Edurne Ormazabal: «Erdarazko katea ixteak eta krisiak eragin dezakete Maketa Lehiaketan»


2021eko uztailaren 19an
Edurne Ormazabal irratiko esatariari elkarrizketa
Edurne Ormazabal: «Erdarazko katea ixteak eta krisiak eragin dezakete Maketa Lehiaketan»
ARGIA. Iaz, Euskadi Gazteak antolatutako Maketa Lehiaketak marka guztiak hautsi zituen. Zer nolako oihartzuna espero duzue aurten?
EDURNE ORMAZABAL. Harrigarria izan zen 300 maketa biltzea! Eta horietarik 120 azken egunean. Aurten beharbada jaitsi egingo da. Erdarazko gure emisora ixteak izango du eraginik; krisialdia nabaritu daiteke bestalde, jendeak ez baitu dirurik estudioetan sartzeko.
A. Zuen emisorak nola jasotzen ditu gero eta ugariagoak diren talde maketadunen testigantzak?
E.O. Larunbatero «Top Gaztea» saioko zerrendan lekua izaten dute eta horrela atera dira hainbat eta hainbat talde aurrera. Urtean zehar modu batera edo bestera mundu hori zaintzen saiatzen gara, lehiaketatik kanpora.
A. Zer nolako maila antzematen duzu oraingo maketadun taldeen artean?
E.O. Badago mimetismo arazo bat: hainbat maketa Hertzainak dira, beste hainbat Fermin Muguruza... Ezin dira noski, talde guztiak zaku berean sartu, baina arazoa izan daitekeela iruditzen zait.
J.J. PETRIKORENA
46

GaiezKulturaMusikaMusika modeLehiaketakEuskadi Gaz
PertsonaiazORMAZABAL5

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude