«Atzakia bezala erabili da museoa kultur politikaz eztabaidatzeko»


1993ko urriaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
J.I.Bidarte, Guggenheim-Bilbao elkarteko zuzendariari elkarrizketa
«Atzakia bezala erabili da museoa kultur politikaz eztabaidatzeko»
Juan Ignacio Bidarte, Guggenheim-Bilbao elkarteko zuzendaria
Duela urtebete, Guggenheim Bilbao elkartea sortu zenean izendatu zuten zuzendari Juan Ignacio Bidarte. Gizon serioa, hotza, bera da Guggenheim proiektua bideratzeko asmoz sortu zen partzuergo honetan ardurarik handiena duen teknikaria. Elkarrizketa honetan azaldu digu noiz zabalduko den museoa eta zeintzuk izango diren bere ezaugarriak.
ARGIA. Zein fasetan dago Guggenhein Museoaren eraikuntza?
J. I. BIDARTE. Une honetan martxan jarri dugu suntsitze eta lurra prestatze fasea, eta hurrengo hilabetean espero dugu zimentatze eta indusketa lanei ekitea. 1997. urtean museoa inauguratu ahal izateko egutegia betetzen ari da.
A. Kalkulu ekonomikoak ere?
J.I.B. Eraikuntzaren aurrekontua datu finkoa da eta mantentzen ari da proiektua garatzen ari den neurrian. Aurrekontu horretara egokitzen ari da proiektua.
A. Zein mantenu gastu aurrikusten dituzue museoa martxan jartzen denean?
J.I.B. Proiektua aurrera eramatea erabaki aurretik, arkitektura nahiz arte arloak aztertu eta museoaren kudeaketa gastuak kontuan hartzen zituen bideragarritasun ikerketa egin zen. Museoaren funtzionamendu gastuak zehaztu eta aurrikusten zen 1.100-1.200 milioi pezetakoa izango zela urtero. Diru sarrerei dagokienez, lehenengo urteetan museoak urtean 400 milioi pezeta inguru gutxiagoko sarrerak izango zituela ere aurrikusten zen, baina ikerketa berak adierazten zuenez, kopuru bera jasoko da sarrera gehigarri gisa museoaren garapenari esker.
A. Nondik norakoa izango da museoaren egitura?
J.I.B. Ondo zehaztuta dauden diren hiru eremu egongo dira. Zati bat egitura klasikoa izango duten zenbait arte galeriak osatuko dute, eta bertan XX. mendeko arte plastikoen historia kronologikoki adieraziko duen bilduma iraunkorra ikusi ahal izango da. Erakusketa iragankorrak jorratuko dituen arte galeria bat ere egongo da, eta azkenik, forma ez hain linealak izango dituzten zenbait areto. Liburutegia, hitzaldiak egiteko aretoa, jantokia, denda bat, eta jendea egon daitekeen zenbait toki ere egongo dira. Kultur zentroa izango da.
A. Zeintzuk izango dira erakutsiko dituen lehenengo bildumak?
J.I.P. Guggenheim Fundazioko ondare osoa ikusi ahal izango da 20 urtetan txandatze sistemaz. Hau da museoaren zatirik garrantzitsuena, baina museoak berak erositako obrez osaturiko bilduma ere egongo da.
A. Istiluak sortu dira Guggenheim-Bilbaok ekarri behar zituen obra batzuen inguruan.
J.I.P. Museoa eraikitze fasean egongo den urteotan Euskal Herrian erakusketa batzuk antolatzeko asmoa dago. 1993tik 1997ra bitarte, museoa zabalduko denean ikusiko diren zenbait erakusketa ekarri nahi ditugu Guggenheim Fundazioaren laguntzaz. «Picasso y la Edad de Hierro» erakusketaren bidez eman nahi genion hasiera egitarau honi. Baina erakusketa horretan bildumazale pribatu eta hainbat museoren obrak ere bazeuden, eta arazoak sortu ziren bilduma osoa ekartzeko. Ondorioz, Euskal Herriko instituzioek eta Guggenheim Fundaziok erakausketa horren ordez azaroan zabalduko den beste bat ekartzea erabaki zuten.
A. Tokirik izango al dute bertako artistek museoan?
J.I.B. Hori zehazteke dago oraindik, baina Txillida eta Ibarrola bezalako euskal artisten lanak ere biltzen dituen Fundazioaren ondareaz gain, zehaztu gabe dago Euskal Herriko zein artisten obrak izango duten tokirik museoan. Kalitate irizpideak definituta daude, eta definituta dago, halaber, museoa ez dela euskal museo nazional bat izango, ezta museo nazional amerikarra ere.
Arte garaikidea landuko duen museoa izango da, eta obrak ekartzeko garaian kalitate irizpideen arabera hartuko dira erabakiak. Kalitatea eta gainerako bildumek osaturiko testuingurua ez haustea. Kalitatearen irizpidea betetzen badute, Euskal Herriko artisten obrek izango dute tokirik Guggenheim Museoan.
Behin martxan dagoela ez du zentzurik Euskal Herriko kultur bizitzaren barruan kokatzen ez bada. Alde horretatik, ezaugarri horiek izango dituen museoa hemen izateak euskal artisten obrak nazioarteko zirkuituetara irits daitezen erraztuko du. Era berean, Euskal Herriko arte eta kultur munduek kanpoan dauden tendentzien lekuko izateko aukera izango dute.
A. Kritika ugari izan ditu Guggenheim proiektuak bere aurrekontu handia dela eta; askoren ustez, beste premiak daudelako arte munduan.
J.I.B. Diru publikoaren bidez kudeatzen den edozein ekimenetan dago lehentasun arazoa. Azken batean, gauza bat egingo den ala ez erabakitzen duen lehentasun irizpidea dago. Museoa hemen egingo zela aipatzen zuen hitzarmenak, eta euskal instituzioen kultur politikan aldaketak izango zirela iragarri ziren aldi berean, baina bi gertaerek ez dute zerikusirik. Museoa ez zen diru murrizketen arrazoia izan. 1992ko aurrekontuetan instituzioek aurrekontu txikia eskaini zioten museoari. Eraikitze lanak abiatzen direnean, hurrengo urtean eta bi urte barru izango baititu benetan diru beharrak museoak.
Proiektua handia izanik, aurrerantzean Estatu Batuetako elkarte bat euskal kultur munduan sartuko zelako sortu da beharbada polemika. Lehentasun polemika ulertzen dut, baina nire ustez, Guggenheim-Bilbao Museoa aitzakia bezala erabili da instituzioen kultur politikari buruz eztabaida sortzeko.
Joxi Goikoetxea
60-62

GaiezKulturaArteaAretoakMuseoakGuggenheim
PertsonaiazBIDARTE2
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Irakasle plazen %17 hutsik geratu dira Nafarroako Bigarren Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan

473 plaza eskaini dituzte eta 84 ez dira bete. Lehen Hezkuntzan, aldiz, ia lanpostu guztiak bete dira.


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Gazara abiatuko da Global Sumud Flotilla, Euskal Herriko ordezkaritzarekin

Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera. 


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Eguneraketa berriak daude