Piztiak: «Disko honetan gure bidea aurkitu dugu: rock“n”rolla»


1992ko maiatzaren 17an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Piztiak musika taldekoei elkarrizketa
Laster argitaratuko da taldearen "Hasi orduko" bigarren diskoa
Piztiak: «Disko honetan gure bidea aurkitu dugu: rock'n'rolla»
Ondarroa eta Mutrikuko partaideez osaturiko Piztiak taldeak laster kaleratuko du «Hasi Orduko» bere bigarren diskoa. Boskoteak, rock' n' roll musikaren alde egin du apostu Elkar etxearen eskutik plazaratuko duen bere lehenengo LP honetan.
ARGIA. Zer berritasun eskaintzen duzue "Hasi orduko laster argitaratuko den zuen lehenengo LPan?
PIZTIAK. Ekoizpen lana, gu, Jean Phocas eta Juan Carlos Perez-en artean egin dugu eta grabaketa Elkarren estudioetan burutu genuen otsailean. Aurrerapen gisa argitaratutako singlean ikusten zen bezala, rock'n'rollean murgildu gara. Piezak aurreko diskoan agertzen direnak baino motzagoak eta indartsuagoak dira. "Huts nazazu" aurreko diskoan, Tu-k gure aurreko taldea eta Piztiaken arteko bidea islatzen zen. Bertan, pop eta rock estiloen nahasketa jorratzen genuen. Orain gure bidea aurkitu dugula uste dugu: rock'n'rolla. Garapena izan da.
A. Diskoan, "Argitan berotan" izenbarua jarri diozuen Lou Reed-en "White light-white heat" kantaren bertsioa egin duzue
P, Bai, hala ere, hitzak Josu gure baxulariak egin ditu. Kanta hau betidanik gustatu zaigu. Behin, Urretxuko gaztetxean egin genuen kontzertu batean, Txomin gitarrajole eta kantariariari bi soka hautsi eta Josu kanta hau jotzen hasi zen. Azkenik, denon artean jo genuen kanta osoa eta oso ondo geratu zen. Entsaiuetan ere askotan jotzen genuenez, zergatik ez bertsioa egin? Hartu eta sartu. Lou Reedek egiten duen musikaz gain, guri denetarik gustatzen zaigu. Gustu ezberdinak daude taldean.
A. Grabaketan bateriajole berriak parte hartu du.
P, Bai. Piztiak proiektua, neurri batean, erritmo kutxa alde batera utzi eta bateria jole baten bitartez musika indartsuagoa egitea zen. "Huts nazazu" aurreko diskoan, Deliriums Tremenseko Txufuk eta Itoizeko Jimik jo zuten bateria. Grabaketa burutu eta gero sartu zen taldean Carlos gure baterijolea. Geroztik, berarekin lan egin dugu. "Hasi orduko" disko hau taldeko bost partaideen artean grabatu dugu, laguntzarik izan gabe. Nahiz eta batzuetan laguntzak ondo egon, askotan arriskutsuak izaten dira.
A. Orain dela urtebete sortu zineten. Kontzertu asko egin dituzue denbora horretan?
P, Asko ez, baina hogei inguru egin ditugu. Ea orain, diskoa argitaratu ondoren zer gertatzen den. Gure asmoa zuzenean jotzea da. Diskoa baino nahiago dugu zuzenean jo, jendearekin komunikatu eta ondo pasatu. Orain arte, kontzertuak Euskal Herri osoan egin ditugu. Madrilen jotzeko proposamena luzatu ziguten iaz baina azkenik bertan behera utzi zen emanaldia. Ea berriz deitzen duten!
A. Zer moduzko erantzuna izan du aurreko diskoak?
P, Kritika onak izan ditu orohar. Baina gauza berria izanik ez zen ondo ikusten taldearen norabidea. Hasiera bezala ondo zegoen. Bestalde, LP txiki bat izateko ondo saldu da, ez asko, ez gutxi. Bigarren disko hau grabatzeko aukera izan dugunez, ez zen gaizki salduko. Lan honen aurretik bi single kaleratu genituen. Orain dela gutxi argitaratutako diskoko bi kantak eta "Ez naiz ezer" izenburua duen aurreko singleko A aldea LPan agertzen dira.
Joxi Goikoetxea

Ekoizpen lana, Piztiak, Jean Phocas eta Juan Carlos Perez-en artean egin dute.
46-47

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakPIZTIAK
EgileezGOIKOETXEA7Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude