Nagore Orbeltzu: «Nekaneren paperak etorkizunekoak baldintzatuko ote dizkidan beldur naiz»


1994ko urtarrilaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Nagore Orbeltzu aktoreari elkarrizketa ETBn egiten duen lanari buruz
Nagore Orbeltzu: «Nekaneren paperak etorkizunekoak baldintzatuko ote dizkidan beldur naiz»

Bi motots, fraka motxak eta titi-zorro deigarriekin ezagutu dugu irundar hau. Sudurra ere benetan deigarria du. Itxura berezi horren bitartez heldu zaigu etxeetara. Telebistan ikusita, inork gutxik pentsatuko luke 22 urteko neska honek Maite Agirreren azken ikuskizunean kantatu eta antzeztu egiten duela.
ARGIA. Lehiaketa bat irabaztearen ondorioz dugu «Duplex» telebistan. Zeren ondorioz zaude zu saioan?
NAGORE ORBELTZU. Duela urtebete, Antzertin ikasten ari nintzela, Aizpea Goenagak ikusi ninduen eszena bat egiten. Gero, saiorako aurpegi desberdinak behar zirela eta, nirekin akordatu ziren. Bi froga egin, eta Nekane izaten bukatu dut.
A. Antzerkiko oholetatik duplex batera joan zara.
N.O. Baina nahiago dut antzerkia. Aukera gehiago eskaintzen ditu, nire ustez.
A. Paperik itsusiena tokatu al zaizu?
N.O. Ez. Fisikoki bai. Itsusiarena egiten dut. Baina papera, berez, ez da batere zatarra. Neska ergel eta desastrearen papera dagokit, baina oso samurra da, oso inuzentea. Polita da egiteko, aktore aldetik.
A. Moja bat, birjina... Erlijio asko dago zuen saioan.
N.O. Ez diogu interes handirik ematen, ordea, saioaren baitan.
A. Zure duplex partikularrean ba al du garrantzirik?
N.O. Pertsonalki bai.
A. Umore zuri, beltz ala berdekoa da «Duplex»?
N.O. Zuria. Tipikoa oso, baina oraingoz pixkanaka joan behar da ikusleak sar daitezen istorioan.
A. «Duplex» saioa «Bi eta Bat» ahanztaraztera etorri dela dirudi, planteamendu aldetik. Lortuko al du?
N.O. Ez dut uste jendeak «Bi eta Bat» ahaztuko duenik. Nahiko planteamentu berdinak dituzte, baina oso zaila da Euskal Herrian pertsonaia konkretuak ahanztea. Pertsona batekin geratzea gustatzen zaigu eta ezin gara hortik atera. Agian zerbait desberdina topatuko dute.
A. Ez al da aktoreentzat beldurgarria pertsonaia konkretu batzuekin soilik geratzeko dugun joera?
N.O. Batez ere nire kasuan, oso pertsonaia exageratua dela eta fisikoki oso konkretua dela. Niri errealizadoreek esan zidaten, beste zerbaitetarako deitzen bazidaten baldintzatua egongo naizela agian. Nire aurpegia berezia da alde horretatik, eta beldur naiz horrek ez ote dizkidan etorkizuneko paperak baldintzatuko.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
PertsonaiazORBELTZU1
EgileezIBAN1Komunikabid

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude