«Europako zinemak babes beharra du, merkatua EEBBen kontrolpean dago» B


1994ko urtarrilaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Imanol Arias aktoreari elkarrizketa, euskal zineari buruz
«Europako zinemak babes beharra du, merkatua EEBBen kontrolpean dago» B
IMANOL ARIAS
B ederatzi urte igaro dira Imanol Ariasek Euskal Herrian lan egin zuen azken alditik. «Arruinados» izeneko filmea grabatzera Bilbo aldera etorri zaigula eta, filmaketa minutu batzuk lapurtu dizkiogu berak ondoen ezagutzen duen gaiari buruz mintzateko, zinemaz alegia. Espainiako telebistako «Anillos de oro» saioarekin egina ezagun, berehala eman zuen zinemarako jauzia. «Mikelen heriotza», «El Lute» eta beste hainbat filme eta telebista saioen bitartez sartu zaigu gure bizimoduetan.
ARGIA. Filmaketan izan gara eta jendetza eta mugimendu ikaragarria ikusi dugu. Nola lortzen duzue lanera jartzea? Horretan al datza benetako profesionaltasuna?
IMANOL ARIAS. Batzuetan neronek ere galdera hori egiten diot neure buruari. Hori metodo bidez lortzen da, gogoa horretara jarri eta lasaituz. Badaude, dena den, lanean jarraitzeko eta zurekin dauden pertsonekin ondo aritzeko _zuzendaria, makilatzailea..._ laguntzen dizuten elementu batzuk. Beraiek badakite nolakoa zaren eta nola lan egiten duzun. Funtsean horrela da: ez diozu inguruan begira daukazun jendeari erreparatzen, zarata bakarrik nabaritzen duzu.
A. Zer moduz sentitzen zara Euskal Herrira lanera itzulita?
I.A. Urte asko igaro dira. 1985ean azken lana egin nuen hemen, eta ordutik gauzak pixka bat aldatu dira. Hizkuntza gehixeago normaldu da, euskaraz filmatu da... Ondorioz, nahiz eta bertakoak izan, elebidunak ez garen antzezleok lan gutxiago egiten dugu orain hemen. Hala ere, inoiz ez zait gustatu euskara txar batean filmatzea, edota gaztelaniaz hitz egin eta gero bikoiztua izatea. Nahiago izan dut euskara menperatzen duten antzezlei lan hori uztea.
A. Orain zineman ari zara batez ere, baina telebistak jarri zintuen, nagusiki, gure begien aurrean. Pantaila handirako jauzi hori egin nahi izanez gero, bitarteko egokia al da telebista?
I.A. Lan egiteko era ezberdinak dira telebista eta zinema. Espainiako telebistan lan egin nuenean kate bakarra zegoen, eta «Anillos de oro» telesailaren azken atala, esaterako, 24 milioi pertsonak ikusi zuten. Gaur egun, beste telebista kate batzuk ere badaudelako, gehienezko entzulegoa bederatzi milioi lagunekoa da. Garai horietan bazen zure burua ezagutarazteko medioa. Oraingo telebista lanak, berriz, ez dut uste inor ezagutarazteko eginak daudenik. Aitzitik, antzezleari espezialtze lan bat eskatzen dioten lanak izaten dira: lan azkarra, abiadura handikoa, testuak oso arin ikasi behar dira... Nik ez dakit hori zinemarako urratsa den, gehiago ikusten dut lan oso zehatz eta espezialdu bezala.
A. «Mikelen heriotza» izan zen hemen egin zen lehenengoetako filmea, bertako gai bati lotua gainera. Nola heldu zenion erronka hari?
I.A. Imanol Uribe lehendik ezagutzen nuen, eta berarekin lan egiteko gogo ikaragarria nuen. Imanolekin lan egiteko beste eskaintza batzuk ere izan ditut baina ez dira aurrera atera. Esperientzia oso ona bezala gogoratzen dut filme hori; Imanol Uriberen zinema gradu askotako zinema da. Hura bezalako lan bat egitea erronka ezezik abentura ere bazen.
A. «Mikelen heriotza»z geroztik, nahiz tarteka gauza batzuk egin ziren, euskal zinema oraindik ez zela hezurmamitzen zirudien. Azken urteotan, berriz, zuzendari berriak agertu dira: Juanma Bajo Ulloa, Julio Medem, Alex De la Iglesia, Enrique Urbizu... Nola ikusten dituzu?
I.A. Bitxia egiten zait ematen duzun definizioa. Euskal zinema une zehatz batean existitu zen: hor daude «Tasio», «Tiempo de silencio», «27 ordu»... Batzuk oso ederrak eta ospe handikoak. Gero normalizazioaren garaia heldu zen. Nik zinema horri testimonio balioa ematen diot baina mailarik ez zuela izan iruditzen zait; geroxeago lortuko zuen maila, gaur egun, alegia. Eta ez da izan zuzendariak kanpotik datozelako, hemen sortu direlako baizik. Zuzendari berri oso indartsuak direla uste dut. Bestalde, garai hartako zortzi edo bederatzi zuzendarik jarraitzen dute lanean. Hiru milioi biztanleko herri txiki batentzat ez dago batere gaizki.
A. Vicente Arandari buruz, berarekin lan egiten duten antzezleen lan ezaugarriez oso ondo baliatzen dakiela esaten da. Zuk bost filme egin dituzu berarekin. Zer izan da zuretzat? I.A. Uriberekin batera, nigan gehien eragin duen zuzendaria da. Hasiera batean, beti egiten nituen pertsonaien antzeko paperak ematen zizkidan, baina gero joera horretatik atera zen. Berarekin egin ditudan antzezpenen artean _«El lute» filmearen bi zatiak eta «El amante bilingüe» adibidez_, oso pertsonaia ezberdinak jokatu ditut. Berak dioenez, antzezpenari dagokionez, aukera histrioniko bat sortu du nigan. Uste dut nire lanean gehien eragin duen pertsona dela, eta nire ahalmenei etekinik handiena berak ateratzen diela.
A. «El Lute»rena ere egin duzu, frankismo garaiko Espainian oso ezaguna izan zen pertsona. Zurekin zerikusi gutxi duen pertsonaia. Gogorra izan al zen haren larruan sartzea?
I.A. Bai. Vicentek, tarteka elkartu eta hitz egiten genuenean, zera esaten zidan: «Egin ezingo duzun filme bat idazten ari naiz». Berak baietz pentsatzen zuen, egin ahal izango nuela, baina frogak beste batzuekin egin zituen, eta dirudienez inor ez zen egokia. Azkenean nik egin nuen. Kontua ez zen itxura fisikoa bakarrik, esentzia eta hizkera eta gaizkilearen mitotik bere bizitzaren bi etapak ateratzea baizik: lehenengoa errugabea, eta bigarrena baldrestu egiten denekoa. Eta nola hemendik, artifizialki, bergizarteratutako gizona sortzen den.
Hizkera praktikatzeko Huelvan egon nintzen, merchero-ekin. Zailena beraien pentsakerarekin bat egitea zen, beraien kontzientzia nomadarekin, alegia. Are zailago niretzat, guretzat jaioterria eta etxea oso garrantzitsuak baitira. Antzezpen honek nik ez daukadan barne aktibitate bat eskatzen zidan.
A. Filmeetan beti antzezle ezagunak agertzen zarete. Badirudi aurpegi berririk ez dela ateratzen. Zuzendariek ziurtasunez jokatu nahi dute?
I.A. Oreka egon behar du. Filme bateko pertsonaiak 40 bat urtekoak badira, adin horretako antzezle berriak aurkitzea ia ezinezkoa da. Zuzendariek, kasu horietan, segurura jotzen dute. Pertsonaia gazteak dituzten filmeak, ostera, ez dira egiten. Horrelako bat nik ezin izango nuke egin, bai ordea gazteren batek. Belaunaldi berria ateratzeko, hori ikusiko duen belaunaldiarentzat egin behar dira produktuak. Egia da ez dela aktore berri askorik ateratzen, baina jende gaztearentzat ez dela filmerik egiten ere bai. Ni irten nintzenean, adibidez, nire belaunaldiarentzako filmeak egiten ziren, hogeitaka urte nituenean alegia.
A. Espainian, agian Almodovar izan da aurpegi berri gehien ezagutarazi dituena. Zer deritzozu haren lanari?
I.A. Pedrok zuzendari egindakoek duten zerbait dauka. Toki askotara heltzen da bere komunikazio ahalmena. Oso zirarragarria da «Atame» filmea mundu guztian zehar ikustea, eta nik filme horren publizitatea Tokion eta beste zenbait lekutan ikusi dut. Zinema espainiarraren alde lan asko egin du; Sevillako Expo-k baino gehiago eta gainera merkeago. Zinema espainiarrak munduan zehar izena izatea lortu du. Bere zinema, bestalde, oso pertsonala eta berezia iruditzen zait. Orain, gainera, uste dut «Kika» zerbaiten bukaera dela, hots, beste gauza asko dituela egiteko.
A. GATT dela eta, salaketa gogorrak egin dira Europako zinema gogor astinduko duelakoan. Zein iritzi duzu horretaz? Europako zinema babesteko neurriak hartu beharrean al da?
I.A. Industriaren iritzi bera daukat. Bestalde, Estatu Batuetako zinemak gurekin hartzen dituen neurriak hartuz gero, konformatuko nintzateke. Estatu Batuetako industriak oso neurri gogorrak hartu ditu Europarekiko. Babestu beharra daukagu, merkatuaren % 90 beraiek daukate. 300 milioi jaso beharrean 200 jasota ere ez liratekeela hondatuko uste dut.
Nere Portillo
34-38

GaiezKulturainemaAktoreakARIAS1
PertsonaiazARIAS1
EgileezPORTILLO1Kultura

Azkenak
Getariako Salbatore jaietan emakume baten aurkako “eraso larri” bat salatu, eta egitaraua bertan behera utzi dute

Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.


Gizon bat atxilotu dute Erriberagoitian beste bat hiltzea leporatuta

Gizona Bilorian (Araba) hil dute, ustezko hiltzailea atxilotu dute Añanan (Araba).  


Al Jazeerako bost kazetari hil ditu Israelek

Hildako kazetarietako bat Anas al-Sharif da, palestinarren genozidioa zerrendatik kontatzen dutenen artean ezagunenetako bat. Al Jazeera hedabideak adierazi du Israel errudun dela Gazako sarraskia barnetik azaleratzen duten kazetariak nahita hiltzeagatik, eta horrela sarraskia... [+]


Zarrakazteluko sutea kontrolatzeko lanetan jarraitzen dute suhiltzaileek

Larunbat gauean hasi zen sutea Zarrakaztelu eta Figerol lotzen dituen errepideko pinudi batean. Herritarrentzat arriskurik ez dago momentuz, gobernuak adierazi duenez. Gizakiek eragindako sutea dela jakinarazi du gobernuak.


“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


Eguneraketa berriak daude