrainan esku hartzeko, baina Putinek erantzun die helburutzat joko dituela

Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]


Hizkuntza bat gutxiago munduan: azken caddo hiztuna hil da

Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]


Asimilazioaren kontrako topagune izanen da Izpegi irailaren 19 eta 20an

Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.


Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Eguneraketa berriak daude