«Idazleoi ikuspegi zabalagoa izaten uzten digute»


1993ko azaroaren 21an
Rosa Montero espainiar idazleari elkarrizketa
«Idazleoi ikuspegi zabalagoa izaten uzten digute»
Rosa Montero, idazlea eta «El Pais»eko kazetaria
Ehiztaria naiz». Ezezagunaren ehiza da idaztea, etengabe ihes egiten duen zerbaiten bila aritzea. Emakumezkook kultura ofizialaren konkistaren gaia betetzeke dugula pentsatzen du Rosa Monterok eta horretan saiatzen da egunero, mahaiaren bi aldeetan jokatuz, «El Pais» egunkariko kazetari, eta idazle ospetsu bezala.
ARGIA. Zure azken liburua kaleratu berri duzu, «Bella y oscura».
ROSA MONTERO.
Idazle guztiek diote azken liburuaz maitemintzen direla, eta ni berdin azken honekin, baina arrazoi nagusi batengatik, errealitatea eta fantasiaren arteko nahasketan oreka lortu baitut.
Idaztea jakintza bide bat da, eta zentzu honetan, liburu bakoitza pauso bat. Atzera begiratzen dudan bakoitzean nire bidea irudimenaren konkista bezala hartzen dut. Batzuetan errealitate zakar bat islatu nahi duzu, eta beste batzuetan istorio fantastikoa mundu fantastiko batean; baina oraingoan, erronka bi munduen nahasketan datzan.
A. Benetako bizimodurako denok beharrezkoa dugun fantasia dosi bat izango balitz?
R.M. Hori da. Gizakion irudimen ahalmena, jaiotzean, mugagabea da. Geroago, sozializazio prozesua dela medio dugun ahalmen hori murriztuz doa, munduaren interpretazio bakarra jasotzen dugulako. Ikuspegi horrekin bat ez datorrenari eroa esaten diogu. Idazleoi, ordea, ikuspegi zabalagoa izatea uzten digute.
A. Eleberrigintza kazetaritzatik ihes egiteko bidetzat hartzen duzu?
R.M. Ez. Nire burua munduarekin erlazionatzeko bi harreman mota dira. Baina ihesa ez dut atsegina. Fantasia ez da ihes egitea, errealitateak ere fantasia barneratzen duelako.
Errealismotzat jotzen dena ohiturakeria estuegia besterik ez da. Errealitatea askoz ere zabalagoa da, bertan gure barruan bizi diren deabruak zein desioak, beldurrak... biltzen dira. Nahiz eta hauek ukigarriak ez izan, bizitzaren funtsezko zatiak dira, eta ildo honetatik errealitatearen barruan bizi dira.
A. Esan izan duzu kazetaritza senartzat eta literatura maitaletzat hartzen zenituela.
R.M. Nik horrela sentitzen ditut. Kazetaritza lanbidea dut, ohizkoa, egunerokoa. Hala ere, izugarri gustatzen zait, denok oso mundu txikian bizi bagara ere, kazetaritzak mugak apurtzera behartzen gaitu, beste mundu batzuk ezagutzera. Eta ez bakarrik geografikoak, errealitatearen beste ikuspegi batzuk edota beste barne mundu batzuk eskaintzen dizkit. Baina azken batean, lanbide bat besterik ez da. Aldiz, ezin dut nire bizitza eleberrigintzarik gabe jasan. Erabat beharrezkoa dut, eleberrigintza bizitzeko era bat da, nire bizitzeko era.
Irakurle amorratua eta idazlea arraza berekoak dira. Arraza honetakoak errealitatearen moldera ez gara guztiz egokitzen, brintzadura edo egonezina bat jasaten dugu, eta hori betetzeko hitzez eginiko zubi batez baliatzen gara.
A. Espainiar kazetaritza eta emakumezko idazleen artean aitzindarietakoa zara.
R.M. Ez naiz horrela sentitzen. Aitzindariez hitz egitekotan, nire aurreko belanauldiaz hitz egingo nuke. Emakume horiek baziren itsaso ekaiztsu batean galduak, edo naufragoak. Basamortuaren zeharbidea egin dutenei ezker, gaurko emakume idazle edo kazetariak beste lasaitasun batez egon gaitezke. Nire belanauldiaz esango nukeena da normalitatearen lehen uhina izan ginela, baina ez gara aitzindariak.
A. Gaur egungo emakume idazleen arteko ezaugarri komunik ikusten duzu?
R.M. Gaur egun ez. Duela urte batzuk emakumeari buruzko literatur testimoniala egon zen, aurreko gabezia zela medio. Emakumearen hainbat gauzari izena jartzea beharrezkoa zen, baina epe labur hori amaitu zela uste dut. Gaur egun gizon zein emakume idazleen artean izugarrizko eklektikotasuna nabaritzen dut. Jadanik ez dago munduaren azalpen bakarra, bakoitzak norberaren estiloa, begirada edo literatur perspektiba pertsonalaren bila jarduten du.
Emakume idazleei dagokienez, berdin gertatzen da. Ikusten dudan ezberdintasun bakarra da emakumeok gure emakume izatearen kontzientziatik idazten dugula. Orain arte eginiko literatur guztia gizonezkoen moldetan mugitu denez, idazterakoan beti mimetismoaren beldur izan naiz, molde horiek oharkabean segitzearen beldur. Hauetatik at saiatzea ez da izan gauza erraza. Normalkuntzaren bidean gaudenez, emakume idazleen pausoak gure emakume kontzientziaren dimentsiotik ematen ditugu.
Ainhoa G. Etxaniz
48-50

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakMONTERO3
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEl Pais
PertsonaiazMONTERO3
EgileezETXANIZ4Kultura

Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Azkenak
Iaz gehien mailegatu zen euskarazko liburua, Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria'

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako liburutegietan 2,7 milioi mailegu egin ziren 2023an, 2018an baino 100.000 inguru gehiago.


2024-04-23 | Euskal Irratiak
Indarrak biltzeko eguna antolatu du Erdiz Bizirik-ek Elizondon

Erdizko meategiaren kontrako plataforma herritarrak aldarrikapen eta besta eguna antolatu du joan den larunbatean Elizondon. Heldu diren asteetan epaiketa ukanen dute Magnesitas Navarra enpresaren kontra. Hain zuzen, auziak eraginen dituen gastuei buru egiteko sustengu... [+]


2024-04-23 | ARGIA
Instagram da EAEko gazteen sare sozial gustukoena

TikTok eta BeReal dira azken urteotan gehien hazi diren sare sozialak. Gazteen artean, %40ak esan du euskara ere erabiltzen duela. Gaztelania 97,9ak erabiltzen du, eta ingelesa %62,4ak. Datuok Gazteen Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta sare sozialak. Euskadiko gazteen... [+]


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Eguneraketa berriak daude