«Sentitzen ez dudan musikarik konposatzea ezinezkoa zait»

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
FRANCISCO ESCUDERO
«Sentitzen ez dudan musikarik konposatzea ezinezkoa zait»
Zarautzen musika ikasten hasi zenean, inor gutxik espero zuen herriko bandan uniformea ere izateko txikiegia zen haur hura mende erdi beranduago maisutzat hartua izango zenik. Berak ere ez zuen espero, seguruenik. Musika barnean eraman eta guztiontzat kanporatzea hasieratik erabakia zuen arren. Urte luzez ahaztua egon ondoren, Donostiako Udalak hiriaren Zilarrezko Domina eman berri dio, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aspaldidanik merezia zuen omenaldia eskaini.
ARGIA. Zarauzko zineman masika jartzen zenuen zinema mutuaren garaian, haur bat zinen oraindik. Hor piztu al zen zure zinemarako zaletasuna?
F. ESCUDERO. Bai eta ez. Egia esan, nere benetako zaletasuna jolaskide batzuen eskutik datorkit. Jaime eta Luis izena zuten, eta Zarauzko Bandako zuzendariaren semeak ziren. Jaimek musika notak erakutsi zizkidan, eta bazegoen nota bat inoiz gogoratzen ez nuena, sol izenekoa.
Hura ikasi ondoren akademia batean sartu nintzen, eta Bandako partaide ere egin nintzen. Flautatxoa jotzen nuen. Txikiegia nintzela eta ez zuten nere neurriko uniformerik. Kontzertu bakoitzaren ondoren negarrez itzultzen nintzen etxera, uniformea nahi nuen eta.
A. Zure ikasketa nagusiak Donostian egin zenituen.
F.E. Hango institutora joan nintzen batxilergoa egitera, eta musika ikasketak ere bertan jarraitu nituen. Pagolarekin ikasi nuen armonia, eta horrez gain Kontserbatoriora joaten nintzen piano ikasketak burutzera. Flauta, oboea, flautatxoa eta klarinetea ere menperatzen nituen, eta Donostian tituloak atera nituen. Instrumento guztiak gustokoak nituen. Denak jotzen nituen, baina denak kaskar.
Behin baino gehiagotan entzun izan nion Pagolari: «Hemen dator totelen eskolakoa", hainbeste instrumenturen artean ez bait nuen asti gehiegirik hartzen pianoa jotzeko, eta inoiz ez nuen behar bezala egiten.
A. Madrilen Conrado del Campo irakasle ospetsuarekin egiaztatu zenituen titulo guzti horiek.
F.E. Bai. Gainera, asko gustatzen zitzaizkion konposatzen nituen fugak, eta astero fuga berri bat eskatzen zidan. Nazkatu ere egin nintzen, eta behin, garai hartarako zeharo modernoa zen fuga bat konposatu nion. Ikusi zuenean, honako hau esan zidan: "Escudero, aunque se vista de color de rosa, tendrá usted siempre originalidad". Handik gutxira Parisera joan nintzen, Le Flem eta Paul Dukas-ekin ikastera. Ondoren, Alemaniara, Wolf irakasle nuela.
A. Zein da urte haietaz duzun oroitzapenik garbiena?
F.E. Nere oroitzapen guztiak onak dira. Irakasle guztiak onak ziren, baina hitzaldiak erabiltzen zituzten soilik beren irakaste lanetan. Ez daukat zuzenketa bat bera ere nere garai hartako koadernoetan. Zuzenketa bakarra Conrado del Campok egin zidan, tinbalerako osaturiko partitura batean.
Horrek min eman zidan, eta horregatik orain nere ikasleei zuzenketa pila egiten dizkiet, konposizioa oso ona izan arren. Aukera desberdinak erakusten saiatzen naiz, neri horrelakorik ez zidatelako eman.
A. Badirudi betidanik izan duzula oso argi konposaketa zela zure benetako betebeharra.
F. E. Oso gaztea nintzen nere lehen piezak konposatu nituenean. 16 urte besterik ez.
A. Gerra garaian zare familiak zeukan guztia galdu zuen, beste askok bezala. Zer suposatu zuen horrek?
F.E. Hiru etxe genituen, eta denak galdu. Liburutegia da salbatu zen bakarra, eta gaur egun nik daukat, lagun batek gorde zidalako. Ni Estatu frantziarrean nengoen, nere anaia Bixenterekin ihes egin ondoren.
A. Baina atxilotua izan zinen, eta handik Mirandako konzentrazio gunera eramana...
F.E. Baina nerea beste askorena baino askoz ere esperientzia leunagoa izan zen. Bertan Jose Mari Bastidarekin egin nuen topo. Txistularia zen, eta berari esker lortu nuen Mirandan geratzea, Euskal Herritik hurbil.
Guneko apaizarekin hitz egin zuen eta 50 urtetako ijito bataiatu gabe bati katixima irakasten hasi nintzen. Egunero joaten ginen elizara eta bertan ematen genituen orduak aitagurea eta agurmaria errepikatzen. Bataiatzean tabakoa oparituko zidala esan zidan ijitoak, eta egun batean, elkarrekin topo egitean, bataiatu zutela esan zidan. Pipa eskatu eta tabakoz gainezka bueltatu zidan. Birritan egin zuen gauza bera. Bere emazteak lurrean jasotako tabako hondarrak zirela esan zidan arte. Lasterka joan nintzen eritetxera, ahoa desinfektatzera.
Gero janari eta jantzi banaketaren arduraduna izan nintzen. Horri esker Mirandatik pasatzen ziren euskaldun gehienak ezagutu nituen. Beraiei laguntzen ere saiatzen nintzen, oinetako pare bat edota lata bat eman beharrean bi emanez. Gero Madrilera eraman ninduten eta handik laster atera nintzen libre, Barojatarren oso laguna zen mediku baten gomendioari esker. Hala ere ez dakit nola atera nintzen, oso osasun ona neukan arren guztiz ezgaitzat hartu bait ninduten.
A. Bertatik irten eta segituan berriz konposatzen hasi zinen.
F.E. Bilbon, bertako Miserikordian hasi nintzen musika klaseak ematen. Nere gelatik San Mames futbol zelaia ikusten zen, eta partidu guztiak ikusten nituen bertatik. Horrek "San Mames-i Eresia" konposatzeko ideia eman zidan.
A. Zure musikaren ezaugarrietako bat euskal folklorearekin duen harremana da. Zerk bultzatu zaitu hemengo musika ikertzera?
F.E. Euskalduna izateak, eta euskaldunek bezala sentitzeak. Gu ez gara gehiegizko apainduraren zaleak, italiarrak bezala. Askoz ere zuzenagoak gara. Serioagoak, nahi baduzu. Hitzari garrantzi handia ematen diogu.
Horregatik ikertu nituen gure betiko kantak, eta noten arteko egonaldiak neurtu, loturak eta balizko konbinaketak aztertu nituen, neure baitan ezarriz. Horrela konposatu nuen "Illeta'' oratorioa eta ondorengo lan guztiak. Ezinezkoa zait beste musika mota bat konposatzea euskaratik beste hizkuntza batera itzultzea. Nik neuk euskara asko galdu dudan arren hainbeste urte hemendik kanpo igaro ondoren.
A. Zergatik da hain garrantzitsua zuretzat sentimendua? Badirudi zure lan guztiak sentimenduen menpekoak direla.
F.E. Sentitzen ez badut ezin dudalako musikarik konposatu. Idazten ditudan nota guztiak beharrezkoak iruditzen zaizkidalako idazten ditut. Soberan dagoen ezer ez dut onartzen
A. Mirandan egon ondoren, zer sentitu zenuen "Gernika" opera konposatzerakoan?
F.E. Opera hau errazagoa izan zen. Errazagoa zitzaidan bonbardaketa eta heriotza irudikatzea nere barruan. Gainera, gerra gertutik ezagutu nuen. Horrela sortu zen opera hau. Neuk asmatutakoak ziren pertsonaia guztiak. Nik eman nion forma hasieratik amaieraraino.
Horrela sortu zen adinik gabekoa zen Gernika, bere etorkizuna aurrez ikusten zuen emakume gaztea. Bonben pean hil zen euskalduna. Heriotzarekin amaitzen da opera. Honegatik, oraindik ere, errespeto falta iruditzen zait ia funtzioaren amaieran jendeak jotzen dituen txaloak. Ez bait da txalogarria, negar egitekoa baizik.
Ikusleak, hasieran, ez dira txalotzera ere ausartzen ia entzuten ez den marmarra bezala sortzen da, tristea bait da bertan azaltzen dena.
A. Ez al zaizu erakundeen onespena nahikoa berandu heldu?
F. E. Berandu, inoiz ez. Baina gogoratzen naiz garai batean baztertu nindutenez. Oso gustora nago Donostiako alkatea den Odon Elorzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eman dizkidaten sariekin, baina hala ere ez zaizkit esker oneko hitzak atera. Ez dut jakin. Nere baitan sentitu arren.
Urte luzez ahaztua egon ondoren honek indar asko eman dizkit aurrera segitzeko. Ez dakit zergatik ahaztu ziren nitaz, baina 1965etik hona ez didate inolako kasurik egin. Hala ere, behingoz gogoratu dira eta hori eskertzekoa da.
A. lzan ere, zure lan batzuk ez dira osorik estreinatu ere egin. Zer suposatzen du horrek musikari batentzat?
F.E. Oso latza da. Badira lan asko Madrilen estreinatu ondoren Euskal Herrian aurkeztu ere egin ez direnak, eta hori oso tristea da, gure musika dela kontuan hartzen bada batez ere.
Oso gogorra da baita zure musika nazioarte mailan ia guztiz ezezaguna dela ikustea, betidanik kutsu unibertsala ematen saiatu ondoren. Baina badirudi inor ez dela ausartzen nere lanak Italia, Alemania, Estatu Batuak... eta beste nazioetara eramaten. Enpresariek ez dute dirurik inbertitzen horrelako ikuskizunetan. Arrakasta ziurra izango duten lanak bakarrik kaleratzen dituzte.
Gehienetan hizkuntzaren zailtasuna jartzen dute aitzakia gisa, baina hori tontakeria da. Abeslari profesional hatek ez luke erreparurik jarri beharko berea ez den hizkuntza batean abesteko. Ea nola kantatzen duten bestela italieraz edota alemanieraz ingelesa soilik dakitenek!
Kontuan hartu behar da gure herria txikia dela, eta oso korapilotsua. Horrek aterabide gutxi eskaintzen dizkio bertako musikari. Baina izpiritu handiko herria izaten jarraitzen dugu, askok uste dutenaren aurka.
A. Zein izan da zure inspirario iturririk emankorrena?
F.E. Zalantzarik gabe, nere emaztea, Goyita. Bera gabe ezinezkoa litzaidake hainheste urtez konposatzen aritzea. Nitaz inor gogoratzen ez zenean adore asko eman zidan, eta ematen dit oraindik. Uste dut inork ez lukeela berak jasan duena eraman ahal izango. Konposatzaile batek beharrezkoa duen lasaitasuna eskaini dit, eta harro esan dezaket nere musa bakarra bera izan eta izango dela beti.
Bere bizitza guztia nere lanaren arabera antolatu du, eta hori oso emakume gutxik egingo lukete, oso bizitza gogorra bait da musikagileena. Inoiz ez dago ordurik ezertarako etorriarekin nagoenean.
A. Etorkizunean lanean jarraitzea pentsatzen al duzu?
F.E. Orain bertan ikasleekin jarraitzen dut. Horrez gain, nere estudioan sartzen naiz egunero, arratsaldeko seiak inguruan, musika asmatu asmoz. Mila haurrek abestuko dituzten lau ipuin musikaratzen ari naiz.
Pianoz eta eskusoinuz interpretatu daitekeen kontzertua ere osatzeko proiektua daukat eta aurrera doa pixkanaka.
Garbiñe Ubeda

NORTASUN AGIRIA:
Donostian jaio zen, 1913ko abuztuaren 13an
Hamabost urte betetzerako armonia eta konposizio tituloak eskuratuak zituen
Zaroutzen hazia, Donostiara joaten zen egunero ikastera, eta bidaia horietako batean ezagutu zuen ondoren bere lagun handia bihurtu zen Jorge Oteiza eskultorea
Ezkontzera zihoala jakin arazterakoan, Aita Lekuonak azterketa bat egin zion emaztegaiari, emakume egokia zen ala ez jakiteko
Donostiako Kontserbatorioko zuzendaria urte luzez, bere gestioarekin txistua eta eskusoinuaren balio akademiko ofiziala lortu zuen

Amagoia Iban
34-38


GaiezKulturaMusikaMusika klasPertsonak
PertsonaiazESCUDERO2
EgileezIBAN1Kultura

Azkenak
“Gaza militarki okupatzeko plana berehala gelditu behar du Netanyahuk”, esan du nazioarteak

Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.


Pazienteek 25 egun itxaron behar dituzte, batez beste, Osasun Mentaleko Zentruetan arta jasotzeko

25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude. 


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Oñatiko egoitza batera mugituko dituzte Donostian kale egoeran bizi ziren migratzaile maliarrak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.


“Intentsitate altuko” bi sexu eraso salatu ditu Gasteizko Mugimendu Feministak ostegun gauean

Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak. 


Gaza Hiria okupatzeko plana onartu du Israelgo Segurtasun Kontseiluak

Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]


Oholtza denontzat?
Feminista izango da, edo ez da izango

Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Errusiak baieztatu du Putin eta Trump datozen egunetan bilduko direla

Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]


Boubacar Diouf: “‘Manteroa’ izatea ez da delitua; bakean bizi nahi dugu, diskriminaziorik gabe”

Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]


Nafarroako suteak nekazaritzako makina batek sortu zituela baieztatu du gobernuak

338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.


ChatGPT psikologo bezala erabiltzearen arriskuez mintzatu da Mireia Centeno Gutierrez psikologo eta psikopedagogoa

Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


Miren Agur Meabe
“Zalantza askorekin idatzitako liburua da, baina zalantzek bultzatzen gaituzte aurrera”

Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Eguneraketa berriak daude