«Euskalduntze plagintza birplanteatu egin beharko da lehentasunak jarriz»


1993ko abenduaren 19an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskalduntze plangintza birplanteatu behar dela dio Peru Bazakok
«Euskalduntze plagintza birplanteatu egin beharko da lehentasunak jarriz»
PERU BAZAKO
Administrazioa euskalduntzea ezinbesteko zutabea da hizkuntz normalizaziorako. Horixe da, hain zuzen ere, oraintsu hamar urte bete dituen Herri Arduralaritza Euskal Erakundearen zeregin nagusia. Hainbat eztabaida pizten dituen arloa, langintza zail horretan gogoz dihardu Peru Bazako zuzendariak. Aurrekontuetan murrizpen gogorrak jasan ditu HAEEk azken bi urteotan. Bazakok, baina, baikortasunez begiratzen dio etorkizunari.
ARGIA. HAEEk arlo ezberdinak jorratzen ditu. Garrantzitsuena, baina, funtzionarien euskalduntzea da.
PERU BAZAKO. HAEEren zeregin nagusiak funtzionarien aukeraketa eta prestakuntza dira. Horrez gain, ikerketa, argitalpen eta itzulpengintza ofizialaren alorrak daude. Langileon euskalduntzea, finean, prestakuntza era espezifiko bat da, kopuru eta garrantziz pisu berezia duena.
Administrazioaren hizkuntz normalizazio plangintza martxan jarri zenean, profilen ezarpenaz, jauzi handia eman zen. 1989 1990ean 400 bat funtzionari ari ziren euskalduntzen. Une honetan 4.000tik gora langilek dihardute horretan, eta otsailean 1.000 gehiago izango dira. 5.000 funtzionari aritu dira urtero 1990etik.
Gauza asko lortu dira, baina ez esperotako denak. HAEEren lehen arazoa Gobernuko pertsonala aukeratzea izan zen, 1989ko Funtzio Publikoaren Legera arte egoera ez ohizkoa baitzen. Horrek HAEE aukeraketa kontu horretara zuzentzea eskatu zuen. Egun, HAEEren zeregin nagusia pertsonalaren prestakuntza da, euskalduntze eta hizkuntz normalizazioarekin batera. Hori itzulpen ofiziala ahaztu gabe; administrazio hizkuntza finkatzen joan behar da.
A. Denbora da administrazioaren hizkuntz normalizazio plangintza onartu zenetik. Geroztik, baina, hasieran ezarririko epe eta eskakizunak malgutu egin dira.
P.B. Esparru denak hasieratik kontsentsu handienaz eraman nahi izan dira. Sistema zaila eta gogorra hezurmamitu genuen, baina nahiko ondo doa aurrera. Azken dekretuarekin zer jazo den? Sistemak funtziona zezan biguindu egin behar zela ikusi genuen, eta hasi berriak diren funtzionariei laguntzeko egin da batez ere. 1. profila dutenei ez zaie luzapenik eman, hortik aurrerakoei bai. Beste gauza asko ere lasai hartu beharko dira. Beharra egonez gero, arauak aldatuak izan daitezen eginak daude.
A. Eskakizunak eta epeak malgutzea ez al da atzerapausoa?
P.B. Gobernuak, teknikari-profesionalez gain, 1.490 profil inguru ditu. Plagintza gaur amaituko balitz profila bete gabekoak 360 edo izango lirateke. Legealdia bukatu baino lehen kopuru hori gehienez 200era iristea nahi nuke; eta hori plagintzaren % 85-90 litzateke. Ezagutzen al duzu % 80 90ean bete den bost urteko epeko plangintza publiko edo pribaturik? Maila horretan, gainera, zailtasun handiegirik gabe beteko da. Gainontzeko administrazio publikoez ez nuke hainbesteko ziurtasunaz hitz egingo, baina ondo doa. Diputazioetan ere ondo ari dira; udaletan, berriz, denetatik egongo da.
A. Baikor ikusten duzu, beraz, orain arteko prozesua. Ezin al zen egin dena baino gehiago egin?
P.B. Ez zait hizkuntz normalizazio plangintzaz aritzea atsegin, nahiago dut prozesuaz aritu. Planaz jarduteko beste neurri batzuk beharko genituzke, erabilera programak adibidez. Eta horiek, beharrezkoak izan arren, ez dira martxan jarri. Egun pertsonalaren gaitasun prozesuan ari gara, gero erabilera neurriak beharko dira. Hau bukatu gabe programa gehiago egitea zaila litzateke.
Erabilpen neurriak posible diren tokietan hartu behar dira. Bizkaia eta Arabako zenbait lekutan ezin da, baina Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat zonatan bai. Neurriek, gainera, elur bolaren eragina izan dezakete beste administrazioetan. Goierri, Urola, Ondarroa, Lekeitio, Arratia eta Gernikako udalek Gobernua eta Administrazioari dena euskaraz bidaliko baliote, ez litzateke itzulpen pantaila nahikorik izango. Hor ikusiko genuke euskalduntzeak zer eraginkortasun izan duen.
A. Bost urtetan funtzionarien % 33 euskaldundu nahi dira. Hori al da helmuga?
P.B. Xedea epe luzera administrazio osoa euskalduntzea da. Eta ezin baldin bada administrazio osoa euskaldundu, behintzat lanpostu askotan konpetentzia pasibo indartsua egon dadila, hots, bilera bera lasai euskaraz eta erdaraz egin ahal izatea. Helburu hori, erdibidekoa den arren, posible eta positiboa litzateke.
A. Konpententzia pasibo hori ezingo da, baina, azken helburutzat jarri.
P.B. Errealitatea zein den badakit. Profildunez gain besteak ere euskaldundu eta bileretan konpetentzia pasiboz egotea lortuko bagenu, oso ona litzateke. Normalizatzeaz ari naizenean edozein lekutara joanda bi hizkuntzetan har zaitzaten ari naiz. EAEn euskaldunak % 24 garela kontuan hartu behar duzu.
A. Udaletxe eta diputazioekin ere lanean ari da HAEE. Noraino iristen dira batzuk eta besteen eskuduntzak? Zeintzuk dira arazo nagusiak?
P.B. Sakabanaketa handia dago, eta hori traba itzela da. HAEEk liberatutako ikasleen ordezkapenak ordaintzen ditu. Leku askotan euskaltegirik ere ez dago eta ahal den moduan ari gara, baina harremanak, orokorrean, onak direla uste dut. HAEEk ez du eskuduntzarik ez udal ez diputazio ez gobernuan ezer agintzeko. Funtzio publikoarenak dira eskuduntza horiek. Funtzio publikoak ikusten baldin badu batek ez duela dagokion profila lortu, neurriak har ditzake. HAEEk plangintzak martxan jarri eta lana errazten baino ezin die lagundu beste administrazioei.
A. Neurririk hartu izan al da hizkuntz eskakizuna bete ez duenarekin? Halakorik aurrikusten al da?
P.B. Ez da neurririk hartu, egia da, baina funtzio publikoak dekretu berriaren zain egon behar izan du, gobernu hirukoitzean bertan kontua malgutzeko asmoa baitzegoen. Egun plangintza bete gabe ari den jendea kopuru txikia da, eta dekretu berriarekin askoz gutxiago. Politika hori eman egin behar da, baina zuhur jokatu behar da aplikazioan. Jende asko ez bada lekuz aldatzen nahiz beren lanetan oso onak ez direla jakin, ez da erraza izango hori hizkuntza dela eta egitea. Zuhurtziaz, baina egin behar da, bestela ez genuke sinesgarritasunik.
A. HAEEk 656 milioi pezetako aurrekontua du aurtengorako. Orain bi urte baino 246 gutxiago. Aurrikusita zeuden hainbat helburu alde batera uztea ekarri al du horrek?
P.B. Arlo guztietan eragingo du, baina euskalduntzean antzemango da gehienbat. Euskalduntze plangintza birplanteatu egin beharko da lehentasunak jarriz. Udalek, dena den, ez dute ordezkapenei dagokienez batere murrizketarik izango. Plangintzaren lehen epea bukatu arte ordezkapenetarako aurrikuspenak betetzea da nire helburua.
HAEE ez da, dena den, administrazio orokorreko euskalduntzea bakarrik finantzatzen ari, beste erakunde batzuena ere ari da. Akaso akordioak lortu beharko dira beste administrazio publiko horiekin _EHU, Osakidetza, Justizia Ministerioa eta abar_, beren aurrekontuetatik zati bat horretarako aurrikusten has daitezen.
Ezin dugu daukagun aurrekontuaz kexatu, HAEEk aurrekontu oparoak izan ditu eta. Urtero 5.000 funtzionari euskalduntzen aritu gara azken hiru urteotan. Hizkuntz normalizazio plangintza betetzen ari denez, beraz, kopuruok txikitzen joango dira. Murrizketok ez dute esan nahi helburuak alde batera utziko direnik.
A. HAEEn funtzionariekin ari zarete lanean. Hainbat jendek administrazioa gehiegi puztu dela dio, funtzionari gehiegi ditugula.
P.B. Ez dakit. Nik HAEEk jendea falta duela esan diezazuket, 39 langile baino ez daudela, eta gustura edukiko nituzkeela 90. Horri erantzuteko ikerketa serio bat egin beharko litzateke, eskaintzen diren zerbitzuak aztertu eta horren arabera asko ala gutxi diren erabaki. Funtzionarien gaian jendea topikoetan mugitzen da. Administrazio orokorrean 4.000 funtzionari daude, osasun alorrean 17.000 19.000 inguru eta hezkuntzan beste hainbeste. Zein da arazoa, 4.000 horiek edo besteak? Funtzionariez ari garenean bulego langilearen argazki jakina egiten da.
A. Funtzionarien produktibitatea ere zalantzan jarria da askotan; funtzionaria alferraren sinonimotzat hartzen da sarri.
P.B. Nik ez dut zalantzan jarriko Gobernu, diputazio edota udaletxe handi bateko funtzionari baten produktibitatea lantegi apal batekoa baino txikiagoa izango denik. Baina aurrezki kutxetako, BBK-ko eta Iberdueroko langileen produktibitatea, esaterako, handiagoa al da? Nik ezin dut sinetsi pertsona bat funtzionari sartuta alfer bihurtzen denik.
A. HAEEren beste arloetako bat Itzulpen Zerbitzu Ofiziala da.
P.B. Lege eta lege-proiektuak direla eta beste hainbat arlotan lan garrantzitsuak egin dira. UZEIrekin ere zenbait egitasmo burutzen ari gara. Administrazio terminologiaren normalizazioa kontu handiz egin behar dela uste dut. Lan asko dago egiteko, eta elkartze puntuak aurkitzea beharrrezkoa da. Denok dakigunez, itzulpenen kontuan eskola ezberdinak daude, batzuk oso garbizaleak eta besteak ez hainbeste. Edo konforme jartzen gara denak, edo alferrik gabiltza. HAEEk egin dituen zenbait lan erreferentzi puntua izango direla uste dut terminologia eta itzulpen aldetik. Ez dira, baina, lorpen ikusgarriak; eremu idorra da.
A. Oraintsu, «Administrazioa euskaraz» izeneko aldizkariaren bigarren alea atera du HAEEk. Zer lortu nahi du aldizkariak?
P.B. Aldizkaria bai profesionalei baita euskalduntze prozesuan ari den jendeari zuzendua da, baina beste era askotako gai eta elementuak ere baditu. Ez genuen oso gauza teknikoa egin nahi, hasi den jendearentzat gauza erraza baizik. Lehen ere oso tarteka ateratzen zen, baina oso itxura kaskarrez eta zehaztu gabeko maiztasunez. Orain, oso interesgarria delakoan, ahalegin serioa egiten ari gara.
Alberto Irazu
34-38

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzAdministrazBesteak
PertsonaiazBAZAKO1
EgileezIRAZU1Hizkuntza

Azkenak
Azpiegitu handiak
Osasunak bat egin du Nafarroako AHTren aldeko Plataformarekin

Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.


Bilboko etapa Palestinak “irabazi” zuela azpimarratu dute, eta protestan jarraitzera deitu

Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.


2025-09-05 | Sustatu
Itzulbide jarri dute martxan Osakidetzan, euskarazko lan-hizkuntza eraginkorragoa izateko

Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]


Ikasle nafarren %30ak ikasiko du aurten euskarazko D ereduan

Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.


Pantailen gehiegizko erabilera, desinformazioa eta indarkeria praktikak identifikatu ditu adingabeen artean Macsonrisas-ek

Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.


Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude