«Kasu berezietan onar daiteke zenbait euskaltegi libreekin hitzarmenakegitea»


1993ko abenduaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Martin Etxeberria, HABEko zuzendariari elkarrizketa
«Kasu berezietan onar daiteke zenbait euskaltegi libreekin hitzarmenakegitea»
MARTIN ETXEBERRIA
B erak hala nahi izanda, komunikabideetan gutxi ateratzen den gizona da. 1986tik HABEko zuzendaria, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak azken urteotan egindako ibilbidea aztertzeko pertsona klabea dugu, baina. HABESEA legeak hamar urte bete berriak dituen honetan aritu gara berarekin.
ARGIA. Hamabi urte dira HABE sortu zela. HABESEA legeak ere oraintsu hamar urte bete ditu. Zeintzuk izan dira urte guzti hauetako lorpenak eta zeintzuk hutsuneak?
MARTIN ETXEBERRIA.
Oro har hamabi urte hauen balorazio baikorra egiten dugu. Alde batetik helduen euskalduntze eta alfabetatze arloa egituratu egin da. Bestalde, euskararen ikas prozesua finkatu da; arlo horretan programak egin dira, alfabetatze eta euskalduntze eremuak desberdindu, programa horiek materialez hornitu dira eta ebaluazio mota bat bidean jarri da. Hori dena euskaltegietan txertatzen da, euskaltegia irakaskuntza horren gune berezi bezala antolatu eta sendotu egin baita. Hor dagoen irakaslegoa profesionaldu egin da, prestaketa eta titulazioa dauka.
Lehen, gainera, bazegoen halako uste orokorra euskara ikastea oso zaila zela, eta bakan batzuek bakarrik lortzen zutela. Gaur egun jendeak badaki euskaraz ondo ikastea gehiago dagoela bere ahaleginen eskuetan egituraren eskuetan baino. Alde horretatik, euskara edozein hizkuntza bezala eskuragarria dela erakutsi da. Horrekin lotuta, helduen euskalduntze alfabetatze sektoreak prestigioa lortu du.
A. Hutsunerik ez?
M.E. Alfabetatzea da gutxien asmatu dugun arloa. Hori esparru berezia da, eta ahalegin handienak hor jarri beharko genituzke. Denok aitortzen diogu lehentasun hori, baina gero gauzak bidean jarrita, gehiago landu da euskalduntzea alfabetatzea baino. Gure kezketako bat da ez ote dugun alfabetatzearen mundua euskalduntzearen pedagogi berberaz edo antzekoz bideratu nahi izan. Horrek tratamendu ezberdina behar du. Bestalde, lan handia egin da sektore hau eta ikas-prozesuak egituratzen, baina prozesua bukatu gabe dago oraindik.
A. Euskara hizkuntza eskuragarria dela frogatu dela diozu. Urte hauetako emaitzek onak izan beharko lukete, beraz. Zein emaitzez hitz egin dezakegu?
M.E. Hor emaitza partziala dago, 1986tik gaur egun artekoa. Horren arabera badakigu EGA agiria ikasleen % 7k lortu dutela. Hortik aurrera datu zehatzik edukitzea zailagoa da, eta aztergai dugu osagai garrantzitsua delako. Dena dela, % 7 baino jende askoz gehiago egongo da maila berera iritsi baina EGA erdietsi ez duena, aurkeztu ere ez delako egin. Era berean, egon daiteke beste jende bat helburua maila horretan jartzen ez duena, euskararekiko beste hurbilketa modu bat egiten duena. % 7 horrekin ez itsutzeko elementu ezberdin asko aztertu behar dira. Helduekin ari gara lanean, askatasun osoko eremu batean. Gehienez, Administrazioko funtzionariak lotuago egongo lirateke prozesua bukatzera. Baina horiek joan den urteko ikasleen % 11 baino ez ziren izan.
A. Noiz egingo da emaitzen azterketa zehatza? Funtsezkoa dirudi hutsuneak zuzentzeko.
M.E. Urte batzuetako emaitzen azterketa burutu beharko litzateke horretarako. Hasiak gaude, baina ez daukagu oraindik. Bestalde, emaitzetara bakarrik joatea arriskutsua gerta daiteke, ikuspegi zabalagoa beharko genuke. Baina lehengora itzuliz, jendeak badaki prozesua burutu daitekeela. Tartean bakoitzaren interesa dago... Portzentaia altu batean behintzat jende asko hurbilago dago euskaratik, eta hori ere positiboa da. Ados nago efikazia aldetik eta emaitzak neurtu behar direla. Baita pedagogia aldetik ere.
A. 1986-87 ikasturtean 46.000 ikasle aritu ziren EAEn euskalduntze eta alfabetatzen. 1992-93an, aldiz, 41.500 izan ziren. Urte hauetako ikasle kopuruei erreparatuz gero, gorakada koantitatiborik ez da izan.
M.E. 1986-87tik 1989ra arte edo, ikasle kopuruaren jaitsiera eman zen. Geroztik, gutxi, baina gorantz egin du. Alde horretatik onargarria da esatea ez dagoela geldirik. Ikasle kopuruekin batera, oso adierazgarria da jende horrek sartzen duen eskola ordu kopurua, eta azkenengo ikasturtean behin ere eman ez diren ordu kopuruak eman dira. 1986-87 izanik ikasle kopuru aldetik gailurra jo zen urtea, 1992-93an inoiz baino ordu gehiago eman dira. Ikasle kopurua nahi adina gorantz ote doan? Gizarte osoa elebidun nahi badugu asko falta zaigu.
A. Euskalduntze eta alfabetatzea funtsezko zutabea da hizkuntz normalizazioan. Behar adinako garrantzia eman al dio HABEk arlo horretako eskaria bultzatzeari? Ez al da hurrengo urteetarako eginbeharretako bat?
M.E. HABE ez da izan kanpaina handiak egin dituen horietakoa. Zentzu horretan egin dituen gauzak ia lekukotasun hutsak izan dira. Ez dut gehiegi sinesten noizean behin egiten diren ekinaldi horietan, diru asko botatzen baita eta emaitza gutxi jaso. Gizarte elementu guztiengandik sortu behar da horrelako motibazioa. Gizarteko agente guztiak ez badaude lan horren alde, kanpotik datorren kontzientziazio kanpaina batek ezer gutxi egin dezake.
A. AEK eta HABEren artean urtetan izandako arazoak ezer onik ekarri al dio helduen euskalduntze eta alfabetatzeari?
M.E. AEKrekin harreman batzuk eta posizionamendu ezberdinak egon dira. AEK-k batzuetan planteatu izan dituen gauzak nik onar nitzake, baina sektorearen normalkuntzan beste gauza batzuetan etsi egin beharko luke. Une honetan arazoa ez da HABE eta AEK, HABE eta euskaltegi libreak baizik. AEK-k eskubide osoa du bere euskaltegi libreak edukitzeko. Administrazioak, ordea, normalkuntza xede horretan lehentasunak beste bidean jarri ditu.
A. AEK-ko euskaltegi gehienak libreak dira.
M.E. Kontu honetaz oso artifizialki hitz egiten dela iruditzen zait. Badago, azkenengo bolada honetan, horrelako neurriekin euskarari kalte egiten zaiola esateko joera. Gauzak horrela planteatzea dagokien lekutik ateratzea da, informatu beharrean desinformatzea. Arrazoi berberaz esan dezakegu euskararen onerako direla hartutako neurriak, eta ez euskarari eraso egiteko.
A. Milaka ikasle dirulaguntzarik gabe uztea euskararen mesederako izan al daiteke?
M.E. Une batean denei laguntzeko dirurik ez badago, hasieratik beste bidea hobetsita, eragin gutxien daukan tokian egin behar da murrizketa. Baliabideak ahal den logikoen eta dituzun aginduen arabera ahal den ondoen mugitzen ahalegintzen zara. Horrek, noski, nahi ez diren ondorioak sor ditzake batzuetan.
A. Euskaltegi libreen eginkizuna zalantzan jartzen al duzu?
M.E. Helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorea normaldu behar baldin badugu eta benetako zerbitzu profesionala eskaini, behar ditugun bideak hauek dira, eta guk horiek sustatuko ditugu. Hortik aparte ibili nahi duenarentzat ez dago inolako eragozpenik. Gehienez ere, oso kasu berezietan, euskaltegi libre batzuekin akordio eta hitzarmen apartekoak egitea onar daiteke. Baina ez beste era batera planteatzen den multzoa.
A. Nola baloratuko zenuke azken urteotan euskaltegi libreek eginiko lana?
M.E. Ez dut txartzat baloratu beharrik. Ez daukat ezer euskaltegi libreek beren bidea egin dezaten kontra; baina ez nago ados euskaltegi libreak euskararen onarekin identifikatzearekin. Sektorearen normalkuntza beste bi zutaberen bidez joan behar duela uste dut. Beste batek beste bidetik joan nahi baldin badu, eskubide osoa du. Baina Administrazioak ezin ditu gauzak bere horretan utzi, bestela sektorea ez bailitzateke normalduko. Eta hobesten hasita, dudarik gabe euskaltegi publiko eta homologatuen bidea hobesten dugu. Besteek mesederik egiten diotenik nik ez dut ukatuko, eta ez dut txartzat joko beren lana.
A. Zein lehentasun ikusten dituzu hurrengo urteetarako? Zeintzuk dira HABEren helburuak?
M.E. Zenbait arlo osatu behar dira, erabileraren kontua esaterako. Batzuetan gaia planteatu izan da euskaraz ikastea gauza bat eta euskara erabili eta jardutea beste bat izango balira bezala. Agian batzuetan HABE ere dikotomia horretan erori da, baina denok gero eta garbiago dugu euskara komunikabidea dela, euskaraz bizitzeko lanean ari garela. Datozen urteetan, aurrekoa utzi gabe, hori ere garatu behar da. Erronka berriak daude erabilera aldetik eta erantzun egin beharko zaie. Horrek gure gizartearen arlo guztiak ukitzen ditu: lagunartea, lan mundua, aisia... Gune ezberdinak dira, eta guztietan jardun beharko dugu. Hor egitasmo berriak sortu beharko dira.
A. HABEko lau euskaltegi pilotuetako irakasleak greban dira. Zein izan daiteke konponbidea?
M.E. Ez dago euskaltegi piloturik; hori hasieran egindako deitura da. HABESEA legeak ez du euskaltegi piloturik aurrikusten, publikoak eta pribatuak baizik. Publikoen artean HABEren titularitatepekoak daude. Arazoa hitzarmen baten ingurukoa da, hitzarmen horren ondorioak ez onartzetik dator. Hitzarmenak administrazio orokorrerako planteamentu eta baldintza batzuk jartzen ditu, eta horrek ukitu egiten ditu lau euskaltegi hauetako irakasleak. Kontuan hartu behar da hitzarmen berak, HABEren irakaslegoaren berezitasunak zehazten dituen artikuluan, garbi adierazten duela baterango mahaiaren eskuetan egongo dela aztertzea nola uztartu irakaskuntza orduak eta jornada osoa. Bidea hasieratik hor egon da, eta bide hori ez dute ez sindikatuek ez irakasleek urratu nahi izan.
A. Egun euskaltegi piloturik ez dagoela diozu. Lau euskaltegiok ez ziren, baina, euskaltegi arruntak izateko sortu. Zenbait arlotan helburu bereziak jarri ziren hasiera batean.
M.E. Pilotu hitza HABESEA legeaz geroztik ez da existitzen, nahiz eta oraindik batzuek ideia horiek errepikatu. Bestalde, kontu horretaz dakidan neurrian esan dezaket aitzindari izateari irakasleek berek uko egin ziotela aspaldi samar. Lau euskaltegi hauek sare publikoan kalitatez non dauden ikustea da egin behar duguna. Eta kalitatez ondo funtzionatzen dute. Parametroa horrek izan beharko luke, ez pilotu izatearenak. Pilotu izate hori bai legez baita beste erabaki batzuen bidez ere galdu egin zen.
A. Zentrook ixteko asmorik izan daitekeela plazaratu da.
M.E. Oso zaharrak dira kontu horiek, eta beti sindikatuen ahotik entzun dira. Badirudi sindikatuek zentro horiek ixtea nahi dutela, badagoela halako interes bat, eta azkenean itxi guk egin beharko ditugu, eta gero errua guri botako zaigu. Horrelako egoerak onartezinak dira.
Alberto Irazu
32-36

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeHABE
PertsonaiazETXEBERRI10
EgileezIRAZU1Hizkuntza

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude