«Gizarteak ez du erantzuten»


1994ko azaroaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Xabier Baixeras idazle galiziarrari elkarrizketa
«Gizarteak ez du erantzuten»
Itzulpengitza hizkuntz normalizaziorako tresna dela dio Xabier Baixeras idazle galiziarrak
Normalizazio linguistikoa lortzeko tresna da itzulpengintza eta, aldi berean, hizkuntzaren normalizazioa neurtzeko termometroa ere izan daiteke. Alor hau garatzea edo ez, arrazoi kulturalei, «berez politikoei» zor zaiela iritzi dio Xabier Baixerasek. Berriki amaitu den Galeuzca jardunaldietan galiziarren ordezkari gisa ponentzia nagusia irakurri zuen idazleak. Berak ondo ezagutzen dituen Galizia eta Kataluniako itzulpengintza eta kulturaren errealitateaz jardun dugu orriotan.
AURTENGO Galeuzca mestizaiaren inguruan ibili da. Mestizaiaren onura eta kalteak aztertu dituzte bertan aurkeztu diren hamabost komunikazio eta hiru ponentzietan. Literatur jeneroen nahasketa eta itzulpengintza izan dira gai nagusiak. Azken honek hartu du, hala ere, protagonismoa, hiru kultura hauen literatur errealitatearen premia nagusienetako bat baita. Hain zuzen literatur topaketa hauen baitan osatu den Gasteizko Manifestuaren lehenengo puntuan hiru literaturen arteko itzulpenaren beharra aipatzen da. Egitasmo horren lehen urrats gisa idazleen katalogo historiko bat osatuko da.
Itzulpengintza ez da ekimen bakana. Egoera baten ondorio eta egoera baten isla izan daiteke. Horrela iritzi dio Xabier Baixeras idazle eta itzultzaile galiziarrak.
«Itzulpena normalizazio linguistikoa lortzeko bitarteko bat da eta aldi berean normalizazioaren isla ere izan daiteke. Erroman, inperioaren garaian edota Alemanian XVI. mendean itzulpena hizkuntzaren egoera normalizatzeko erabili zen baliabidea izan zen. Normalizazioa dagoen edo ez dagoen adierazten badu ere, itzulitako lanen kantitate handia egote soilak ez du esan nahi hizkuntza bat normalizatuta dagoenik. Normalizazioaren izaera nagusietako bat kultur arlokoa da eta hein horretan politikoa».
Baixerasek Galiziako eta Kataluniako egoera ezagutzen du hobekien. Bi hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu. Kataluniako eta Galiziako egoera, itzulpena eta hizkuntza normalizazioari begira, erabat desberdinak dira.
Galizia eta Katalunia
ESTATURIK gabeko nazioen alorreko bi adibide paradigmatiko.
«Bi egoera hauen arteko diferentzia nagusia kultur arlokoa da, beraz politikoa. Katalunian itzulpengintzari dagokionez askoz produkzio handiagoa dago, baina ez orain, baita mende hasieran ere. Galizian, berriz, gerra ostera arte ez zen benetan itzultzen hasi. Urtetan hizkuntza galegoak ez du kontsiderazio kulturik izan. Arrantzale, baserritar eta artisauen hizkuntza izan da eta ikuspuntu literariotik begiratuta modu marjinalean erabili izan da hizkuntza. Beraz, itzultzaileak ez zuen kulturazko hizkuntzarik esku artean, horretarako hizkuntza selektibo bat behar delako, minimoki estandarizatutakoa. Hizkuntza batua urtetan falta izan da Galizian eta ziurta dezaket, lekuko izan naizelako, interesik ere ez dela izan hori existi zedin. Katalunian kontrakoa da. Katalana burgesen hizkuntza izan da eta beraz berau garatzeko baliabideak eta borondate politikoa aspaldidanik finkatu dira. Hala ere, ezin esan daiteke normalizazioa erabatekoa denik, hor baititugu hizkuntz normalizaziorako politikari gabe Balear irlak eta Valentzia».
Galegoa oso desprestigiaturik egon den hizkuntza izan da eta horrek ondorio gaitzak ekarri ditu. Hizkuntzarekiko sentsibilitatea piztu bada ere, leku publikoan ez du benetako protagonismoa lortu.
«Galiziar arruntaren alfabetatzea kultura, literatura eta hizkuntza alorrean gutxieneko mailan da. Egoera horretan itzulpenaren arazoa planteatzea gehiegikeria iruditzen zait. Azkarregi goazela iruditzen zait sarritan. Gizarteak ez du erantzuten. Sormenezko lana gutxi saltzen bada, pentsa itzulpena. Galizian jendea oraindik Rosalia de Castrorekin dago. Gainera, irakurketa krisiak jota dago, gero eta gutxiago irakurtzen da. Eta gainera, irakurtzen duena ohituta dago atzerriko autoreak gazteleraz irakurtzera, hori baita bere kultura-hizkuntza betidanik».
Gezurrezko datuak
GALIZIAR kultura marjinalitatetik ateratzeko borondate eza sumatzen du berak. Hizkuntzaren normalkuntzarako politika, hizkuntzaren erabileraren datu estatistikoak eta hizkuntzarekiko atxikimendua Galizian «gezurrezko datuetan» oinarritzen dela dio Baixerasek.
«Gauza bat da intelektualek izan dezaketen kezka eta bestea objetiboa izan eta bizitza sozialera jaistea».
Objetibotasun horretatik abiatuta, Galeuzcako hiru literaturen arteko itzulpengintza oztopo askorekin jaioko litzateke.
«Laguntza instuzionala ezinbestekoa da. Liburuak osatu eta gero ezagutzera eman ezean, alferrikako lana izan daiteke».
LOREA AGIRRE
44-45

GaiezHizkuntzaGalegoa
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakBAIXERAS1
PertsonaiazBAIXERAS1
EgileezAGIRRE9Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude