«FMLN ren Xedea Ez Da 1994eko Hauteskundeak Irabaztea»


1992ko martxoaren 29an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ertamerikako gaietan aditua den Josu Perlalesi elkarrizketa
Josu Perales, Ertamerikako Gaietan Aditua:
«FMLN ren Xedea Ez Da 1994eko Hauteskundeak Irabaztea»
FMLN eta gobernuaren arteko akordioak sinatu ondoren, El Salvadorrek bakearen lehenbiziko une goxoak dastatzen diharduenean, Josu Peralesengana jo dugu etorkizunaren leihatila zabaldu eta ea urrutira zer ikusten duen azal diezagun. Bera 45 urteko kazetaria eta idazle tolosarra da. Dagoeneko 9 liburu idatzi ditu, horietatik zazpi Ertamerikari buruzkoak, eta, besteak beste, Zutik ilderdiko nazioarte mailako arduraduna da. Baokortasunez, baina aldi berean El Salvadorreko errealitatearen ezagutzak eragindako zuhurtasunez mintzo zaigu.
ARGIA. Bake akordioaren aurkako ekintzak ikusi izan dira. Zer dira, inkontrolatuak ala planifikazioz egindakoak eta atzean helburu politiko zehatzak dituzten gertaerak?
JOSU PERALES. Eskumaren sektore batek ez ditu akordioak onartzen. Edozein aurrerapen demokratiko eta justizia sozialaren aurkakoa da, eta gerraren kultura bere barruan oso ondo sustraitua eta ideologizatua dauka.
Hauentzat, FMLN komunismoaren sinonimoa da. Baina ez dut uste estatu kolpe edo antzerakoren bat prestatzeko estrategia politikorik dagoenik. Armada bera ere zatituta ageri da. Ofizial gazteek argi ikusten dute bake prozesua geraezina dela, eta oligarkia zahar horretatik aldentzen saiatzen ari dira. El Salvadorreko ahalmen produktiboa handitu eta herrialdea lehiaketa ekomikorako prestatu nahi duena. Hauteskunde eta ezkerraren parte hartzeaz jabetuta dagoen eskuma da, Latinoamerika osoan hedatzen ari den kapitalismoa modernoaren jarraitzaile. Cristiani lehendakariak gidatu eta EEBBek laguntzen dutena.
A. Beraz, eskuma zahar horren desagertzea denbora kontua da. Orduan, zein aukera erreal du FMLPik eskuma berri horren aurrean?
J.P, EEBB eta eskuma berri horrek eromu militarrean lortu ez duten garaipena lortu nahi dute eremu politikoan. Horien estrategia FMLN trabaz jositako sistema demokratikoan murgilaraztea da, beren diskurtsoa eta iharduera politikoa leundu eta hauteskunde sisteman parte hartzera behartzeko. Ezkerra, beraz, erronka berri baten aurrean dago. Eta, akaso, gerra garaikoak baino erronka gaitzagoak: legalitatea, instituzionaltzea, konstituzioa...
Badaude arazo gehiago, eta horien artean garrantzitsuenetakoa, FMLNk gaur egun ez duela proiektu ekonomiko zehatzik, eta hori, sandinismoarekin ikusi genuen bezala, Latinoamerikako ezkerraren eta ezker guztiaren–arazo orokorra da. Guztia birplanteatu behar da: zein sozialismo, zein estatu, zein iraultza...
A. Eta FMLNren barne orekari dagokionez?
J.P, Gerrak, biziraupenagatik beragatik, batasunera bultzatzen zuen eragilea zen. Orain ideiek eta proiektu politikoek sostengatu beharko dute batasun hori, eta hori gaitzagoa da. FMLNk ahalmen handia beharko du ideia aniztasunaren barruan batasuna mantentzeko, ideia aniztasuna izan handia bait da.
A, Baina bake ahordioek, zailtasunez gain, positiborik ere ekarriko dute, ez?
J.P Bai, noski. Akordio hauek, diktadura militar edo zibilez beteriko 170 urtetako historiarekin apurtzea lortu dute. Eskumak ezkerra erabaki guztietatik aldendu zuen denbora, eta herriaren gehiengoa hazkunde ekonomikoaren etekinetatik kanpo geratu zen denbora. Apurketa horretan datza benetan akordioen lorpen iraultzailea. Honek esan nahi du El Salvadorrek, koloniaren independentziaz geroztik, askatasuna lehenbiziz estreinatuko duela.
A. Zein giro somatzen da 1994eko hauteskundeei begira?
J.P, El Salvadorren, Nicaraguan ez bezala, esparru soziala oso indartsua da: sindikatuak, irakasle eta nekazarien mugimenduak... Talde hauen ezaugarri garrantzitsuenetakoa beren autonomia da, FMLNko jendea lanean izan arren ere. nahiko euren kasa funtzionatu izan dutela. Horregatik esaten da El Salvadorren abangoardia ez dela FMLN, baizik eta guzti horien artean osatzen dutela.
Agian hemen harrigarria izan daiteke, baina FMLNren helburua ez da hauteskundeak irabaztea, inondik inora gainera. Eta gauzak asko aldatzen ez badira, FMLN izen berarekin aurkeztu ere ez litzateke egingo. Eskuin muturrari galga jarri eta orain lortutakoa sendotuko lukeen plataforma zabala eratzea dira bere helburuak.
Nicaraguan gertatutakoaz asko ikasi dute. FMLN ustez 1994eko hauteskundeak irabaztea azkarregi joatea izango litzateke, eta oso zaila gobernu proiektu hori aurrera ateratzea. Iraultzaren ideia hau, orohar, Ertamerika osoan oso zabalduta dagoen ideia da. Euren hausnarketen arabera, ez dira oinarri sozialistadon erabateko iraultzak egiteko garaiak, baizik eta iraultza demokratikoak burutzekoak, eta batez ere populazioaren aldetik berma handia izango duten iraultzak lantzeko garaiak.
A. Guatemalako egoera gordinagoa da.
J.P, El Salvadorrekin gonbaratuz, indar korrelazioa oso desberdina da. Gerrila batez ere oihanean dago sartuta, eta gainera hiriburuan ez dago antolatua dagoen mugimendurik.
Horrez gain, armada oso itxia da, México eta EEBBen presioak daude baina ez dituzte kanpoko presioak horren samur onartzen. Ekonomia nazionalaren sarean oso murgilduta dagoen armada da: bere banketxe eta propietateak ditu... Eta Serranoren gobernua oso ahula da, ez du armadako gorengo mailetan aldaketarik egiteko ahalmenik.
URNGk gobernuarekin akordio maila batera heldu nahi du. Arazoa da 1990etik gobernua eta gerrilak 11 puntu dituztela negoziagai, eta oraindik lehenengo puntuaren bigarren aldea ari direla eztabaidatzen, giza eskubideen alorra hain zuzen. Gobernuak dioenez, giza eskubideen ingurua lorturiko akordioak, puntu guztien akordioak sinatzen direnean jarriko dira martxan. Eta orduan, aterabide gabeko puntura iristen gara.
Xabier Letona
16-17

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulEl Salvador
PertsonaiazPERALES1
EgileezLETONA1Politika

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude