Igor Sota: «Elgoibartar guztien irrati izatera iritsi nahi dugu»


1993ko apirilaren 04an
Elgoibarko Zazpiki Irratiko Igor Sotari elkarrizketa
Igor Sota: «Elgoibartar guztien irrati izatera iritsi nahi dugu»

Elgoibarko Zazpiki Irrati librea lau haizetara lanean dabil, 1984eko abenduaz geroztik. Igor Sota, lan-taldeko partaidearen hitzetan, «Irrati librea izanik, gaur egun dauzkan eragozpenei aurre egitea ez da lan makala». Hala ere, asteazkenetik igandera arteko programaketa zabal eta ugari bat daukate. Diru gutxi eta traba asko izan arren, lan egiteko ilusio eta gogorik ez zaie inondik inora ere falta.
ARGIA. Noiztik lanean Zazpiki Irratian?
IGOR SOTA. Duela zortzi bat urte, ideia batzuen artean, irrati bat sortzeko asmoa zabaldu zen. Gazte jendeari, irtenbide bat emateko asmoz sortu zen.
A. Zein da zuen gaur eguneko egoera?
I.S. Irrati librea garenez, ez gaude inon erregistraturik, zeren eta eskatzen dituzten baldintzak ezin baititugu bete, eta guztia autofinantzaketaz lortu dugu.
A. Zuen egoera ikusita, nondik ateratzen dituzue baliabide ekonomikoak?
I.S. Hasiera batean, Udaletxetik diru laguntza bat izan genuen, baina amaitu zen. Jaietan, txosnatik eta urteroko kuestazioa medio, txanpon batzuk eskuratzen ditugu.
A. Lan talde bezala, nola zaudete antolatuta?
I.S. Borondatez aukeratutako sei pertsonako taldetxo bat gara, aldatzen joaten dena, guztiak herriko gazteak
A. Zer motatako programazio eskaintza egiten duzue?
I.S. Ia ia programa guztiak euskaraz egiten ditugu eta asteazkenetik igandera bitartean, 20 programa inguru aireratzen ditugu.
A. Zein dira zuen irratiaren helburuak?
I.S. Ideia minimo batzuk onartu zituen asanbladak. Besteak beste, adierazpen askatasunaren defentsa eta elgoibartar guztiei, inongo trabarik gabe, nahi dutena adierazteko aukera ematea. Euskarari bultzada bat emateko ahaleginetan gabiltza.
A. Etorkizunerako zein da zuen iparra edo erronka?
I.S. Irratia itxiko ote duteneko kezka badago, baina ez dugu horretan pentsatzen. Epe luzerako asmoak, lokal berri bat, eta programak ugaritu eta gehiago sortuz gero, aurrera!. Hala ere, gure asmo nagusia, adierazpen askatasunaren defentsarekin batera, elgoibartarren irratia gauzatzea da.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidIrratiaazpiki Irr
PertsonaiazSOTA1
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude