«Nire ildoak jarraitzen ditut, ez naiz bat-bateko onttoa»

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Patxi Zabaletari elkarrizketa bere azken eleberriari buruz
«Nire ildoak jarraitzen ditut, ez naiz bat-bateko onttoa»
Historia eta pentsamendua lotu asmoz, «Ukoreka», Patxi Zabaletaren azken eleberria
Lan anitzeko morroia den Patxi Zabaletak trilogia baten hasiera argitaratu du berriki Txalaparta argitaletxearen eskutik. «Ukoreka» eleberriaz ari gara. Historia, etnografia, pentsakera, gizarte-usadioak... elementu ugari baliatu ditu idazle nafarrak XX. mende hasieran kokatutako hainbat pasadizo girotzeko orduan. Adierazi digunez, dagoeneko amaitua du kontakizun honen bigarren zatia ere, «Badena dena da» izenburua eramango duen eleberria. Guzti honetaz hitz egin dugu.
ARGIA. Hainbat urte ezer argitaratu gabe eta oso tarte laburrean, «Nafarroako azken mariskala», eta trilogia baten hasiera den «Ukoreka» argitaratu dituzu; zer dela eta horren maiz argitaratzen hastea?
PATXI ZABALETA.
Eleberri honen eta bere jarraipenak diren liburuen zenbait eduki duela hogeita zazpi urtekoak dira; beharbada ez dira argitaratu beste gauza askotan murgilduta ibili naizelako. Txalapartarekin izandako harremanak lagundu dit urrats hau ematen, eta horrela trilogia honen bigarren partea hurrengo urtean argitaratuko dugu.
A. Historiak berebiziko tokia izan du zure lanean. «Ukoreka»n azaltzen diren gertakizunek dokumentazio lan garrantzitsua eskatzen dute. Eleberri hau testimoniala al da?
P.Z. Liburuan agertzen den Bentazarreako historia guztia, zehaztasunak izan ezik, egia da; gainera, une batez nire propietatea izan zen. Eleberria kokatzen den urteetan suntsitu zen benta hori, eta horrekin batera ehundaka urte iraun zuen kultura galdu, eta beste kultura bat sortu. Horrek pentsakeran duen eragina beharbada ez dugu orain arte behar bezala gainditu. Pentsakera, askotan gertakizunen atzetik doa, eta hori ere adierazi behar da literatura egiten den neurrian.
Eleberri honetan historiak asmatuak dira, baina egoerak, baserria mantentzeko obsesio ikaragarri hori adibidez, mendean zehar iraun duen obsesioa da. Agian gehiegizkoa, baina errealitatean oinarritutakoa.
A. Beraz, eman den iraultza hori, historiari begira aski berria dena, egun ere ez dugu barneratu.
P.Z. Hori ez da gainditu neurri handi batean, pentsakeraren munduan beste fenomeno bat gainditu ez den bezala, trilogia honen bigarren partean garbiki azaltzen dena hain zuzen ere: fisika dagoeneko metafisika gainditu duen zerbait dela. Horrek gure pentsamenduan sortu duen aldaketa ez da kokatu.
A. Zer dela eta kezka filosofiko hori, ikasketak eginak dituzulako edo?
P.Z. Argitaratzera bultzatu nauen kezka izan da. Hain zuzen ere, hutsune ideologikoaz mintzatzen diren hainbat jenderen teoriak guztiz kontrajarririk daude gizarte osoa irtenbide berriak bilatzeko egiten ari den saiakerarekin. Eta hori azpimarratu beharra dago. Honek ez du esan nahi irtenbide ideologiko guzti horiek beti literaturaren bitartez bakarrik eman behar direnik, baina ezta literatura tresna txarra denik emateko.
A. Literatura munduan ez al duzu zure burua egun jorratzen diren korronteetatik at dagoen frankotiratzaile moduan ikusten?
P.Z. Iruditzen zait euskal literaturan magma bat bezala sortzen ari dela, horrelako giro edo multzo bat, nondik momenturen batean erakarmen askoko obrarik ere sor litekeen. Hala ere, literatura egiten dutenen artean inoiz ez da berdintasun osorik izaten, eta Euskal Herrian literatura mota bat baino gehiago egin behar da.
A. Magma horrek ba al du izen-deiturarik?
P.Z. Eduardo Gil Bera, edo Patziku Perurena, Iñaki Zabaleta eta beste hainbeste aipa ditzaket. Nafarroan bertan bagaude dozena erdi bat. Orain dela hogeita hamar urte ez, baina orain badira gazteak ere, oso ongi idazten dutenak. Guzti honek giro bat dakar, eta hortik, momentu batean, ondorio batzuk sortuko dira. Beraz, beste eskola batekoa naiz, baina nere ildoak jarraitzen ditut, ez naiz bat-batean sortutako onttoa; badauzkat zainak, erroak eta kanpoko kuadernoak.
A. Eleberriaz azaldu den kritikaren batek irakurterreza dela adierazi du. Bestalde, ez dirudi inguru jakin bati loturiko euskararen kezka duzunik?
P.Z. Iruñean hogeita hamabost urte daramatzat eta horrek esan nahi du neure jatorrizko hizkera nahasia dagoela beste hainbeste hizketarekin batera, eta gainera hori da etorkizunak dakarrena, bere gisa sortzen ari den batasun mota hori, ereduak jarraituz sortzen denak adinako garrantzia duena.
Pozten naiz jendeak ulerterreza dela esaten didanean. Saiatu behar da batua egiten, baina baita hitz egiten den eta hitz egiten dugun hizkuntza erabiltzen ere. Oharpen batekin: nik Iruñetik idazten dut.
A. «Ukoreka» eleberrian hainbeste hari edo ildo jarraitzeak ez al du horien uztarketa zailtzen?
P.Z. Kritika hori egin daiteke, kontrakoa egin daitekeen bezala. Zalantzarik gabe, lehenbiziko zati honetan ez dira korapilo guztiak askatzen, baina uztarturik badaude, eta eleberri guztietan gertatzen den bezala, soluziobide guztiak ez dira maila berean ematen.
A. Oso egoera krudelak azaltzen dituzu testuan; horiek ere oinarri errealik dute?
P.Z. Adibide bat jartzearren, liburuko Lazaretoaren pasadizoa egia da; Lazaretoak izan ziren hemen. Adibidez, Bergarako azken Lazaretoa 1908an izan zen, gezur batean oinarriturikoa eta mendeku batzuen gauzatzeko erabili zena. Hori ez da nik asmatutako gehiegizko kontakizuna. Hala ere, literaturan ez dut Lazaretoaz idatzi denik ikusi.
A. Sexua tratzeko era ere berria al da?
P.Z. Gai honek ere etsai bat baino gehiago ekarriko dizkit, baina sexua tratatzeko era liburuaren ildoarekin lotua dago guztiz.
PATXI LARRION

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakABALETA6
PertsonaiazABALETA6
EgileezLARRION1Kultura

Azkenak
2025-07-21 | ARGIA
Euskararen aldeko ‘jauzi’ baten alde mobilizatu dira Maulen, Donapaleun eta Baionan

Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.


2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-18 | Mara Altuna Díaz
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
“Galesak bizirik dirau Patagonian”

Zerk lotzen ditu Galesko muino berdeak eta Patagoniako basamortu hotzak? Bada, hil nahi ez duen hizkuntza batek. Noelia Sánchez Jenkinsen arbasoak 1865ean lehorreratu ziren Patagonian (Argentina). Galesetik iritsi ziren, britainiarrek inposatutako zapalkuntzatik ihesean... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial gisa aitortzea babestu dute hainbat unibertsitatek

Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]


Aurreakordioa erdietsita, Eskirozko BSH enpresa abenduan itxiko dute

Bilera akigarria izan zuten asteazkenean Eskirozko BSHko lan batzordeko kideek eta multinazional alemaniarraren zuzendaritzako kideek: aurreakordioa lortu zuten UGT, CCOO, ATTIS eta Solidarik (17 ordezkaritik gehiengoa dute 12 kiderekin) eta ez dute mahai gainean jarritakoa... [+]


Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat hondartza desagertzeko arriskuan daude

Gaztetape (Getaria) eta Muriola (Barrika) hondartzak 2050. urterako desager daitezke Greenpeaceren txostenaren arabera. Itzurun (Zumaia), Karraspio (Mendexa), Isuntza (Lekeitio) eta Azkorri (Getxo) hondartzek hedaduraren erdia gal dezakete.


Iruñeko espetxeko osasun arreta “urria” dela salatu du Salhaketa Nafarroak

Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.


Eguneraketa berriak daude